Hala Bedi Irratia

Arabako irratirik libreena
Subscribe

Archive for the ‘Musigerrilla’

Uztailaren 12an Musikherria Egun Nazionala Gasteizen

uztaila 11, 2008 By: editorea Category: Musigerrilla No Comments →

EGITARAUA

* 12:00etan, txupinazoa eta poteoa Kutxitik Orkrestarekin.
* 15:00etan, herri bazkaria gaztetxean.
* 17:30etan, MusikGerrilla irratsaioaren zuzeneko emanaldi berezia: “Hi bai salsero!”.
* 20:00etan, ekitaldia gaztetxean.
* 22:00etan, kontzertuak gaztetxean:
o Karratua Borobila Da (Gipuzkoa)
o Txurrustada (Nafarroa)
o Zahil (Bizkaia)
o MusikBerbena (Araba)


Gartzen taldea Musigerrilla irratisaioan

maiatza 05, 2008 By: editorea Category: Euskarazko berriak, Musigerrilla, Soinu Artxiboa / Archivo sonoro No Comments →

Gaur astelehena 5, Hala Bedi Irratiko Musigerrilla irratisaioan Araiako Gartzen taldeko kideak zuzenean izan ditugu. Musigerrilla Arabako Musikherriako jendeak egiten du, irratisaioaz aparte Gasteizko gaztetxean musika eskolaz ere arduratzen dira hainbeste gauzen artean.

Hona hemen zuzenean jotako abestia.

Musikberbena Gasteizko Gaztetxean (08-04-27)

apirila 29, 2008 By: editorea Category: Musigerrilla, Soinu Artxiboa / Archivo sonoro No Comments →

Apirilaren 27ko gaua bukatzeko Musikherriako kideek musikberbena antolatu ziguten gaztetxean, hainbat bertsio eginez gaztetxea dantzan jarri zuten.Musikberbenako lau kideak Hala Bedi Irratian Musigerrilla irratisaioa egiten dute.

Txorionak Mendibe, Txasko, Ionko eta Imanol!!

Gaur Igandea 27, Arabako Musikherria taldeen kontzertuak

apirila 27, 2008 By: editorea Category: Musigerrilla No Comments →

Gaur Apairilak 27 gaueko 22etatik aurrera Arabako Musikherriako jendeak jaialdi itzela antolatu gaituzte Gasteizko Gaztetxean “ARABAKO MUSIKHERRIA GAUA“. Gasteizko ANKERRAK, MOSSIN NAGANT, GARAGARDO GURA, THE DOGS OF THE BLACK FOOT taldeak taula gainean ikusiko ditugu, gaua bukatzeko berriz beraiek sortutako MUSIKBERBENArekin gozatzeko parada izango dugu.

EZ EZAZUE GALDU!!  PASATU ZAITEZ GAZTETXETIK!!!

Independentziaren aldeko CD Bilduma

martxoa 03, 2008 By: musigerrilla Category: Musigerrilla No Comments →

Azkenengo saioetan, Gazte Topagunerako espresuki egin diren kantuak garrantzi handia izan dute topagunerako. Gogoratzearren, Oiartzunen ospatutako lehenengo topagunerako abestia Alaitz eta Maiderrek osatu zuten, haien ondoren, Xabi Solanok, Berri Txarrak, Fermin Muguruzak eta Kuraiak aportatu dituzte abestiak, hurrenez hurren.
Aurten, Nafarroako Sakanatik datorren Hesian talde gazteari egotzi zaio abestia osatzearen lana, “Zeru Gorriko Egunak” kantaren bitartez.
Abestia, Topagunerako aterako den Independentziaren Aldeko CD bilduman agertuko da, beste musikherriako talderen 17 kanturekin batera, horien artean, Txurrustada, Feos Pero Majos, Skatu, Aketza edo Xopapo taldeak agertzen direlarik, besteak beste.

Musikherria albisteak

otsaila 26, 2008 By: musigerrilla Category: Musigerrilla No Comments →

Izeba Pilarren Ilobak taldearen azken kontzertua!!
4 urtetan zehar kontzertu ugari eman dituzte izeba Pilarren Ilobek. Musikherria herri disketxearekin maketa bat eta bi errekopilatorioetan parte hartu dute. Larunbat honetan, Anoetako gaztetxean, txirrisklasek lagundurik, 26 abesti entzuteko aukera egongo da gaueko 23:00tatik aurrera.

Animatu eta dantzatu!

  • Hala Bedi Online!!!
    › Linux/Maczalea bazara, aukeratu winamp

Halabedi.org ondo ikusteko erabili Firefox Euskaraz/Utiliza Firefox para ver bien Halabedi.org

Firefox