Hala Bedi Irratia

Arabako irratirik libreena
Subscribe

Archive for the ‘Oreka desorekan’

25 urte beranduago

abuztua 09, 2008 By: oreka Category: Oreka desorekan 5 Comments →

25 URTE BERANDUAGO, TXOSNA GUNEAN BAZKARI BATEKIN OSPATU GENUEN URTEURREN FESTA ETA ONDOREN GARAI BATEKO MANIFA ATEOAK GOGORATU GENITUEN.

Egun ahaztezina izan zen asteazkenekoa, abuztuaren 6a egun berezia izan zen eta da Hala Bedi irratiarentzat. Horrelako egun batez, duela 25 urte aurreneko emisioa egin baitzen. Orduan jaio zen Hala Bedi irratia.

Eguerdian bazkaria izan genuen txosnako karpan, horren ondoren ekitaldi xume bat izan genuen, brindis eta guzti. Horretako Bertsokoko lagunak izan genituen ahal zena inprobisatzen. Patas maisua ere igo zen brindisa gidatzera, Kai txakurra lagun zuela.

Manifa ateoa

Arratsaldeko 8etan Brullerias plazatik manifa ateoa hasteko zen. Ordu bete lehenago irratiak kamerino erraldoi batek ematen zuen, prestaketa lanak (mota guztietakoak) eta urduritasuna, ezinegona.

Eman zitzaion hasiera, Kutxitik barrena abiatu ginen eta Fariñas zeharkatu ondoren, Andra Mari Zuriaren irudiari aurrezku bat dantzatu zitzaion, inoiz ikusi zen aurrezkurik bereziena. Plazatik barrena, dato kalekoak zirikatzea lortu genuen eta handik txosnetara iritsi ginen.

Txosnagunean meza berezi batekin eman zitzaion amaiera, gerora, goizerarte luzatu zen egunari.

Zorionak denoi! Hainbeste urtez irrati honetan sinestu eta lan egin duzuen guztioi zorionak eta izan daitezela beste 25 urte.

ZORIONAK HALA BEDITAR GUZTIOK.

Musika eta natura udako solstizioan

ekaina 18, 2008 By: oreka Category: Oreka desorekan, Soinu Artxiboa / Archivo sonoro 2 Comments →

Ipar Euskal Herrian, udako solstizioa profitatuz, Ekainaren 21ean hainbat herritan eta batez ere hiriburuetan musika nagusi izaten da urtero.

Honen berri eman digu Goizeder Tabernak, Oreka-Desorekan irratsaioko ohiko kolaborazioen tartean. Udara datorrela eta, hartuko dugun hatsedenaldia ongi baliatzen hasteko aukera bizia.

Hiri eta herri askotan, musika mota eta talde ezberdinak entzungai izaten dira egun guztian zehar. Festa egituratua baldin bada ere, badu parte hartze irekia proposatzen duten leku eta gunerik ere. Azken zertzelada hau gainera, ezatbaidagai bihurtu da herri ezberdinen artean. Adibidez, oholtza irekia jarri dute Hendaian, Kasino inguruan nahi duen orok kantaldia edo musika saioa eskaintzeko. Baionan aldiz ez da honelako aukerarik izango, bai musikaz gozatzeko.

Bitxia da egun hau, festa tradizionaletan, kultur ohitura zenbaitetan, musika erabili ohi dugu baina ekainaren 21eko hau, gaur egun sortua den zerbait da, eta gainera naturari lotua.

ENTZUN:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Bartzelona-Euskal Herria arte garaikideaz berbetan

maiatza 28, 2008 By: oreka Category: Oreka desorekan, Soinu Artxiboa / Archivo sonoro No Comments →

Batzelonan dihardu lanean Olaia Calongek, bertako arte galeria batean. Euskal Herrian zegoenean bitartean Artium aretoan egon zen, hezkuntza alorrean ikastetxeei arte garaikidearen ingurukoak aurkezten. Formazioa beharrezkoa dela dio beste behin Olaiak, jendeak arte garaikidea uler dezan egin beharreko alegina, alegia.

Euskal Herria eta Kataluniaren artean desberdintasun handirik ez dagoela dio arte garaikidearen alorrean, globalizazioak dena berdintzen baitu.

