Hala Bedi Irratia

Arabako irratirik libreena
Subscribe

Archive for the ‘Zebra bidea’

Jazzaharrean dela-eta Mama Boogie 3kortxean.

uztaila 04, 2008 By: hirukortxea Category: Alta Fidelidad, Ekitaldiak/Eventos, Zebra bidea 1 Comment →

3kargazkiakMama Boogie taldeari egin diogu elkarrizketa gu ere Jazzaharrean-en barnean gabiltza eta. Hilaren 11n,

ostiralean, emango dute hauek kontzertua Artium-en eta bertako kide den David-ekin jardun dugu. Beste hainbat gauzaren artean komentatu digu talde ganberroa dela eta musika beltza dela 11 lagun hauek batzen dituena. Beste kontuak jakiteko:

Entzun:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Argazkian, berriz, Mamba Beat-ekoak pasa den asteartean Gora tabernan eman zuten kontzertuan.

Gainera, aste honetako 3kortxea primiziatxo garrantzitsu bat ere eman dugu EHko talde handi baten ingurukoa…

Baina horretarako entzun 3kortxea

Ostiraletan 19:00etatik 21:00etara

Larunbatetan 14:00etatik 16:00etara

Putzuzulo amets fabrika

uztaila 04, 2008 By: Zebra Bidea Category: Zebra bidea No Comments →

kaixo!!

Eguzkia eta txomingeroz josita etorri da uztaila Zarautz aldera!! baina hala ere Putzuzulon neguan bezala gauzak antolatzen jarraitzen dugu. Beti bezala bihotzez eskertu nahi diegu beraien agendetan Putzuzuloko ekintzei tartetxoa egiten diguzuen guztiei!! baita emailez ahalik eta gehien zabaltzen duzuenoi eta nola ez PARTE HARTZERA ANIMATZEN ZARETEN GUZTIEI!!!

Uztailerako ekintza asko eta ezberdinak antolatu ditugu, besteak beste, kontzertu akustikoa terrazan (arraioblues-en eskutik), saturday night fever, roll jolasen eguna, deabruak teilatuetan,dj makala+dj dalton, ilargi beteko gaua,……

MESEDES ZABALDU MEZUA AHALIK ETA GEHIEN…. ETA ETORRI PUTZUZULOKO FRESKOTASUNERA!!!

xakela gaztetxe asanblada
PUTZUZULO AMETS FABRIKA

PIZTU GASTEIZ! OKUPA TU LUGAR. URRIAK 11

uztaila 04, 2008 By: editorea Category: Zebra bidea No Comments →

Este año empezamos diciendo que el 2008 iba a ser un año especial. Parecer ser que era el año internacional de la patata. Para nosotr@s, sin embargo, este año era el del asamblearismo, la autogestión, del do your self o el de las iniciativas populares. Al fin al cabo el Gaztetxe de Gasteiz y Hala Bedi irratia queríamos revindicar un modo de trabajar, un modo diferente de hacer las cosas durante la campaña de todo el año que llevamos adelante.

Prentsaurrekoko argazkia

Con el lema Txorionak! 20 urte okupatzen 25 urte komunikatzen, juntos empezamos a dar nuestros primeros pasos. Nuestra imagen era la del txorimalo. Un espantapájaros que ahuyentaba a los pajarracos que nos acechaban, pero que al mismo tiempo atraía a personas y colectivos de diferentes colores. Un txorimalo que tiene más de bueno que de malo. Salimos por primera vez en carnavales, llenamos las calles de Gasteiz con txorimalos y con nuetras revindicaciones. Desde entonces no hemos estado parados; jornadas sobre comunicación alternativa, aniversario del Gaztetxe, conciertos, conferencias, talleres e incontables cosas para disfrutar.

(more…)

PIZTU GASTEIZ! OKUPA TU LUGAR, URRIAK 11

uztaila 04, 2008 By: editorea Category: Suelta la olla, Zebra bidea No Comments →

Aurtengoa, Gasteizen urte berezia izango zela esanez hasi genuen 2008a. Patataren nazioarteko urtea omen zen nonbait. Guretzat, hala ere, autogestioaren, asanblearismoaren, do your selfaren edo herri ekimenen urtea zen honako hau. Azken batean, Gasteizko Gaztetxeko eta Hala Bedi irratiko lagunok lan egiteko modu bat, gauzak egiteko modu ezberdin bat aldarrikatu nahi genuen urte osoko kanpaina honen bidez.

