Hala Bedi Irratia

Arabako irratirik libreena
Subscribe

Archive for the ‘Euskarazko berriak’

Zer den emozioa…

Apirila 08, 2009 By: bertxoko Category: Arabako Bertso txapelketa, Bertxoko, Ekitaldiak/Eventos, Euskarazko berriak, Soinu Artxiboa / Archivo sonoro No Comments →

oihane

Post labur laburra, baina sentitua eta barru barrutik ateratakoa… Zorionak, Oihane, eta zorionak, Iñaki, ondorengoarengatik… ENTZUN:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Guk ere gustura entzungo genituzke horrelakoak. snif! hau emozioa!

Finaleko kronika hementxe duzue, Mendiguren ahizpa finen eskutik.

Gaur, Bertxokon, 20:00tik aurrera, laburpen detailatu eta sentitua.

Giro bikaina Korrika bukaera festan

Apirila 06, 2009 By: Zaharrak Berri Category: Ekitaldiak/Eventos, Euskarazko berriak, Soinu Artxiboa / Archivo sonoro No Comments →

korrika-20090405-008kalitate-bajua

ENTZUN:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Igandean milaka eta milaka euskaltzale bildu ziren AEK-K antolaturiko Korrikaren 16. edizioari agurra emateko. Gasteizen zehar egindako kilometroetan gero eta pertsona gehiagok egin zuten bat Andra Mari Zuriaren enparantza bidean. Milaka ziren azken kilometroetan korrika zeudenak, eta milaka plazan itxaroten zeudenak.  Benetan hunkigarriak izan ziren azken kilometroak, euskararen eta AEK-k egiten duen lanaren aldeko aldarrikapen alaia izan zen. Pirritx eta Porrotx-ek irakurri zuten lekukoan gordetako mezua.

korrika-20090405-001Hala Bedi irratiak, zuzeneko emisio berezia egin zuen Aiztogile kaletik eta korrespontsalak izan zituen furgonetan eta Andra Mari plazan. Giro bikaina egon zen estudio mugikorraren inguruan.

Ieeeeeeeee.. allegatuek, allegatuek…

Apirila 01, 2009 By: bertxoko Category: Arabako Bertso txapelketa, Bertxoko, Ekitaldiak/Eventos, Euskarazko berriak, Soinu Artxiboa / Archivo sonoro No Comments →

Ba bai, iritsi da behingoz… hainbeste txingar, kanbor, zirta (osea brasa)  eman eta gero, gure artean dago sustraiak errotzeko intentzioz datorren finala, beste intentzio batzuen artean. Ez gara luzatuko, irakurtzeak aspertzen zaituztela badakit eta entzutea agian nahiago duzue. ENTZUN beraz:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Eta ENTZUTEAK bakarrik ez badu balio, BEGIRATU hemen

Eta animatu, eta etorri, eta gozatu… ez zaizue damutuko. Serio!

Igandean Korrikaren zuzeneko emisioa Hala Bedin

Martxoa 31, 2009 By: Zaharrak Berri Category: Ekitaldiak/Eventos, Euskarazko berriak, Soinu Artxiboa / Archivo sonoro No Comments →

Igande honetan Korrika Gasteizen bukatzen da eta Hala Bedik horren zuzeneko jarraipena egingo du. Aiztogile (kutxi) kaleko 103 zenbakian ipiniko dugu gure estudio mugikorra eta bertatik zuzeneko emisioa egingo dugu. Goizeko 10:30etan hasi eta  eguerdiko 14:00 arte egongo gara zuzenean emititzen.

Korrikana parte hartzen duten protagonistei elkarrizketak egingo dizkiegu, testiguaren jarraipena egingo da furgonetatik, ekitaldia zuzenean emitituko da eta Gasteizen Korrikak antolaturiko gune ezberdinetako  giroa dastatuko dugu gure korrespontsalei esker.

Irratsaioa Arrosa irrati sareko hainbat irratiren bidez entzun ahal izango da.

ENTZUN:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

BERTSO TURRAK Armstrong-en klabikulak baino gehiago balio du

Martxoa 30, 2009 By: bertxoko Category: Bertxoko, Ekitaldiak/Eventos, Euskarazko berriak No Comments →

Astea kargatuta dakar Arabako bertso-munduak: txapelketa/txapelketae

deklinatzen ari dira bertsolari/zale/bertsolarizale guztiak. Hala ere,

aspalditik dugun zor bat kitatu nahi genuke aste honetan.

ARABAKO BERTSO TURRA martxan dagoela badira asteak, hilabeteak jada. Eta guk kasurik ez egin! Gasteizko bertso eskolako  zenbait kidek iniziatiba propioz martxan jarritako ekimen honen pareko gutxi izango dira. Zertan den, zer esan nahi duen? hona gaztesarean ederki azaltzen duen artikulua.

