Hala Bedi Irratia

Arabako irratirik libreena
Subscribe

Archive for the ‘Zebra bidea’

Errotako haurren txokoa

ekaina 12, 2008 By: editorea Category: Gazte Taupadak, Suelta la olla, Zebra bidea No Comments →

Juan Carlos Subijana eta Oier Gonzalez-i elkartasuna

ekaina 10, 2008 By: editorea Category: Soinu Artxiboa / Archivo sonoro, Suelta la olla, Zebra bidea No Comments →

Ekainaren 7an 60 pertsona inguru Toulusera Muret-eko espetxera joan ziren gose greban dauden Oier Gonzalez preso durangarrari eta Juan Carlos Subijana “Txanpi”-ri elkartasuna adieraztera. Preso politiko hauek iada 25 egun daramatzate gose greban.

Hauek dira preso politiko hauen eskariak.
- Espetxe horretan ez egotea euskal preso politikorik bakarrik.
- Bisita bikoitz gehiago (hilean bakarra dute): 4 bisita bikoitz (30 min + 30 min) eta 4 sinple (30 min).
- Hilean 4 liburu eta bi CD sartzeko eskubidea.
- Senideek bisita eskatzeko txartela izateko aukera.
- Ziega aldaketa gehienez 3 hilero.
- Eskutiz eta harpidetzen entrega normalizatu.

Aste honetan Txanpiren anaia izango dugu Suelta la Ollan.
Hona hemen kartzela aurrean eginiko elkartaretzea.
<

Zer egiten dute zebrek? ZEBRAJAIA!!!

ekaina 08, 2008 By: Zebra Bidea Category: Euskarazko berriak, Zebra bidea No Comments →

Zebrakartela

Ostiral honetan planik bai? Ba, Zebrakideok badaukagu proposamen bat: ZEBRAJAIAAAAAAAAA!!

Ekainaren 13an hitzordua daukazu, Gasteizko Gaztetxean, arratsaldeko 20:30etik aurrera. Hasteko, Zarauzko Garabirekin poesia musikatuaz gozatzeko aukera izango duzue. Ondoren, zizka-mizkak eta zozketak izango ditugu, eta, amaitzeko, Sagarroi taldearekin gorputza astinduko dugu.

HATOR ANIMALION FESTARA!!!

ENTZUN:

Habeas Corpus, ostiralean gaztetxean eta ostegunean Hala Bedin

maiatza 29, 2008 By: igobolumena Category: Zebra bidea No Comments →

Elkarrizketa egin bezain pronto lanean hasi gara lehenbailen bitakoran entzun ahal izateko, eta hementxe Habeas Corpus-eko M.A.R.S.-ekin izandako solasaldia. Gogoratu, bihar gaueko 21:00-etan Gaztetxean hitzordua duzuela Xasta eta Habeas Corpus taldeekin.

TXORIONAK!!!!!!!!!!!!!!!!

Entzun:

igobolumena@halabedi.org

http://www.myspace.com/igobolu

Maiatzak 29 bideo emanaldia Sorginak tabernan

maiatza 27, 2008 By: editorea Category: Suelta la olla, Zebra bidea No Comments →

Errotako Gazte Asanbladak antolatuta ostegun honetan Sorginak tabernan bideo emanaldia.

“aki repúblika 550″

Txileko okupa baten inguruko dokumentala.

Hona hemen etxe okupa honen web orria.

Japonieratik euskarara: Salamancako espetxetik Zebrabidera

maiatza 26, 2008 By: Zebra Bidea Category: Soinu Artxiboa / Archivo sonoro, Zebra bidea No Comments →

‘Eskularruak erostera’ haurrentzako ipuina da, eta Kitzune azerikumea eta haren amaren arteko istorio xamurra kontatzen du. Baina, itxura batean, ipuin soil bat izanagatik, sekulako ekarpena egin dio euskal literaturari, eta honen azpiko arrazoiak ez dira gutxi.eskularruak erostera

‘Eskularruak erostera’ ez da euskaraz idatzitako ipuin bat, itzulpen bat da. Japonieratik euskarara zuzenean eginiko itzulpena, eta itzulpen horren atzean Urko Labeaga euskal preso politikoa dago.

Ipuinak, ordea, beste istorio handi bat du atzean gordea: Salamancako Topas espetxetik Hala Bedi irratiko Zebrabidea saiora arte egilearen hitzek egin duten ibilbidea, hain zuzen.

Ez dugu egilea bera, Urko Labeaga, gurean izateko aukerarik izan, baina haren lekuan haren lagun Gorka Lazkano izan genuen mezulari eta ahotsa jartzen. Gorkarekin batera, ilusio handiz, istorio honi gorpuzkera eman dion Jordi Zebra.

Entzun ezazu elkarrizketa berezi hau, merezi du eta!

ENTZUN:

(more…)

Hola Latinoamerica jaia Hala Bedi Tabernan

maiatza 24, 2008 By: editorea Category: Hola Latinoamérica, Suelta la olla, Zebra bidea 1 Comment →

Bihar igandea 25 arratsaldeko 19:30etatik aurrera Hala bedi Tabernan Hola Latinoamerica irratisaioak antolatutako jaiaz gozatzeko aukera izango duzue.

Txanba Payes El Salvador-eko errefuxiatuaren abesti eta olerkiak.

Carlos Ortiz Caos kolonbiako ipuin kontalaria.

Kolonbiako dantzak Euskadi-kolonbia elkartearen partetik.

Peru eta Kolonbiako Janari dastaketa .

Hone hemen egitarauaren kartela pasatu zaitezte!!

Txorionak ARRAYO!!!!!!

maiatza 20, 2008 By: Zebra Bidea Category: Zebra bidea 1 Comment →

zoro kuadrila

Gaur bezelako egun baten, duela 2 urte, Zarauzko Putzuzulo gaztetxe inguruan zebiltzan gazte kuadrila batek aspaldi beren herrian ixildurik zen irratia piztu zuten. Arraio irratia. Horregatik, Txorionak eta urte askotarako.

Gaur 19:30etan, irratsaio berezia egingo dute ospatzeko, eta garai bateko eta gaur egungo kideak bilduko dituzte bertan.

Halabedi irratitik, TXORION bero-beroenak zuentzat ta hemendik esaten dugun moduan, aliarlapajarraaakaaaa!!!

  • Hala Bedi Online!!!
    › Linux/Maczalea bazara, aukeratu winamp

Halabedi.org ondo ikusteko erabili Firefox Euskaraz/Utiliza Firefox para ver bien Halabedi.org

Firefox