Musika eta natura udako solstizioan
Ipar Euskal Herrian, udako solstizioa profitatuz, Ekainaren 21ean hainbat herritan eta batez ere hiriburuetan musika nagusi izaten da urtero.
Honen berri eman digu Goizeder Tabernak, Oreka-Desorekan irratsaioko ohiko kolaborazioen tartean. Udara datorrela eta, hartuko dugun hatsedenaldia ongi baliatzen hasteko aukera bizia.
Hiri eta herri askotan, musika mota eta talde ezberdinak entzungai izaten dira egun guztian zehar. Festa egituratua baldin bada ere, badu parte hartze irekia proposatzen duten leku eta gunerik ere. Azken zertzelada hau gainera, ezatbaidagai bihurtu da herri ezberdinen artean. Adibidez, oholtza irekia jarri dute Hendaian, Kasino inguruan nahi duen orok kantaldia edo musika saioa eskaintzeko. Baionan aldiz ez da honelako aukerarik izango, bai musikaz gozatzeko.
Bitxia da egun hau, festa tradizionaletan, kultur ohitura zenbaitetan, musika erabili ohi dugu baina ekainaren 21eko hau, gaur egun sortua den zerbait da, eta gainera naturari lotua.
ENTZUN:

Gizakia lurrari lotua jaiotzen dela kontatu izan digu Eugenio Arraizak Lurraldeasunaren inguruan aurretik egindako kolaborazioan. Horren haritik gaurkoan sendabelarrak ekarri ditu Hala Bedi Irratiko
Kolaborazioek ahots berria dute gurean. Oreka Desorekan Irratsaioan, astearteroko kolaborazaileen artean hilabetean behin izango dugu Iraultza Urrutia. Ahots berria gurean, baina ezaguna Hala Bedi irratian. Ezaguna da beretzat Arabako Irratirik Libreena eta uhinetatik 

Patziku Perurena (Goizueta, 1959) irakasle ikasketak egin zituen, baina idaztearii emana dago. 1992an Koloreak euskal usarioan izeneko liburua argitaratu zuen ikerketa filoogikoa burutuz eta honen aitzakian, elkarrizketa egin diogu Oreka-Desorekan. Kulturan dena lotua dago eta koloreen eboluzioak zenbakien eboluzioarekin lotura du. Usadio zaharrean, mundu zaharreko ikuskeran hiru kolore agertzen dira, numerologiak ematen duen eboluzioarekin mugagabetasuna agertzen zuen hiru zenbakiaren lekuan zazpia agertzen da, astearen egunak… abiapuntu hau hartuta egin zuen lana 7 kolore aztertuz.
tz, Arbeloa, Atxuri… berdin gerta daiteke Haizearekin ere: Haize zuria (eki haizea), Haize beltza, Haize Gorria (haize hotz eta lehorra) ere deitzen zaio.


