Euskaldunok badugu Nafarroako Erreinuaren memoriarik?

Kolaborazioen tartean izan dugu Eugenio Arraiza Oreka-Desorekan irratsaioan; gaurkoan gure nazioak estatu gisa izandako azken egituraren inguruan jardun du:
Gure historia bizitzan zehar gertatzen zaigun gauza bat da, eta hemendik memoria sortu dugu. Guregan grabatua duguna hain zuzen; horregaitik historia ez da neutroa, interesgarri digutun gauzak gordetzen ditugulako.
Herrien historian edo talde identitarioen historian berdin gertatzen da. Memoria erabiliz kondaira faltsuak bilakatzeko arriskua dago. Balizko kondaira horiek, gezur batzuen
bitartez zabalduz.
Euskaldunok badugu Nafar Erreinuaren memoriarik? Sakonean ditugu Nafar Erreinuaren gertaerak? Nafarroa Garaian agian? ala ez? eta gainotzeko probintzietan?
Nafarroako Erreinua Orreagako borrokarekin hasi zen. Iruñean Karlomagnoren tropek Zaragozako Musulmanekin borrokatu ostean egin sarrazkiari erantzuteko borrokaren ostean garaitu zituztenetik, 767.urtetik. 700 urtez iraun zuen sendo Erreinuak eta Errege garrantzitsuenetakoa izan zen Antso Handia koroatu zuten 10004.urtean 12 urte baino ez zituela. Honek izan zituen lau semei banatu zizkien bere agindupean 1035 arte egon ziren Iparraldeko Konterriak (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa; non azken honen izena garaiotan agetzen den lehenengoz). Semeen arteko tirabirek ekarri zuten Nafarroako Erreinuaren ahultasuna aurrerago 1200.urtean Gaztelarrek konkistatzeko.
ENTZUN:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

indioen antzean erreserbara jotzeko dugun joera horre inguruan hausnartzean ateratako ideia bat da Baiona Festibala.
18/98 auziaren inguruan, mugimendu berriak izan berri dira. Atxiloketak hasi dira, dagoeneko.




guretzako. Herri bat bagara, eta herri hau kokatua badago lurralde batean bere gaiekin eta historiarekin, munduan inork ez du tratatuko gure ikuspuntutik; besteek herriak nola antolatzen dituzten aztertu daiteke baina guk gurea antolatu behar dugu. Unibertsitatea baita, herri batean jakinduria bildu eta berarentzat nola aprobetxatuko duen erabakiko duena. Gaiak lantzerako orduan argi agertzen ditu Eugeniok: eusko kultur gaiak landu behar lirateke eta hauek garatuko dituzten irakasleak ahalegin izugarria egin beharko lukete gure gaietara egokitzen (kanpoan formatuak, edo kanpoko ikuspegiaz formatuak direlako). Ikasleria berriz, nortasunaren lanketa garrantzitsuagoa bere herriaren beharrak betetzeko eta jarrera kriotikoaz jarduteko gai dena behar luke Euskal Unibertsitateak eta irensten duen hori eraldatzen ahalko duena. Asko falta bazaigu ere hausnarketa egiteko edo egiten jarraitzeko aitzakia badugu kolaborazio hau.
Goizeder Taberna 



