Aste honetan, guipuzkoatik datorkigun “Dirua” taldeari eginiko elkarrizketa izan dugu Igo Bolumena saioan. Bertan beraien diska berriari buruzko gora beherak eta besta hainbat gauzari buruz eginiko gogoetak azaltzen dizkigute.
Ez baldin badituzue ezagutzen, esatea talde hau Jousilouli taldearen errautsetatik jaioa dela eta estilo aldetik metal-kore indartsua egiten dutela, baina zerbait gehiago jakin nahi baduzue hoberena elkarrizketa entzutea duzue.
Bihar, apirilak 21, Gasteizko gaztetxean izango ditugu zuzenean In Step taldearekin batera, kriston aukera kaña pixka bat zuzenean dastatzeko!!
Dakizuen bezala ostegun arratsaldetan, ta gero larunbat gauetan,Igo Bolumena saioan metal eta harkore estiloak egiten dituzten taldeak dituzue entzungai.Hala ere estilo hauek nahiko zabalak dira eta horregaitik saio berezi batzuk prestatzen ari gara.Bertan estilo hauen ertzik gogorrenak eta bortitzenak(grind-corea,death-metal,black metal…) ikutzen dituzten taldeak izango ditugu, gainera horretarako kolaborazio berezi bat izango dugu Vicepresidentes eta Neubat -eko kidea den Kanda etorriko baita.
Beraz estilo hauek gustoko baldin badituzu hemen daukazu aukera, eta ez baduzu ezagutzen hemen dituzu pare bat talde:
Iragarri genizuenez, atzo Igo Bolumena saioan Vicepresidentes taldeko gitarjolea eta ahotsa den KandaHala Bediko estudioetan izan genuen. Honetaz aparte, diska batzuk ekarri zizkigun taldean influentziak bezala aipa daitezkenak.
Elkarrizketa entzuteko aukera izan ez bazenuten, hemen dauzkazue solasaldi horren tarte batzuk.
ENTZUN:
Edozein lekutan izan behar du
Edozein momentutan izan behar du …
Dagoeneko Igo Bolumena saioa itzuli da Hala Bedi-ko uhinetara. Aste batzuk daramatzagu eta aste honetako saioan gonbidatu berezi bat izango dugu estudioan. Bertara Vicepresidentes taldeko Kanda hurbilduko da, taldeko gitarjole eta ahotsa. Neubat taldekoa ere bada, eta talde berri honen inguruko elkarrizketa aprobetxatuz, Neubat-en azkenengo diskaren berriak ere izango ditugu. Sorkun-en bandako hiru musikarik osatzen dute Vicepresidentes taldea. Haien esanetan, grindcore eta rock-aren arteko nahasketa bat da egitasmo honetan jorratzen duten musika.
Elkarrizketaz gain, taldean eragina izan duten talde batzuk ere ekarriko dizkigu Kandak, saioan entzun ahal izateko.
Beraz, badakizue. Bihar, ostegunero bezala, Igo Bolumena saioa izango duzue Hala Bedi Irratian, kasu honetan, emanaldi berezi batekin.
Edozein lekutan izan behar du
Edozein momentutan izan behar du!!
Lasai, ez hasi saltoka, dut-ekoak ez dira berriz bildu,beraz ez ditugu fisikoki saioan izango, baina hauek grabatutako lan guztiak bai izango ditugula entzungai bihar Igo bolumena irratsaioan.
Indarra, indartsuak baitira boskote hasi eta geru hirukote bihurtu zen talde honen lau lanak (Fermin Muguruzarekin grabatutako diska barne). Beraien unibertsoan, Fugazi, Helmet eta Bap bezalako taldeak aurkitzen dira. Hardcoreak, metalak, pop-ak, prisma berezia dute talde honen eskuetan. Hala ere zaila da egiten duten musika hitzekin definitzea, eta hainbatetan bezala, entzutea da definiziorik onena.
Horregatik 19:00retatik aurrera osteguneko Igo bolumena saioan taldearen ibilbide musikalari errepasoa emango diogu. Ez galdu aukera hau!!!!
