Hala Bedi Irratia

Arabako irratirik libreena
Subscribe

Archive for the ‘Gazte Taupadak’

Kamaradak Gazte Internazionalisten Sarea aurkeztu dugu Gazte Taupadak-en

urtarrila 13, 2008 By: gaztetaupadak Category: Euskarazko berriak, Gazte Taupadak, Soinu Artxiboa / Archivo sonoro No Comments →

Duela hilabete batzuk sortu zen “Kamaradak gazte internazionalisten sarea”. Proiektu honen helburua, internazionalismoak duen garrantzia gazte esparruan lantzea da, eta honekin batera, mundu mailan hartzen diren erabakiek Euskal Herrian duten eragina azpimarratzea. Abenduan zehar, zenbait aurkezpen egin dira Euskal Herrian, eta jakin dugunez, estatu espainarretik eta Italiatik ere pasa dira ekimen berri hau aurkeztera. Sare honi buruz hitzegiteko asmoz, Ibai izan genuen Gazte Taupadak irratsaioan

Berak adierazi zigunez, proiektu honen beharraz pasa den ekainean burutu ziren jardunaldi internazionalistetan jabetu ziren. Bertan, gazte mugimenduaren arloan perspektiba internazionalistaren falta nabarmendu zen, eta hutsune hori betetzeko Kamaradak sortzea erabaki zuten.

Internazionalismoaren ideian sakonduz, antiinperialista eta internazionalista izan beharko litzateken herri fronte baten beharra adierazi zigun Ibaik. Ezaugarri horiek kapitalismoari aurre egiteko ezinbestekoak dira, azken finean, kapitalismoaren baitan ezin dugulako gure proiektua garatu.

Herrien arteko elkartasun hori dagokionez, 3 funtzio nagusi nabarmendu daitezke, herrien arteko lotura bermatzea, norabide bikoitzeko lan bat izatearen beharra, eta herri proiektuetan oinarritzearen beharra.

Azkenik, proiektu honetan parte hartzeko gonbidapena luzatu digu Ibaik, bai egiten diren batzar irekien bidez edota baita abian duten internet bitartekoaren bidez,alegia, haien bloga: www.kamaradak.org helbidean.

Hemen daukazue entzungai elkarrizketa osoa

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Zaurituak 2007 Hala Bedi Tabernatik zuzenean

abendua 27, 2007 By: editorea Category: Ekitaldiak/Eventos, Gazte Taupadak, Suelta la olla, Zebra bidea No Comments →

Astelehen honetan, gabon zaharrean, irratisaio berezia egongo da Hala Bedi Irratiko hiru irratisaio gazte prestaturik, Zaurituak 2007, Muinoko Uhinak Astintzen, Gazte Taupadak eta Musikgerrila irratisaioen esku.

Irratisaio berezia Hala Bedi Tabernatik egingo da zuzenean, arratsaldeko 19:00retatik gaueko 22:00ak arte. Sorpresa ugari egongo dira Hala Bedi Tabernan eta Kutxilleria kalean.

Hona hemen beraiek prestaturiko kartela.

mkartel.jpg

Azaroaren 17an, Ikasle Eguna ospatuko da Usurbilen

azaroa 15, 2007 By: gaztetaupadak Category: Euskarazko berriak, Gazte Taupadak No Comments →

Azaroaren 17an ospatzen da urtero munduan zehar ikasleon nazioarteko eguna. Horren arira, Ikasle Abertzaleak(IA)-ek azken urteetan Ikasle Eguna antolatu du Euskal Herriko geografiatik, egun honi beste bultzada bat emateko asmoz. Aurten, ekimen hau askoz sinbolikoagoa izango da, aukeratutako eguna azaroak 17a izango delako. Larunbata honetan, “Ikasiz, irauliz, eraikiz… borrokak egingo gaitu” lemapean, Euskal Herriko txoko guztietako gazteak Usurbilera joateko deia luzatu dute IA-tik.

