Hala Bedi Irratia

Arabako irratirik libreena
Subscribe

Archive for the ‘Oreka desorekan’

Nola erabili dira koloreak euskal usadioan?

martxoa 21, 2008 By: oreka Category: Oreka desorekan, Soinu Artxiboa / Archivo sonoro No Comments →

Patziku Perurena (Goizueta, 1959) irakasle ikasketak egin zituen, baina idaztearii emana dago. 1992an Koloreak euskal usarioan izeneko liburua argitaratu zuen ikerketa filoogikoa burutuz eta honen aitzakian, elkarrizketa egin diogu Oreka-Desorekan. Kulturan dena lotua dago eta koloreen eboluzioak zenbakien eboluzioarekin lotura du. Usadio zaharrean, mundu zaharreko ikuskeran hiru kolore agertzen dira, numerologiak ematen duen eboluzioarekin mugagabetasuna agertzen zuen hiru zenbakiaren lekuan zazpia agertzen da, astearen egunak… abiapuntu hau hartuta egin zuen lana 7 kolore aztertuz.

Lehengaiak hartuta, non nahi azaltzen dira oinarrizko koloreak: Arrigorriaga,Luzuriaga, Lubeltz, Lugorriaga, Iturbeltz, Arbeloa, Atxuri… berdin gerta daiteke Haizearekin ere: Haize zuria (eki haizea), Haize beltza, Haize Gorria (haize hotz eta lehorra) ere deitzen zaio.

Hizkuntza batek bere bide naturala eramaten duenean, bere erreferentzia naturari lotua izaten du. Euskararen ibilbidea naturala izan ez denez eta gure esperientziak gazteleraz adierazi ditugunez, orain euskalduntzen den bati esaerak etab zaharkituak direla iruditzen zaio. Hor dago konplejo bat, esaera ruralak erabiltzean sortzen dena. “begira zaldi urdin bat dihoa hor”, irudi du zaharkitutako esaera bat dela. Egun zaldi magiko bat imaginatuko genuke ia-ia.

Euskaldunok koloreak izendatzeko orduan, esparru zabala hartzen dugu, egoerekin, testuinguruekin… lotua dago. Hizkuntzari grazia ematen dio hitzak duen sinbologia hori galdu dugu. Egun Gorria-Rojo ulertzen da eta ume gorria-k oraindik heldu ez den umea esan nahiko luke.

Hizkera mota bat galtzen ari da eta era berean kultura bat ere bai, euskal kulturaren barnean. Euskarak transmizio natural bat izan ez duelako izan daiteke. Beste estilo batean trasmititzen da egun, dena ikusiz adibidez, ahozkotasunak trasmisioan eragin dezakeen aberastasuna ekidinez; Hitz egiteko grazia galtzera eramanez.

ENTZUN:

Zuberoa: herri kulturaren eredua

martxoa 19, 2008 By: oreka Category: Oreka desorekan, Soinu Artxiboa / Archivo sonoro No Comments →

Aloze eta Atharratzeko gaztek antzolatuko dituzte aurten Maskaradak eta honen berri eman digu Goizeder Tabernak, Maskaradak ihauteri inguruan izaten dira. Urtarriletik apirilera arte ibiltzen dira herriz herri Zuberoan Maskarada antolatzen duten gazte taldeak; antzerkia eta dantzak nahasten dituen ikuskizun honetan.

Goizeko 10:00etan igandero, herri inguruetan zehar ibiltzen da maskarada barrikadak eginez; dantzariek agerraldia egiten dute, gaitasun erakustaldi bat eginez. Dantza hauek, doazen herri horretan sarrera onartzeko edo ongi etorria eman ahal izateko baliogarri izan behar du. Buhamiek eta Khauterak berriz, barrikadak sortu eta jendea zirikatzen, nardatzen dute, salto eginez, ohiukatuz…indar erakustaldi hori lortu asmoz.

Lehen. egun hau ezkogaia bilatzeko ere baliatzen zuten, izan ere, garai honetan uzta arteko sasioa izan ohi da beti. Hau Dantzarien bidez adierazten baldin bada ere, ezkongaien presentzia dago. Jauna eta Anderea dira ezkongaiak baina aldi berean bi pertsonaiok nagusiaren papera adierazten dute.

Ezkontza eta ongiaren-gaizkiaren parodia biltzen ditu maskaradak, alde bakoitzak baditu bere pertsoanaiak eta arratsaldeko antzerkian garbiki agertzen da hau. Dantzarien arteko lehia, Khauterak nagusiaren predikua eta Pitturen deabrukeriak. Antzerki herrikoia da, ez da antzerki memorizatua. Oinarri batzuk ditu eta gero publikoarekin izan dezakeen harremanaren arabera garatzen da; hemen euskararen ezagutzak eragin izugarria du beraz.

