CeLosamente Gordea
Jueves, 22 de Enero de 2009 13:02
Celosamente Gordea
Celosamente Gordea literatura eta musika batzen dituen irratsaioa dugu. Ordubeteko bidaia hitzetan eta istorioetan zehar. Guk geuk sortutako testuak zein beste idazle batzuei lapurtutakoak dira irratsaioaren bizkar hezurra. Leku, garai eta tematika ezberdina lantzen dituzten testuak. Genero bakarrera mugatu beharrean; poesia, ipuinak zein saiakera lanak aukeratzen ditugu, gai baten inguruko ikuspegi ezberdinak emateko asmoz. Musikari ere garrantzia berezia ematen diogu. Beste irratsaio batzuetan entzuten ez diren abestiak aukeratzen saiatzen gara. Ideiez eta sentimentuz betetako irratsaioa. Gauzen beste aldea erakutsi nahi lukeen irratsaioa.
Hona hemen irratsaioaren Bloga.







