zaharrak berri
Miércoles, 21 de Enero de 2009 20:58
ZAHARRAK BERRI
Historiaz hitz egiten dugu gure irratsaioan, eta asmoa era atseginean egitea da. Entzuleak historian murgildu nahi ditugu, hitz potoloegirik erabili gabe, ahal denean umore puntua ere sartuz. Gure helburua entzuleei historia modu dibulgatiboan gerturatzea da.
Irratsaio bakoitzean elkarrizketa luzetxo bat eta bi
kolaborazio labur izaten ditugu 90 minututan sarturik. Hala ere, irratsaioaren
egitura gai edo gonbidatuaren arabera moldatu izan dugu ere.
Historia dugu ardatz nagusi baina kolaborazio ezberdinei esker kultur arlo zabala hartzen dugu ere. Besteak beste zinea, liburu nobedadeak, mitologia, literatura, geografia, historiako ekonomia sistemak eta artea ezagutzeko aukera izaten dugu gure kolaborazioei esker. Gure kolaboratzaileei gure eskerrik beroena ematen diegu, beraiek gabe irratsaioa ezingo baitzen egin.







