BERTXOKO. Arabako kuadrilla arteko bertsolari txapelketa: aurreko asteburuko kanporaketak
Jueves, 11 de Marzo de 2010 15:15
EUSKAL HERRIA - SUELTA LA OLLA
Aurrera doa kontua gure txapelketa santu honetan. Pasa den asteburua da horren testigu, bi saio izan baikenituen, bi liga desberdinetakoak: ALE ligako 2. kanporaketa egin zen Lezaman (Amurrion), eta Gorbeialdeko ligako 2. kanporaketa, Elosun.
Txapelketako argazkietako bat ere utzi digu, egia esan, asteburuak. Ikusi, a ze lekua, ze giroa, zenbat kolore… Elosuko elizako aretoan:
Gehiago nahi duzue (ikusi, entzun, dastatu)?Segi ba irakurtzen…
Esan bezala, elizako santu guztiak aztoratzeko moduko giroa egon zen Elosun. Jadanik ohitura den bezala, bapateko saioaren aurretik bertso sorta kolektiboen lehiaketa egin zen, eta ederki kantatu zuten Maeztuko, Kanpezuko eta Bertsoaren saltsan taldeek.
Azpiko hau Kanpezuko gazte kuadrilla da, toke flamenkoarekin trino batzuk egiten:

Eta ondoren entzun dezakezuena, Bertsoaren Saltsan taldearekin batera FINALERDIETARA pasa zen Maeztuko taldea da (bideoan ere badago, ikusi hemen!):
ENTZUN:
Goazen Lezama aldera. Agurain ingurukoen desenbarkoa gisa defini daiteke bertako saioa, dudarik gabe. Hala ere, Aiara ingurukoak ez ziren beldurtu:

Bertso paperen sariketarik ez zen egon, baina giroa aprobetxatu beharra zegoenez, kantatu, kantatu zuten…
Eta bapateko saioan, Altubepekoak taldeak egin zuen aurrera. Dena dela, eta ekitatiboak garela ikus dezazuen, Oihane Pereak irribarreari botatako bertsoa duzue entzungai:
ENTZUN:
Zer gehiago nahi duzue esatea… bertsoz inguratuta gaudela, guztiz. Datorren asteburuan, Izarran eta Gasteizeko Eharin duzue zita bana. Eta zer gertatu daitekeen, zer gertatu den… jakiteko, beti bezala,Bertxoko duzue. Aurrera!







