Arabako gazteriak Gazte Martxaren aurkezpenei buru belarri heldu dio
Arabako gazte independentistek adierazi moduan, azken egunetan buru belarri dabiltza 15 egun barru Amaiurretik Garazira abiatuko den Gazte Martxa herriz herri eta auzoz auzo aurkezten eta aurtengo Martxa, gazte guztien belarri eta gogoetara hurbiltzeko asmoz lanari ekin diote. Hala, herri eta auzo ezberdinetan egindako aurkezpenetaz gain, Independentzia Eguna burutu zuten joan den larunbatean. Eguerdi aldera, kamiseta gorria zeramaten gazte andana Alde Zaharrera hurbildu zen P.E.R.I-ak auzoan izango dituen ondorioak hurbiletik ezagutzera. Jarraian gazte bazkaria izan zen auzotarrek berritu berri duten Auzolana frontoian. Bapo bazkaldu ondoren, putxe herrikoian aritu ziren batzuk, eta lehenengoak animatzen gainontzekoak. Baina seiak aldera, aldiz, bete zita bat genuen Gasteizen. Herria Abian plataformak deitutako manifestaldia hain zuzen. Hori dela eta, gazteek kalejira burutu zuten Garraxi tabernatik manifa hasten zen lekuraino. Behin manifa eta ondorengo ekitaldia amaituta, gazteria gaztetxera abiatu zen Independentzia Eguneko ekitaldira eta berau amaitzean, Bilboko Amargor taldeak kontzertua eskaini zuen, parranda goizeko ordu txikietaraino luzatuz. Datozen egunotan beste hainbeste aurkezpen izango dira gainontzeko lekuetan eta bereziki ikastetxeetan. Gogoratu Apirilaren 2an, Mendebaldea eta Koldo Mitxelena institutuetan izango direla Gazte Martxarenaurkezpenak, beraz, animatu eta parte hartu!!!


Zaharrak Berri irratsaiora Hugo Cano gure kolaboratzailea etorri zitzaigun. Oraingo honetan Babilonia eta Egiptoko zibilizazioetan sexuak zer nolako papera hartzen zuen ikusi genuen. Sexua bizitza pribatuan, jerdarte mailan eta erlijioan zuen eragin eta presentzia ikusi genuen.
Pasa den Ostiralean Buenos Airesko 





