Zuria Beltzez
Miércoles, 21 de Enero de 2009 21:03
ORDUTEGIA: Igandero 20etatik 21etara.
GAIAK: Musika beltza sentsu zabal baten ulertua eskaintzea.
KIDEAK: Jason aka Kobalski (ahotsan), David aka Profesor Cornelius (teknikan) eta Gaizka (teknikan).

DESKRIBAPENA: Kolore guztietako musika beltza entzugai jartzen duen irratsaioa. Radioformulek eta irrati komertzialek betidanik alde batera utzi izan dituzten hainbat musika estiloei tartea eskaintzea. 50ko, 60ko, 70ko hamarkadetako eta gaur egunera arte itzalean egon diren hainbat musika estiloei oihartzuna ematea, besteak beste, Rhythm´n´Blues, Rock´n´Roll, Jazz, Funk, Soul, Ska, Rocksteady, Reggae, Dancehall, Roots, Brasil, Latin, Boogaloo... eta beste planeta batzuetako soinuak.
EDUKIAK: ABESTIAK (eta hoien inguruko informazioa: taldeak, urteak, disketxeak, taldekideak, musikaren historia, estiloen garapenak (hartu-emanak, eraginak), abestien eta testuen itzulpenak, bitxikeriak, etab. Talde eta disko-jartzaile lokalak ere entzungai.
HELBURUAK: Zure gorputza astindu eta arima askatuko dituzten soinu dantzagarriak, erritmo pizgarriak eta melodia iraultzaileak entzungai jartzea. Azkenengo hamarkadetan underground-ean eta itzalean egon diren eta dauden musika estiloei eta taldeei benetan merezi duten omenaldia, errespetua, oihartzuna eta espazioa eskaintzea uhinetan.
The night time is the right time… (Ray Charles)
Move on up! (Curtis Mayfield)
Keep on movin´!
Piztu zuen ingurua!