Taberna giroko saio orijinal eta freskoz osatutako turra da Gasteizkoa. Bertsolariek ez dute ondoko tipo majeteak duen itxurarik izango… Baina interesgarriena, hurrengo zitak noiz diren. Begira, begira (ez dago urrunegi joan beharrik, aste honetan bat!):

APIRILAK 2, OSTEGUNA: Jun zaitez perretxiko bila!. Araba vs. Gipuzkoa bertso-desafioa
Lekua: Garraxi taberna Ordua: 21:00 Antolatzailea: GASTEIZKO BERTSO-ESKOLA Protagonistak: Maddi Gallastegi, Ekaitz Samaniego, Ruben Sanchez, Iñaki Viñaspre, Hodei Iruretagoiena, Julen Zulaika

APIRILAK 24, UAri omenaldia. Araba vs. Euskal Herria bertso-desafioa
Lekua: Gaztetxea Ordua: 21:00 Antolatzailea:
GASTEIZKO BERTSO-ESKOLA Protagonistak: Fredi Paia, Miren Artetxe, Manex Agirre, Xabier Silveira, Ander Solozabal, Iñaki Viñaspre, Jokin Labayen, Ekaitz Samaniego

ABTx 09: finalerdietan bertsolariak bakarrik ez…

Martxoa 25, 2009 By: bertxoko Category: Arabako Bertso txapelketa, Bertxoko, Ekitaldiak/Eventos, Euskarazko berriak, Soinu Artxiboa / Archivo sonoro No Comments →

Bi finalerdi, eta biak leporaino beteta… Arabako bertsozaleok ez zenuten gutxiago merezi: post honetan protagonismoa zuentzat. Bertsolariak oholtza gainean ikusten ditugu beti, eta publikoak garrantzia tamaina berbera du saio batean. Horregatik ageri zarete argazkietan ZUEK!

zigoitia

ZIGOITIA: 150 lagun

Eta giro ederra. Lehenengo finalaurrera gogoz bertsozaleak, eta baita bertsolariak ere. Manex Agirre sailkatu zen lehendabiziko postuan, Eta Iñaki Viñasprek egin zuen bigarren. Bibak eta txaloak, txistuak babesleentzat (nola ez!), aretoak itxura polita, eta jendea txapelketaren dinamikan guztiz sartuta.

Adibidetxoa? ENTZUN Manex eta Rikardo piszinan…

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

ARAMAIO: 170 lagunaramaio1

Aurreko finalaurrekoan egondako jende asko bigarrenera ere, errepikatuz, bertso gogoz. Pankartak, herriko bi bertsolariei bibak eta animoak, eta saio serio eta oso baterako disposizioa. Burrunbada entzuten zen kultur etxetik kanpora, barruan zerbait berezia zegoen seinale. Oihane Pereak eman zuen kolpea, saio erregularra eta dotorea eginez, eta Asier Otamendi izan zen bigarren.

Bigarren adibidetxoa? ENTZUN Oihaneren kartzelakoa…

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Eta orain, aurrera begira jartzea besterik ez zaigu gelditzen… apirilaren 4an, arratsaldeko 17:00etan Printzipal Antzokian izango baita 2009ko Arabako Bertsolari Txapelketaren FINALA. Bertan nor ikusiko duzuen?

Manex Agirre, Oihane Perea, Iñaki Viñaspre, Asier Otamendi, Juan Mari Juaristi eta Rikardo Gonzalez de Durana.

Ea finalaurrreetakoaren laukoitz, boskoitz, seikoitz edo multikoitza lortzen dugun.

Bitartean, milesker!

Dalai Lama eta tibetarrak Zaharrak Berrin

Martxoa 12, 2009 By: Zaharrak Berri Category: Euskarazko berriak, Zaharrak berri No Comments →

Aurreko astean Zaharrak Berri irratsaioan Tibet izan genuen hizpide. Tibeten historiaz hitz egiterakoan ezin bestekoa da budismoaz,  Dalai Lamaz edo Txinako estatuaren paperaz hitz egitea. Herri honetaz apur bat gehiago jakiteko aukera izan genuen Unai Gartziaren bidez.

.

.

.

ENTZUN:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Zaramazuloko lagunak izan ditugu Gazte Taupadak irratsaioan pasa den asteko eraso poliziala salatzeko

Martxoa 06, 2009 By: gaztetaupadak Category: Euskarazko berriak, Gazte Taupadak No Comments →

Pasa den astean Guardia Zibila Zaramagako Zaramazulo lokalean sartu zen D3M-ren papeletak bilatzeko aitzakiaz.Larunbatean manifestaldia

Hala ere papeletak ez diren beste hamaika gauza eraman zituen bertatik, momentuz itxita dagoelarik. Ugariak dira Zaramazuloko lagunek azken egunotan jaso dituzten babesak eta Gazte Taupadak irratsaioan ere leku bat egin nahi izan diegu haien salaketa zabaltzeko.

ENTZUN:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

  • Hala Bedi Online!!!
    › Linux/Maczalea bazara, aukeratu winamp

Halabedi.org ondo ikusteko erabili Firefox Euskaraz/Utiliza Firefox para ver bien Halabedi.org

Firefox