Azkenaldi honetan bergarako eskola zaharreko hardcorezale amorratuak diren bi talde hauek diska aurkeztu digute.
Alde batetik Supercools taldeak, zuzeneko grabaketa bat eskeintzen digu. Ematen du talde bezala atseden hartu behar dutela eta agurra bezala bertsioz osatutako zuzeneko diska hau helarazi digute. Bertan 80-90.hamarkadetako hardcorean eragin haundia izan duten taldeen bertsioak entzun daitezke, hala nola, “Poison idea“, “r.k.l.“, “Bap“, “Anestesia“, “Dead kennedys“, “Bad brains“…
Grabaketarekin soilik ez dira konformatu Supercools taldekoek, honetaz aparte, fanzine antzeko bat argitaratu dute. Bertan taldearen argazkiak,grabaketaren abestien letrak hainbat hizkuntzatan eta taldekideek idatzitako artikuluak topa daitezke. Beraz esan daiteke agurra bezala lan borobila eskeini digutela. Espero dugu laister berriz ere taula gainean ikustea!!
Bestaldetik,Fly shit taldeak ere diska argitaratu berri du, honen izena “BIzitza…baina nola bizi” du izena eta bertan Fly shit-en izaera konprimitzen duten 10 abesti biltzen dira. Aurreko diskan bezala (Fly shit 2001) eskola zaharreko hardcorea da beraien inpirazioa. Eragina nabarmena da diska osoan zehar, eta garai haietako hardkore talde garrantzitsu baten (Poison idea) abesti bat moldatzen dute azkeneko grabaketa honetan.
Taldearen bigarren lan hau beraiek ekoiztutakoa dela, bai grabaketaren produkzioan bai diskaren banaketan ere. Aipatu behar da, Fly shit taldekoek
diska hau Michele Angliolillo-ri eskaini diotela, Canovas de Castillo orduko Espainiako lehen ministroa hiltzeagaitik Bergarako gaztetxean bertan ejekutatutako anarkista italiarra.
Datorren astean eta nahi izanez gero Hiru kortxea irratsaioan Fly Shit taldeari egingo dioten elkarrizketa entzun ahal izango duzue.
Hemen duzue talde bakiotzaren lan berrien abesti bana: Fly shit: Kaleak berreskuratu.
Aurreko ostegunean, maiatzaren 25, Igo Bolumena irratisaioan Habeas Corpus-eko kidea den Mars-i elkarrizketatxo bat egiteko aukera izan genuen. Bertan Mars-ek hainbat gauza komentatu zizkigun bai taldearen inguruan, bai taldeak atera duen azkenengo diskaren inguruan ere “Basado en una historia real” izena duena. Ez galdu elkarrizketa hau entzuteko aukera!
Azkenik, Igo bolumena musika irratsaioa ere Hala Bediko bitakoran aurki daiteke. Lehenik eta behin, irratsaioaren aurkezpentxo bat egingo dizuegu. Hau doinu gogorren irratsaioa da, non melodiek ere bere lekua aurkitzen duten. Batez ere metal eta hardcorea jorratzen dira, bere zentzurik zabalenean (Hatebreed, Every time I die, Unsane, RATM, defotnes, pantera, berri txarrak, dut…). Hala ere, beste estilo batzuk ere ikutzen dira. Bai munduan zehar bai Euskal Herri mailan talde eraginkorrak eta ezezagunak entzun daitezke, azkenengo hauei garrantzi berezia emanez. Honetaz aparte, Euskal Herriko talde hasiberriei elkarrizketak, talde ezagunen monografikoak eta bestelako bitxikeriak entzuteko aukera ematen du Igo bolumena saioak.
Honetaz aparte ere, bitakoran denetarik topatu ahal izango duzue; elkarrizketei leku bat egingo diegu, noiz entzun ahal izango diren zuzenean, eta bitakoran bertan zintzilikatuko ditugu elkarrizketak nahi duzuenean entzuteko aukera izan dezazuen.
Hala ere, beste hainbat sorpresa eta bitxikeriak topatu ahal izango dituzue esparru honetan. Beraz, adi egon eta bisitatu Hala Bedi Irratiko bitakora!!!