Herrien arteko harremanak lortu eta belaunaldien arteko harremanak lantzeko balio bizia du maskaradak. Maskaradan denek parte hartzen dute nahiz eta gazteek antolatzen duten. Ekimen oso espontaneoa da eta ez behartua; oso kultura bizia da. Egitura bizi bat baldin badu ere edukiz husten doa, izan ere gero eta gazte gutxiagok baitaki euskara zuberoan. Maskaradak, kontzientzia hartze bat dakar: gazteek ondoko herritarrek bezala erreproduzitu nahi dute maskarada baina euskara falta zaie. Bitxia, Kultura ez baina euskara hiltzeko zorian denean.

ENTZUN:

Orekaren bila, formatik esentziara

martxoa 12, 2008 By: oreka Category: Oreka desorekan, Soinu Artxiboa / Archivo sonoro No Comments →

Mikel Lertxundik (Berriatua, 1951) umetatik izan du sortzaile grina. 70.hamarkadan bere ametsak erralitate bihurtzen hasi ziren eta 80.ean lortutako beka baten laguntzaz, arte plastikoen inguruko ikerketa gauzatu ahal izan zuen, Parisen. Bere lanak, Madrid, Cantabria, Caracas, Miami eta Japonera iritsi dira eta nola ez, Euskal Herrian ere ezagunak dira . Harria, egurra eta burniak osatuta daude eta era berean, ura, sua eta haizearekin oreka bilatzen saiatzen da.

Munduan zeharreko ibilian, handik eta hemendik hartutakoa baliogarri zaiola aitortu digu, bere egia, izaera, zabaldu eta indartze bidean eta batez ere, desertuaren isiltasunak eta hutsuneak sortzen duten bakardade hori baliogarri zaio sormenerako. Isiltasun honetaz baliatuz eta gizakiak eraldatu gabeko natura eremuak hartuz naturan interbenitu duen artista izan da Oreka-Desorekan elkarrizketaren tartean. Obraren esentzia edo eman nahi den esentzia da artelanen berezitasuna; formatik haratago joatea da interesgarria. Formatik aurrera jendeak zer pestsatua izan dagian.

ENTZUN:

Ostegunean Koldo Izagirrerekin Txorionak!

otsaila 18, 2008 By: oreka Category: Oreka desorekan No Comments →

Txorionak aitzakiatzat hartuta dator Koldo Izagirre Gasteizera. Artiumen zita egin dugu eta bertaratzeko gonbidapena luzatzen dizugu. Oreka Desorekan Irratsaioaren entzule finontzat (eta Izagirremanoentzat) ezaguna izango zaizue idazle hau eta bere bibliografia zabalaren barneko hitzaldi hau zureganatzen lagundu nahi dizugu. 2006ko udaberrian izan zen Izagirre gurean eta orain, Irratiaren 25.urteurrenaren eta Gaztetxearen 20.urteurreraren barruan bertatik bertara izango dugu bi urteren odoren.

Euskal Itsas Kultura

otsaila 13, 2008 By: oreka Category: Oreka desorekan, Soinu Artxiboa / Archivo sonoro No Comments →

Aipatua digu aurreko kolaborazioetan Eugenio Arraizak euskal kultura horren barnean Euskal Herria ardatz hartzen duen kultura hartzen duena dela eta nortasun handia duen gai zabala da itsasoaren inguruko kultura. Kantauri itsasoa, euskaldunen golfoa bezala ezagutzen da, Gaskoin edo Baskoniako golkoa.

Bizkaiko eta Ekaineko kobetan marrazki batzuek zeinbait arrain agertu zituzten, Bixigua, eta Izokina. Baiona izan zen itsasoaren hiriburua IV.mendean fortifikatu zutenetik X.mendera arte eta salerosketa komertzioan jarraitu zuen mendeetan. Bikingoak (itsasoko erregeak), XIX.mendean Iruñara arte sartzean erabili zuten tresna bat geureganatu genuen euskaldunok, egun hain ezaguna den itsasontzien lema. Tresna hau “Baionesa” edo “Nafarresa” bezala ere ezagutu zen. Hiri bakoitzak zituen komertziorako arauak eta XIII.mendean, adibidez 1511an, Gasteiz (Gaztelak konkistatu berri) zen hiri garrantsitsuena itsas hirien elkartean; itsasoarenganako boterea zeukan.

Lanbieei dagokionez berriz, emakumeek paper garrantzitsua izan dute. Izan ere, gizonak itsasoratzen ziren eta diren artean, emakumea da beste gainontzeko guztia antolatzen duea, alegia, ondare guztiaren kudeaketa bermatzen duena.