Txorionak! 20 urte okupatzen 25 urte komunikatzen lelopean hasi ginen lehen pausoak ematen elkarrekin. Txorimaloa aukeratu genuen irudi moduan. Ondoan nahi ez ditugunak uxatuko zituen txorimaloa eta, aldi berean, ondoan nahi ditugunak erakartzeko gai izango zena. Malotik baino, onetik gehiago daukan txorimaloa. Inauterietan atera ginen lehenengoz kalera, Gasteizko kaleak txorimalo dantzariz eta gure aldarrikapenez bete genituen. Ordutik hona ez gara geldirik egon; komunikazio alternatiboari buruzko jardunaldiak, Gaztetxearen urteurrena, hamaika kontzertu, hamaika hitzaldi, hamaika tailer eta hamaika kontu izan dituzue ikusgai.

Horrekin batera, inguruan ditugunekin eta gure eguneroko lana aberasten duten horiekin ere lanean aritu gara. Gasteizko herri mugimendua osatzen duten talde ezberdinekin hitz egin dugu. Hiri honen parte diren eta oraindik ere hain urruti sentitzen ditugun etorkinengana ere hurbildu gara, Gaztetxea eta Halabedi zer diren azaldu eta gure ateak zabalik dituztela esatera. Ikastetxez ikastetxe ibili gara gure eguneroko lanaren nondik norakoak azaltzen eta entsegu lokaletan elkartzen diren gazteekin ere beste hainbeste egin dugu. Eta azkenik, sorkuntzaren munduan mugitzen diren gasteiztarrengana jo dugu, kanpaina honetan, hauek ere, beraien lekua izatea nahi genuelako. Museo eta instituzioetatik kanpo, sorkuntzak bere lekua bete behar duelako gure ustez.

Orain arte egindako lanak jarraipena izango du aurrerantzean ere. Jaietan ospatuko dugu halabedi irratiaren 25.urteurrena, abuztuaren 6an eta 9an Txorionak eguna izango da.

(more…)

Errotako haurren txokoa

ekaina 12, 2008 By: editorea Category: Gazte Taupadak, Suelta la olla, Zebra bidea No Comments →

Juan Carlos Subijana eta Oier Gonzalez-i elkartasuna

ekaina 10, 2008 By: editorea Category: Soinu Artxiboa / Archivo sonoro, Suelta la olla, Zebra bidea No Comments →

Ekainaren 7an 60 pertsona inguru Toulusera Muret-eko espetxera joan ziren gose greban dauden Oier Gonzalez preso durangarrari eta Juan Carlos Subijana “Txanpi”-ri elkartasuna adieraztera. Preso politiko hauek iada 25 egun daramatzate gose greban.

Hauek dira preso politiko hauen eskariak.
- Espetxe horretan ez egotea euskal preso politikorik bakarrik.
- Bisita bikoitz gehiago (hilean bakarra dute): 4 bisita bikoitz (30 min + 30 min) eta 4 sinple (30 min).
- Hilean 4 liburu eta bi CD sartzeko eskubidea.
- Senideek bisita eskatzeko txartela izateko aukera.
- Ziega aldaketa gehienez 3 hilero.
- Eskutiz eta harpidetzen entrega normalizatu.

Aste honetan Txanpiren anaia izango dugu Suelta la Ollan.
Hona hemen kartzela aurrean eginiko elkartaretzea.
<

Zer egiten dute zebrek? ZEBRAJAIA!!!

ekaina 08, 2008 By: Zebra Bidea Category: Euskarazko berriak, Zebra bidea No Comments →

Zebrakartela

Ostiral honetan planik bai? Ba, Zebrakideok badaukagu proposamen bat: ZEBRAJAIAAAAAAAAA!!

Ekainaren 13an hitzordua daukazu, Gasteizko Gaztetxean, arratsaldeko 20:30etik aurrera. Hasteko, Zarauzko Garabirekin poesia musikatuaz gozatzeko aukera izango duzue. Ondoren, zizka-mizkak eta zozketak izango ditugu, eta, amaitzeko, Sagarroi taldearekin gorputza astinduko dugu.

HATOR ANIMALION FESTARA!!!

ENTZUN:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Habeas Corpus, ostiralean gaztetxean eta ostegunean Hala Bedin

maiatza 29, 2008 By: igobolumena Category: Zebra bidea No Comments →

Elkarrizketa egin bezain pronto lanean hasi gara lehenbailen bitakoran entzun ahal izateko, eta hementxe Habeas Corpus-eko M.A.R.S.-ekin izandako solasaldia. Gogoratu, bihar gaueko 21:00-etan Gaztetxean hitzordua duzuela Xasta eta Habeas Corpus taldeekin.

TXORIONAK!!!!!!!!!!!!!!!!

Entzun:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

igobolumena@halabedi.org

http://www.myspace.com/igobolu

  • Hala Bedi Online!!!
    › Linux/Maczalea bazara, aukeratu winamp

Halabedi.org ondo ikusteko erabili Firefox Euskaraz/Utiliza Firefox para ver bien Halabedi.org

Firefox