Egun honetan, nahiz eta jaia protagonista garrantzitsua izan, ikasle borrokak izango dira irizpide nagusiak. Bologna prozesua, eskubide demokratikoak edo politika feminista bezelako gaiak presente egongo dira aldarrikapenetarako egun honetan.
Aurtengo planteamendua ere ezberdina izango da. Egun berezia izango dela jakinda, apostu indartsu bat egiten da egunean zehar egingo diren Ikasle Topaketekin. Gai ezberdinak izango dira eztabaidagai goizeko 11etatik, eta bertso bazkari baten ostean denbora egongo da aisialdirako, kale-animazio edo jolasekin. Iluntzean, ekimen nagusiak izango ditugu, burutuko den manifestazioa eta ekitaldi politikoarekin. Bukatzeko, gauean kontzertu jaialdia izango dugu, Ojos de Brujo, Oliba Gorriak, Edan etabarrekin. Hemen daukazue egitarau osoa:

EGUNEZ: EUSKAL IKASLEON TOPAKETAK

11:00 Mahainguruak
13:30 Plenarioa
14:30 Bertso bazkaria
17:00 Hitzaldiak, jolasak, erakusketak…
19:30 Manifestazioa
20:30 Ekitaldia

GAUEZ: KONTZERTUAK
DELOREAN
LATZEN
OLIBA GORRIAK
OJOS DE BRUJO
EDAN

Berez, badakizue, ikasle ta ez ikasle garen guztiok, larunbata honetan zita bat daukagula Usurbilen “ikasiz, irauliz, eraikiz… borrokak egingo gaitu” leloa gauzatzeko. Animatu zaitezte!

“Oroimen historikoaren legea” eztabaidagai Gazte Taupadak-en

azaroa 12, 2007 By: gaztetaupadak Category: Gazte Taupadak, Soinu Artxiboa / Archivo sonoro No Comments →

Pasa den urriaren 31an, kongresu espainolean “oroimen historikoaren legea” onartu zuten. Haien iritziz, biktimen aitorpena eta pertsonak batzeko egin da. Astelehen honetan, Gazte Taupadak-en “Ahaztuak 1936-1977” plataformako Lander egon zen gurekin lege honi buruz hitzegiteko.

Landerrek “Ahaztuak”-en sorrera azaldu zigun. 2006an jaio zen, eta Euskal Herri mailan oroimen historikoaren aldeko plataforma moduan sortu zen. Haien aldarrikapen nagusia frankismoaren salaketa politikoa egitea zen, baina gaurkotasun tresna bezala,hau da, kontzientziazio demokratiko baten antzera, eta ez bakarrik iraganean gertatukoaren kondena moduan. Ahaztuak, Lau Haizetara Gogoan koordinadoran parte hartzen du ere, eta azaldu zuenez, antolakunde honek helburu berdinak ditu.

Legeari dagokionez, Landerrek esan zigunez, ERC eta PSOEren artean egindako paktoaren puntu bat zen. Baina PSOEk ez zuen inolako borondate politikorik duela 30 urte egindako “ley de punto final”arekin bukatzeko, eta salatu dutenez, lege berri honekin ez da lortu, eskatzen ziren egia eta justizia eskuratzerik. Horren ordez, frankismo garaian egindako krimenen bultzatzaileak, inpunitate osoz jarraituko dute, eta “kriminal” moduan izendatutako hainbeste borrokalari berdin jarraituko dute.

Bukatzeko, Ahaztuak-eko kideak, gaur egun oroimen historikoari buruzko eztabaida kalean egotea positibotzat jo du, jendearen aurrean frankismoa genozidio ideologiko baten moduan ikusarazteko, eta ez “cuentame” edo “marcelino pan y vino” filmek erakutsi nahi diguten moduan.

Hemen duzue elkarrizketa osoa entzungai:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Kaskagorri ta Gaztesarea: gazte mugimenduaren kriminalizazioaren hurrengo pausua.

urria 31, 2007 By: gaztetaupadak Category: Gazte Taupadak, Soinu Artxiboa / Archivo sonoro No Comments →

Kaskagorri Bilboko gazte mugimenduaren konpartsa eta Gaztesarea, gazte mugimenduaren ataria, Audientzia Nazionalera deklaratzera deituak izan ziren pasa den astean. Leporatzen dieten delitua “enaltecimiento y justificación de los delitos de terrorismo y de humillación a las víctimas” da, pasa den Bilboko Aste Nagusian, urtero moduan egin zen kaska-errepresialatuei omenaldiagatik. Gaztesarea epaitzeko arrazoia, Kaskagorriren web orriaren serbitzaria izatea da. Urriaren 22an joan ziren bi kolektiboak Audientzia Nazionalera, ta uko egin zioten deklartzeari. Fiskalak, ez zuen zigor eskaririk egin, baina Guardia Zibilari eskatu zion bi erakunde hauek ikertzeko.