ENTZUN:

Ironia eta umorea iruditan

otsaila 06, 2008 By: oreka Category: Oreka desorekan, Soinu Artxiboa / Archivo sonoro No Comments →

Marrazkiek eta marrazkilariek, marrazkiak sortu eta baliatzen dituzte. Gai zailak, beltzak jorratzean ere, ironia eta umorea hor izaten dira hartzaileari une berezi bat bizi arazi asmoz. Zaldieroak Oreka Desorekan zenbait kontu eta bere eguneroko irudien zintak erakutsi dizkigu, baita Xabirioi eta Karrika aldizkarikoak besteak beste. %100 Euskal Herriaz jarduten duela aitortu digu eta Euskal Herrirako.

Komikigintzak eta komikiek, irakurketaren aurreko urrats izan badaitezke ere, ez dago gune eta babes berezirik arlo honetan. Frantzia izan ohi da eredu, eta hara begiratzen dugu komikia entzuten dugunean. Izan ere, lurralde horretan komikia benetako kultura da. Bertan, hainbat teknika ezberdin elkarrekin uztartzeko ohitura eta saiakerak egon dira. Hemen idazle izan nahi duenak zuzenean berea kontatzen du. Halbaina, Euskal Herrian, pixkanaka pixkanaka komikia indartzen doa bere espazioa hartuz.

ENTZUN:

Sustrai komun artean Gasteiz eta Iruñea

urtarrila 30, 2008 By: oreka Category: Oreka desorekan, Soinu Artxiboa / Archivo sonoro No Comments →

Arabarron eta Nafarroa Garaiaren artean eta bi probintziotako antzekotasunak edo kidetasunak aztertu ditu Eugenio Arraizak, ohiko kolaborazioen tartean Oreka-Desorekan irratsaioan.

Gasteiz eta Iruñeak, Nafarroako Erreinuaren barnean zirenetik gaur egunerako ibilbidean, antzeko garapen eta bizipenak izan dituzte. Hiri antolaketan ezeze, zabalgunea, arkitektura, elizak, gazteluak…garatu dituzte eta antzeko gertakariak bizi izan genituen. Honen lekuko Arabarren aztarnen booma azken hamarkada honetan, (Katedrala, Iruña Beleia…). Gasteizko harresiak gainera, Antso III.aren garaikoak dira 1004tik 1035 arteko garaietakoak non euskaldunok bilduta izan ginen aginaldirik gorenean.

Bestalde, Euskarari dagokionean, bai Iruñea eta Gasteiz bi poli gisa agertzen dira, beste euskalkien gainean. Nafarroan kokatzen baditugu Leizarragaren biblia, Axularren Gero eta Gasteizen, Araban, Jaun Perez de Lazarragak mendebaldeko euskalkian idatzitako testua.

Baina, nola ikusi gaituzte, eta nola bizi izan dugu azken mendeak Arabarrok eta Nafarroa Garaiko herritarrok? Bai gerra zibilean bai trantsizioan, errepresioa bizi bizi erabili zuten agintariek (Martxoak 3ko gertakariak, Montejurrako gertakariak, 1978ko San Ferminetakoak…); konturatu zirelako, lau probintziok, bere euskal sustrai komunen bila ari zirela eta deternimazio osoa zutela benetako erro hauek defendatzeko.

ENTZUN:

Lanaren balioa sariaren araberakoa da?

urtarrila 09, 2008 By: oreka Category: Oreka desorekan, Soinu Artxiboa / Archivo sonoro No Comments →

Goizeder Tabernak Oreka Desorekan Irratasioan (asteartero 23:00-00:00) kolaborazioaren tartean, lanaren ingurukoak aipatu ditu gaur.

Izan ere, Mari Otxandik lanaren eta nagikeriaren inguruan berrikuspen bat egina du. Frantsezez idatzi zuen liburu bat Gatuzain Argitaletxean eta orain gaztelerara itzultzen ari da. Paul Lafargueren (XIX.mendean) testua berrikusten du eta soldatapeko lana zalantzan jartzen du.

Nagitasuna ez da gauza negatibo bat Mari Otxandirentzat eta “Lanaren ideologia sakratuari muzin egitea heresia da oraingo jendartean” izanbezalako ideiak defendatzen ditu. Nagitasun hau norbere denbora librea da. Gustoko eta nahi dugun hori egiteko aukera beraz. Sistematik baztertzen du bere burua, sistemak ez baitu onartzen nagitasundun jendea, alegia soldata gabeko lana. Lanaren ikuspegia landuz argitaratu den liburu honetan irakurtzeko aukera dugun gisan eta dakigun gisan denbora libreak gauza aberatsak dakartza, adibidez elkartasuna; norbere burua eraikitzeko aukera ahaztu gabe. Beraz, nagitasunak maila kolektibo zein pertsonalean du eragina.

ENTZUN:

  • Hala Bedi Online!!!
    › Linux/Maczalea bazara, aukeratu winamp

Halabedi.org ondo ikusteko erabili Firefox Euskaraz/Utiliza Firefox para ver bien Halabedi.org

Firefox