Udaberria edo izango da, ez dakigu, baina 3kortxeakook burutik eginda gabiltza.
Aste honetan, gu hirurok egoteaz aparte beste 4 lagun sartu ditugu estudioan: Bronze-tarrak. Hau beroa!

Gasteizko talde berri hau iaz ezagutu genuen Txorionak rock hura zela-eta, eta aho-gustu ona utzi ziguten. Oraingoan, baina, argitaratzear duten Bronze lan berria aurkeztera ekarri ditugu, batez ere.
Batez ere diogu, larunbatean, hilak 28, Hell Dorado aretoan, Sexty Sexers-ekin eta Sharon Stoner-ekin eman behar duten kontzertua ere bai baita nahikoa aitzakia saiora gonbidatzeko.
Bada, hori, lagunarteko elkarrizketa bat entzun nahi baduzue:
Entzun:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.