Beraz, gaurkoan arte garaikideaz hausnarketa txiki bat Bartzelonatik entzuten gaituen entzulearekin, Olaia Calonge.

ENTZUN:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Paradisuan Bizi

maiatza 21, 2008 By: oreka Category: Oreka desorekan, Soinu Artxiboa / Archivo sonoro No Comments →

Gizakia lurrari lotua jaiotzen dela kontatu izan digu Eugenio Arraizak Lurraldeasunaren inguruan aurretik egindako kolaborazioan. Horren haritik gaurkoan sendabelarrak ekarri ditu Hala Bedi Irratiko Oreka desorekara. Eguneroko bizimoduan erabiltzen baditugu ere, gertu ditugn zenbait belarren propietateak ez ditugu ezagutzen. Bizitzeko behar dugu lurra eta osasuna. Lurrak ematen dizkigunak erabil ditzakegu osasunerako edo osaketarako.

Baina, lurrak ematen digunarekin gure bizitza osoan bizitzeko, sentsibilitatea beharrezkoa da, eta euskaldunok, galtzen goaz sendabelarrak bereiztu eta bakoitzaren propietateak eta erabilera ezagutzeko jakintza.

Mundu osoan erabili ohi dira, botiken osagarriak bezala batzuetan ostoa, besteetan azala… handik ateratzen dituzte botiketarako osagarriak. Baina gauza da askoz naturalagoa, zuzenagoa da landareenangik hartzen badugu.

Gure bizimoduan lurra izatea + osasuna (sendibilitatea, hezi, ikasi, transmititu) = Paradisuan bizi.

ENTZUN:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Estrenaldia Oreka Desorekan: Iraultza Urrutia

apirila 24, 2008 By: oreka Category: Oreka desorekan, Soinu Artxiboa / Archivo sonoro 1 Comment →

Kolaborazioek ahots berria dute gurean. Oreka Desorekan Irratsaioan, astearteroko kolaborazaileen artean hilabetean behin izango dugu Iraultza Urrutia. Ahots berria gurean, baina ezaguna Hala Bedi irratian. Ezaguna da beretzat Arabako Irratirik Libreena eta uhinetatik Txorionak emateko aukera profitatu du aurreneko kolaborazioan azken 25 urteei begirada emanez.

ENTZUN:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Gizarte eredu bi aukeran euskaldunok

apirila 22, 2008 By: oreka Category: Oreka desorekan, Soinu Artxiboa / Archivo sonoro No Comments →

estatuak finkatzen ditu bere hiriatarrentzat hiritartasun arauak.Ohiko kolaborazioen tartean Eugenio Arraizak, Gizarte Ereduen inguruko hausnarketa helarazi digu Oreka desorekan irratsaioan.

Euskal Herria ama lur gisa maite dugunok eta, beraz, antolatu eta egituratu nahi dugunok, XXI. mendean bi gizarte eredu ditugu hautagai: HIRITARTASUNA ala HERRITARTASUNA.

Iragan garaietan aukera gutxi zegoen gizarte eredutan, garai bakoitzak berea zuen eta kitto. Iragan garaietan aukera gutxi zegoen gizarte eredutan, garai bakoitzak berea zuen eta kitto.

Gaur ordea, komunikazio eta globalizazio garaian, XXI. mendean benetako norgehiagoka dago Hiritartasuna ala Herritartasunaren artean. Ez politikan, sakonago baizik, soziologian, gizarte mailan: norbanako bakoitzak herriaren naturaltasunaz bizi edo hiritartasunaren modan dotoreaz janztea du aukeran bere bizi lekutik atera gabe.

ENTZUN:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Bakarkako antzerkia Ipar Euskal Herritik

apirila 16, 2008 By: oreka Category: Oreka desorekan, Soinu Artxiboa / Archivo sonoro No Comments →

Goizeder Tabernak Le petit theatre the pain antzerki taldeak sortu dituen monologoez jardun du kolaborazioen tartean. Ipar Euskal Herrian sortutako lan hauek formatu txikian antzeztekoak dira, izan ere lan hauekin antzerkia jendea dagoen lekuetara eramteko saiakera egin nahi dute. Euskarazko hiru antzerki hauek, gaztetxe, taberna, gela eta antzeko lekuetan egiten ari dira eta hiru bakarrizketak ez dute beraien arteko loturarik. Antzerki taldearen filosofian eta usteetan egiten dute bat eta hiru lanek gai sozio politikoak jorrartzen dituzte ikuspegi kritikotik.