Asteartean, bi kolektiboek prentsaurreko bat eskaini zuten, non Kaskagorriko kideek haien konpartsaren ibilbidea gogoratu zuten, azken 18 urteetan zehar. Jai eta kulturaren aldeko konpromezua azpimarratu zuten, ta epaiketa honen helburua konpromezu horren aurka egitea dela salatu zuten. Gaztesaretik, argi utzi zuten gazteak gazteentzako tresna bat diren he he inean, lanean jarraitzeko beharra ikusten dutela, oztopo guztien gainetik.

Honen harira, Gazte Taupadak-en pasa den astean Zebrabideko kideek Kaskagorriko kide bati egindako elkarrizketa berreskuratu nahi izan dugu. Bertan gertatutakoa azaltzeaz gain azkenaldian herri mugimenduak epaitzeko erraztasunarekiko kezka agerian utzi dute.

Azkenik, Gazte Taupadak irratsaiotik, gazteok gazteontzako sortutako tresna komunikatiboa denez, gure elkartasun osoa adierazi nahi diegu Kaskagorri zein Gaztesareari, eta bide batez eskerrak eman nahi dizkiegu gazte esparruan egindako funtzesko lanagatik, halaxe jarrai dezaten opa diegu eta hobeto ahal bada hobeto!

Animo gazteak, ta segi lanean!

Hemen daukazue prentsaurrekoa ta Zebrabideak eginiko elkarrizketa

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Segi gazte erakundeak “Zuekin etorkizunik ez” kanpaina berria abiatu du

urria 29, 2007 By: gaztetaupadak Category: Gazte Taupadak, Soinu Artxiboa / Archivo sonoro No Comments →

Udazkenaren hasierarekin batera, Segik kanpaina berria martxan jarri du, negoziazio prozesuaren hausturaren oihartzuna oraindik entzungai denean. Horren harira dator, hain zuzen, ekimen hau. Pasa den astelehenean Iker etorri zitzaigun Gazte Taupadak-era kanpaina honi buruz eta beste gauza batzuei buruz hitzegitera.

Lehenik eta behin, Ikerrek udako kanpainaren balorazio bat egin zigun. Kanpaina honek, “Bildu, erabaki eta independentzia irabazi” lelopean, erabakitze eskubidearen aldeko eta, azken finean, independentziaren aldeko gazte indar metaketa biltzea zuen helburu. Kanpaina honen bidez lortutako emaitzak oso positibotzat jotzen dira, agerian geratu delako gero eta jende gehiago (gazteak barne) erabakitzeko eskubidearen alde dagoela.

Ondoren, Ikerrek “Zuekin, etorkizunik ez” kanpaina berria azaldu zigun. Berak esan zuenez, berau, bake prozesuan alderdiek bereziki erakutsitako jarrerarekiko erantzun moduan plateatzen da. Esplikatu zigunez, denbora honetan argi geratu da PSOEk estatu espainolaren interesen alde lan egin duela, euskal herriaren nahia, ta euskal herritarroi ezetz borobil bat emanez. Errepresioaz erakutsi nahi izan du eta nahi du, euskaldunontzat irtenbide bakarra estatu espainolaren barnean menpean geratzea dela. PNVri bere aldetik, gatazka konpontzeko borondate falta leporatu dio Ikerrek, azken finean bakarrik bere interesen alde lan egin duelako.

Honekin jarraituz, Ibarretxeren proposamen berriari buruz galdetuta, Iker oso kritikoa agertu da. Bere ustez, PNVren estrategia ez da aldatu azken urteetan, eta beste behin ere, bere interesak, batez ere ekonomikoak zaintzea bilatzen du. Horren adibide garbiena, AHTren aldeko apustua da, Europa kapitalista eraikitzeko denok ordaindu behar izango dugun proiektu bat, eta gutxi batzuk izango direlarik etekin bat aterako dutenak.

Hemen entzun dezakezue elkarrizketa osoa

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Ta hemen daukazue kanpaina aurkezteko egindako bideo bat:

[youtube]http://www.youtube.com/watch?v=xPLvkWGpMJs[/youtube]

“Haien jarrera errepresiboa baldintzatuko dugu kalera irtenda ta gauzak salatuz”

urria 27, 2007 By: gaztetaupadak Category: Gazte Taupadak, Soinu Artxiboa / Archivo sonoro 1 Comment →

Kurtso politikoaren hasiera beteta datorkigu. Errepresioak ez omen du oporrik hartzen, baina aurten, gogor hasi da iraila hasieratik. Debekaturiko manifestazioak, karga bortitzak, eta atxiloketak estatu españolean zein frantsesean… Pasa den astelehenean gurekin egon zen Askatasuna erakunde anti-represibotik Esti, azken hilabetean gertatukoari buruz hitz egiteko.

