Halabedi Zuzenean!


listen with Window Media Player   listen with Winamp   listen with iTunes   listen with RealPlayer

Jarioak

Sartu kontuan

Firefox

Gaur egungo Egoera

Atención, abrir en una nueva ventana. PDFImprimirE-mail

            Hogeita bost urte betetzen ditugun urte honetan, gure helburu nagusiak; komunikabide soil bat baino zerbait gehiago den hau jendarteratzea eta irrati barneko funtzionamendua finkatu asmoz kolektiboa indartzea dira.

            Urte hauetan guztietan egin den lana kaleratzearekin batera, hiri honetan irrati honek betetzen duen papera eta herri mugimenduarentzat ezinbesteko

tresna dela argi utzi nahi genuke.

            Kasualitateak kasualitate, urte honetan bertan da onartzekoa irrati lizentzien banaketa berrirako dekretua ere. Dekretu honek mehatxu bat suposatzen du Hala Bedi eta bestelako irrati libreentzat. Orain arte lizentzia gabe iraun badugu ere, nahiz eta bere garaian behin baino gehiagotan itxi izan zuten irratia, ez dakigu lizentzia gabe geratzen diren horiekin zer egingo duten. Ez dakigu zehazki ezta zer eskatuko edo zer hartuko duten kontuan lizentziak banatzeko eta hori argitzen denean, zer nahi dugun erabaki beharko dugu. Bitartean, eta urteurrena aprobetxatuz, ahal bezain ozenen esan nahi dugu 25 urte bizirik iraun dituen irrati honek ez duela inongo asmorik uhinetatik desagertzeko. Gauden lekuan jarraitzeko eskubidea gure entzuleek ematen digute.

 

Gure ateak zabalik dituzu

            Argi utzi nahi genuke irrati hau kolektibo eta norbanakoen zerbitzurako dagoen tresna dela. Gure ardura beste medioetan lekurik ez dutenei leku egitea da, horregatik gonbidatzen zaituztegu zuen

oharrak, informazioa, berriak eta abarrekoak irratira bidaltzera. Irrati bertako ateak ere zabalik daude irratsaio bat egin nahi duenarentzat zein beste modu batera bertan parte hartu nahi duen edonorentzat. Badakizu, zure zain gaude.

            Azkenik, jakin; proiektu hau bultzatu nahi baduzu Halabelarri (bazkide) egin zaitezkeela. Pasa zaitez irratitik nahi izanez gero, deitu edo gure web orrian begiratu nola

egin dezakezun jakiteko.

 

-Helbidea:

Hala Bedi irratia

Bueno monreal 16, bajo

01001 Gasteiz

 

-Telefonoak:

-Zuzenekoa: 945120720

-Erredakzioa: 945128855

-Erantzungailua: 945122738

-eMailak

Esta dirección electrónica esta protegida contra spam bots. Necesita activar JavaScript para visualizarla ; Esta dirección electrónica esta protegida contra spam bots. Necesita activar JavaScript para visualizarla

 

-Web Orria:

www.halabedi.org