Euskarazko monologo hauek, berriak dira taldean orain arte fratsezez sortu izan baitituzte lanak. Fafiole Palassio, Ximon Fuchs eta Manex Fuchs dira antzezleak.

antzezlanak:

  1. Dario Fo antzerki idazlana da: Juglarearen jaiotza, puta bat ero etxean, ertzoa eta herioa. Umore satirikoa, antzerki herrikoia, bapateko harremana eta bufoiaren bidegurutzean zeharkatzen da. Bestalde, antzerki bakoitza emana da euskalki, edo euskara-molde esberdinetan: iparraldeko batua, hegoaldeko batua eta Xiberotarra. Aktorea: Ximun Fuchs.
  2. Aulki Hutsa: Ikuskizun hunek, Joseba Sarrionandiaren izkribu zonbaiten josketa du oinarri. Herbestetik itzuli ezina den gizon batek, bere itzulera amestu du. Herriko ostatuan egunkaria irakurtzen ari dela, tragoa eskaintzen digu. Antzezlea: Manex Fuchs, Zuzendaria: Ander Lipus.
  3. TARTEAN: Michel Azamaren testuak dira eta Miren Artetxe eta Iñaki Etxelekuk moldatu dituzte. Presondegitik ateratzear dagoen gela bateko kontakizunak dira. Presondegiko azken gaua, galdu duen bizi baten iragana bildu nahiarekin eta askatasunera itzultzearen arrangurarekin tira biraka ari denarena. Fafiole Palassiok antzeztua.

Kolaborazioa entzungai duzue hemen eta bestela lan hauek ikusgai agendan edo Euskal Kulturaren Atarian.

ENTZUN:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Lurra eskubide

apirila 08, 2008 By: oreka Category: Oreka desorekan, Soinu Artxiboa / Archivo sonoro No Comments →

Herrien lurraldetasuna, gure lurrak ematen digunarena; gero eta sustrai gehiago lurrean gero eta unibertsalagoak gara. Eugenio Arraizak, gaurko kolaborazioen tartean gure nortasuna horrela adierazten dela kontatu digu.

Lurrak ematen dizkigu, denbora eta espaizo dimentsioak. Baina globalizazioa dugu aurka. Dimentsio hauek galtzen ditu gizakiak, alegia, denbora eta espazio hori intuitzeko sena.

Espazioa da lurraren abizena. Landareek, toki zehatz bat behar dute; animaliek ez dute erro finkorik, mugimendua dute eta lurraldetasuna behar dute, lurretik bizi dira eta lurra behar dute kokatzeko (Ekuadorrean, Ipar-Poloan…). Gizakiok ere behar dugu lurra, kokatzeko, izan norbanakoei dagokionean zein era kolektiboan. Lurraldetasunean gaude.

Norabanakoek, lurralren beharra dugu, baina ez toki zehatz bat. Gure bizitzaren ardatza da, askatasuna, autonomia, eta planeta osoan mugitzen gara. Baina talde osoan, talde identitarioek behar dute toki finko bat. Ijitoak adibidez, ez dute toki finkorik barreiatuta daudelako, ez dute nazio bat, ezta juduak… Nahiz eta kultura bat izan talde etniko hauek.

Euskaldunok, hemen betidanik arbasoak bizi izan badira ere, gure nortasunaren sena lortu behar dugu, gure lur hau kudeatu eta biziarazten. Berak emango digulako herri eta nazio izan eta beste herrien artean parekidea izateko.

ENTZUN:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

  • Hala Bedi Online!!!
    › Linux/Maczalea bazara, aukeratu winamp

Halabedi.org ondo ikusteko erabili Firefox Euskaraz/Utiliza Firefox para ver bien Halabedi.org

Firefox