Errepasoa Donostian, estropaden egunean (irailaren 9an) gertatuarekin hasi da. Egun horretarako, 2 aldiz saiatu ziren Askatasuna-koak manifestazio bat konbokatzen, baina bietan ezetza jaso zuten. Azken debekua, Eusko Jaurlaritzatik etorri zen, istiluak gerta zitezkeelakoaren aitzakiarekin. Hala ere, debekuen gainetik milaka pertsona bildu ziren Boulevard-ean presoen eskubideen alde. Debekua justifikaziotzat erabiliz txapelkorriak arazorik gabe oldartu ziren jendearen kontra. Egun horretan, Juan Mari Olano atxilotu zuten eta egun bazuetara, Joseba Alvarez eta Oihana Agirrerekin batera, gartzeleratu zuten, denak manifestazioarengatik. Estik atxiloketa hauek guztiz legez kanpokoak direla salatu du, ta jokabide hori ikusita, beste operazio handiago baten ateetan geundela gero ta argiago zegoela azaldu digu. (hortik gutxira batasunaren mahai nazionalaren atxiloketa gauzatu zen)

Bukatzeko, Estatu Frantsesean eman diren azken atxiloketei buruz hitz egin dugu. Estiren ustez, operazio honen helburuak mugimendu abertzalea beldurtzea ta “golpe de efecto” bat ematea ziren, oso operazio mediatikoa baitzen. Bestaldetik, Gorka Betolaza Gasteiztarraren atxiloketaren berri ere eman digu Estik.

Elkarrizketa osoa hemen duzue entzungai:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Batasunaren Mahai Nazionalaren atxiloketa aztergai “Gazte Taupadak”en

urria 20, 2007 By: gaztetaupadak Category: Gazte Taupadak, Soinu Artxiboa / Archivo sonoro No Comments →

Pasa den urriaren 3an, Seguran bilera bat burutu ostean, Batasunako Mahai Nazionala atxilotua izan zen. Handik gutxira, euskaldunontzat aski ezaguna den Garzon epaileak gehienak kartzelaratzea agindu zuen. Honen ondorioz, erantzun ezberdinak egon dira: alderdiek beste leku batera begiratzea erabaki duten bitartean kaleak erasoa salatzeko jendez gainezka egon dira. Aipatzekoa da ere nazioartetik jasotako elkartasuna, bai europatik, ta baita beste herrietatik ere. Duela egun batzuk, guzti honi buruz hitz egin genuen Unai-rekin Gazte Taupadak-en.

Berak adierazi zigunez, lehenengo balorazio azkar moduan, operazio hau, ta orokorrean, ezker abertzalearen kontrako ofentsiba, prozesuan edukitako jarreratik dator. Ezker abertzaleak argi zeukan ez zuela sinatuko gatazka honi konponbidea emango ez zion paktu bat. Prozesua akordiorik gabe bukatu zenez, orain PSOEren mendekua dator ezker abertzaleak izan zuen jarrerarengatik.

Eraso horien aurrean, Ezker Abertzaleak Marko Demokratikoaren aldeko proposamenarekin erantzungo du, Unaik esan duenez, gatazka konpontzeko minimo demokratikoak finkatzen direlako, lurraldetasuna eta erabakitze eskubideetan oinarrituta, ta egoera honi irtenbidea emateko aukera bakarra delako.
Ibarretxeren proposamen berriari buruz ere hitz egin dugu. Unaiek, Ibarretxeren proposamenak metodologiaz hitz egin arren, edukiera sakontzen ez duela uste du. Eta hauteskunde espainolen aurrean proposamen honek PNV PSOE-ren aurkako posizioan jartzen du, eta posizio honek PNV-ri boto gehiago ekarriko dizkiola aurrez argi dago.

Hemen daukazue elkarrizketa osoa

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

  • Hala Bedi Online!!!
    › Linux/Maczalea bazara, aukeratu winamp

Halabedi.org ondo ikusteko erabili Firefox Euskaraz/Utiliza Firefox para ver bien Halabedi.org

Firefox