RSS feeds
   

                  

Halabedi Zuzenean!


listen with Window Media Player   listen with Winamp   listen with iTunes   listen with RealPlayer

audioteka

http://lh4.ggpht.com/_9oEzV4iZaKA/TUliI0kzeiI/AAAAAAAABg4/FIUHY9KYPMM/bideoak%20copia.jpg

Jarioak

Sartu kontuan

Israeli boikot

bai euskal Herriari arrosa sarea

Irratien elkarlanerako jardunaldiak izango dira Arrosa irrati Sarean PDF Imprimir E-mail
HBI - Intro
Miércoles, 22 de Febrero de 2012 00:00

ENTZUN:

JEITSI AUDIOA

 

I.Jardunaldiak izan arren Arrosa irrati sareak, bere sorreratik hainbat irratiren arteko elkarlana burutu du. Irrati bakoitzaren euskarazko irratsaioak elkarbanatzeaz gain, irratien arteko lankidetzaz eta auzolanaz aurrera egiteko bideak jorratu izan ditu bere jardunean.
Otsailaren 25ean izango dira Irratiok Elkarlanean I.go Jardunaldiak Bergarako gaztetxean eta bakoitzaren tresnak zein ezagutzak trukatzea izango da jardunaldien asmo nagusia. Jardunaldiak tailerretan antolatuko badira ere (goizez), arratsaldean mahai inguruak izango dira: Euskara eta komunikabideak eta Generoa eta komunikabideak.

Bukaera emateko kontzertuak izango dira 22.00etan: La Pop’lla eta Manillares Iturriaga

Dei berezia egin dute hastear edo hasi berri dauden irrati libreak jardunaldietan parte hartu dezaten, baina bertaratzea erabat librea izango dela jakinarazi dute. Jardualdien gaineko informazioa jaso nahi izanez gero idatzi Esta dirección electrónica esta protegida contra spam bots. Necesita activar JavaScript para visualizarla helbidera 

 

 
StandBAI! 18. saioa PDF Imprimir E-mail
MUSIKA - HIRU KORTXEA
Martes, 21 de Febrero de 2012 22:55
 Aste honetako saioa bi zatitan banatuko dugu. Lehenengo zatian Alemaniara joko dugu Monochrome taldea entzuteko. Post-hardcore, pop, jazz eta post-rock estiloen nahasketa eskaintzen digu seikoteak eta 2008an Stickman Recordsen eskutik kaleratu zuten “Caché” izango dugu esku artean. Honetaz gain Arindelle Records Madrilgo zigiluak urte berean “Caché” diskoko bi kanturen moldaketaz osatutako singlea argitaratu zuen eta hori ere entzungo dugu. Bigarren zatian, berriz, Argentinara joko dugu Luis Alberto Spinetta “El Flaco”rekin topo egiteko. Argentinako eta gazteleraz abestutako rockaren aitzindarietako bat izan zen, eta otsailaren 8an hil zenez , gure omenaldi txikia eskainiko diogu. Horretarako bere proiektu ezberdinetako musika entzun eta bere ibilbidea birpasatuko dugu. 1969 sortu zuten Almendra taldea eta honen atzetik etorri ziren Pescado Rabioso, Invisible, Banda Spinetta... ibilbide benetan oparoa izan du Luis Alberto Spinettak. Eta saioa bukatzeko, Argentinako beste handi batek, Charly Garciak, “Rezo por vos” abestia eskainiko dio Spinettari.

  StandBAI! asteazkenero 15:00retatik 16:00retara (errepikapena gaueko 12etan)

(Arazo teknikoak direla medio azken saioetako Podcastak ezin dira jeitsi. Lehenbailehen eskuragarri egotea espero dugu)                                                                                                    Luis Alberto Spinetta

 

 

 

 
Atzo da beti PDF Imprimir E-mail
KULTURA - CELOSAMENTE GORDEA
Lunes, 20 de Febrero de 2012 09:17

2012-02-19ko saioa. Entzun hemen

Fernando Pessoa

http://celosamentegordea.tumblr.com/

Atzo da beti: ez dago aurrera begiratzerik. Dakigun guztia atzo da, joandakoa daukagu iltzatuta burmuinetan. Gaur esku artean dugun guztia atzo da. Iraganean eraikitako dorre txikiak zapaltzen ditugu oinez goazela. Atzo delako beti.

 

 
Arabako herri inauteriak ZAHARRAK BERRIn PDF Imprimir E-mail
KULTURA - ZAHARRAK BERRI
Viernes, 17 de Febrero de 2012 12:16

ENTZUN:

AUDIOA JEITSI

Otsailean gaudenez, eta inauteri jaiak bertan ditugunez, Arabako herri inatueriak ekarri ditugu Zaharrak Berrira. Hain zuzen, Asparrenako Ilarduia, Egino eta Andoingo herri inatuerietan grabatutako hainbat audio entzungai izan ditugu, Zaharrak Berriko kideak han bertan izan ginelako. Inauteri hauek 1936ko debekuaren ondotik ez ziren ospatuak izan, baina 2007an, herritar talde batek, Ilegan Kultur Elkartean bildurik, festa berezi hauek berreskuratzeari ekin zion eta azken bost urtetan izugarrizko festa egiten dute. Galdutako tradizioak dokumentu eta testigantzen bitartez berreskuratu zituzten hiru lan mamitsuari esker. Kultur Elkarte honetako kide batek, Abetto Oribek, azaltzen dizkigu Zaharrak Berrin inauteri hauen nondik norakoak.

