Halabedi Zuzenean!


listen with Window Media Player   listen with Winamp   listen with iTunes   listen with RealPlayer

Sartu kontuan

Jarioak

Firefox

Martxan da jada EH-ren aldeko nazioarteko astea

Atención, abrir en una nueva ventana. PDFImprimirE-mail

NAZIOARTEA - SUELTA LA OLLA

ENTZUN:

alt Martxan da jadanik Euskal Herriko Lagunek, Europa eta mundu osoan, EH-aren aldeko ekimenak burutzeko astea, nahiz eta otsailaren 20arte luzatuko den aurtengoan, Milanon burutuko den nazio manifestaldi jendetsuan hain zuzen. 4. urtea da aurtengoa  eta ekimena gero eta ohiartzun handiagoa eta zabalagoa lortzen ari da, horren adibide dira dozenaka herrialdetan egingo diren, kontzertu, bideo emanaldi, hitzaldi... Aurtengoan, erbakitako ildoa Sozialismoaren bidean askatasuna Euskal Herriarentzat da, eta  ETXERAT-eko lagunek hartuko dute protagonismo berezia hitzaldietan, errepresioaren  jo muga gordinena diren presoen senitartekoek hain zuzen, eta europan zehar ariko dira presoen eta senitartekoen egoera jasangaitzaz informatu eta  berau salatzeko. Honetaz gain, Itsasoaren alaba filmeak ere tartea izango du egingo diren jardunaldi ugaritan. Jadanik Ipar irlandan hainbat ekimen egin dira Bloody Sunday-en baitan, eta aste honetan zehar hainbat izango dira egingo dituztenak. Informazio gehiago nahi izatera sartu ASKAPENA ren webgunean. Entzungai duzuen audio zatian berriz, adesalambrar halabediko irratsaio internazionalistan, Jon askapenako kidearekin egindako elkarrizketa duzue, EHLen berri ematen digu berak, baita egingo diren ekimenen berri eman ere. Honetaz gain, 4 urtetako ibilbideari errepasoa eman eta balorazio egin zigun, baita ohartarazi  ere Euskal Herriarentzat kanpoan egiten diren ekimenak duten garrantziaz .