Festa giroan egin dugun irratsaioa pixka bat gehiago girotzeko, Neil Youngen musikarekin aberastu dugu aste honetako Zaharrak Berri.

Egino._Inauterietako_dantza_herriko_plazan

Zaharrak Berri irratsaio osoak entzun edo sindikatzeko Arrosako web orrian duzu. 

 
Gasteizko Gaztetxeko inauteriak PDF Imprimir E-mail
HBI - Intro
Viernes, 17 de Febrero de 2012 10:26

ENTZUN:

AUDIOA JEITSI

Gasteizko Gaztetxeko gazteak aurten ere inauterietarako gonbitearekin datoz. Jai herrikoi hauen izpirituak motibatu egiten ditu muinoko bizilagunak eta pirata izaera hartuko dute larunbata honetan. Ekaitz Izargaberen erreskatean aterako dira, Bastetxe Errante ontzi ikaragarria hartu eta beti bezala kantuz, dantzaz eta giro ezin hobean.
Prest zaudete piratak!!!

Mariñelak... Arrrr!
 
AKBTX 2012: 2. asteburuko karamelua (Ruben Sanchez eta Gaizka Urtaran lizunkerietan) PDF Imprimir E-mail
KULTURA - BERTXOKO
Jueves, 16 de Febrero de 2012 10:26

Gaizka Urtaran eta Ruben Sanchezi elkarri eskua sartzea bakarrik falta izan zitzaien... IKUSI BIDEOA HEMEN

Zer den txapelketan irabaztearen zoriona, hordiga! Gasteizko "Aizkorak zorroztu" taldeko kideak ikus ditzakezue argazkian, joan den ostiralean Errexala elkartean jokatu zen kanporaketan nagusitu eta gero. Oooh, felicidade...

Bost saio (BOST!) izan ziren aurreko asteburuan Arabako kuadrilla arteko  bertso txapelketan, eta herrialdeko geografia ia osoa hartu zuten, a ze pasada. Giro ona, patxaranaren laguntza ezinbestekoa, eta bertsoaren xarma elkartu ziren asteburu osoan zehar. Zer egingo diogu...

Guk, Bertxokon, astero bezala, karamelua ekarri dizuegu web orrira: Gaizka eta Ruben, gustura, lardaskan. Dena dela, informazio gehiago nahi izanez gero, www.arabakotxapelketa.org txukun editatura sar zaitezkete. Eta Bertxokon egindako kronika ditxaratxero eta profesionala osorik entzuteko, egin klik hemen, eta bisitatu Arrosa sarearen orria...

Datorren astean deskantsua izango dugu txapelketan, baina eeeeez Bertxokon: asteazkenean, 20:00-21:00etara, badakizue. Bitartean, izan funts!

 
StandBAI! 17. saioa PDF Imprimir E-mail
MUSIKA - HIRU KORTXEA
Miércoles, 15 de Febrero de 2012 11:01

Inoreneroni gipuzkoarren “Fregoli” azken lanarekin hasiko dugu saioa. Mikelek Guancheri pasatu dio bateriaren lekukoa eta egokitzapenaren ostean berriz ere zuzenekoekin datoz. Euskal Herritik Kataluniara joango gara Nueva Vulcano entzuteko, 2007an kaleratu zuten “Los días señalados” EPa  hain zuen ere. Berriz ere etxera bueltatuko gara eta Donostialdeako 25th Coming Fire taldea aurkituko dugu. 2010ean Bonberenea Ekintzaken eskutik argitaratu zuten “Bitterness” lana eta Hala Bedi Irratiko fonotekatik hartu dugu harcore azkar eta zuzenaz gozatzeko biniloa. Saioa bukatzeko The Stoogesen izen bereko lehenengo lanari erreparatuko diogu. 1969an kaleratu zuen Iggy Popen taldeak lan hau eta bertan agertzen da “I wanna be your dog” kantu mitikoa. Saioa Uncle Tupelok egin zuen “I wanna be your dog”en bertsioak itxiko du.

StandBAI! asteazkenero 15:00retatik 16:00retara (errepikapena gaueko 12etan)

(Arazo teknikoak direla medio azken saioetako Podcastak ezin dira jeitsi.  Lehenbailehen eskuragarri egotea espero dugu)

 

 

 

inoreneroni (Okene eta Borja)

 
Pako Aristi en Hordago Nabarra PDF Imprimir E-mail
JENDARTEA - Hor dago Nabarra
Martes, 14 de Febrero de 2012 19:55

Este miércoles contamos con la presencia en el programa Hordago Nabarra con el escritor Pako Aristi.

Pako Aristi está participando en las conferencias que con  motivo de la conmemoración del 500 aniversario de  la conquista de la Alta Nabarra, se están celebrando por todo el país durante este año de 2012, organizadas por el grupo de opinión política Orreaga iritzi politikarako taldea.

En el programa de hoy, entrevistaremos a Pako Aristi, no por su condición de escritor, sino por la polémica que ha suscitado, una crónica publicada por él en el diario Berria y que parece haber producido cierto picor, entre las filas de algunos miembros de la izquierda abertzale.

Abriremos los micrófonos, para que Pako Aristi, nos cuente su visión de la política actual, cuales son los errores que estamos cometiendo y cuales son las posibles soluciones, para que este pueblo recupere el camino que le lleve hacia su soberanía.

Hordago Nabarra a la 19:00h en Halabedi.org


 

Página 1 de 174