Hala Bedi Irratia

Arabako irratirik libreena
Subscribe

Archive for the ‘Ekitaldiak/Eventos’

Bertxoko sariketa 08: Errexalako kanporaketan Julio eta Miren aurrera

azaroa 07, 2008 By: bertxoko Category: Bertxoko, Ekitaldiak/Eventos, Euskarazko berriak, Soinu Artxiboa / Archivo sonoro No Comments →

Gasteizko Errexala elkarte mitikoa (mila esker Iñaki eta konpainia! LABerik ez genuen erabili, baina earra afaye…) jendez bete zen BERTXOKO sariketako lehenengo kanporaketan: 50 entzule eta giro beroa. Argazkian ikusi ditzakezue bertsolariak presaioko tentsioan… ze nerbioso daudeeeen… uffff…

Kantuan nor izan genuen? Eneritz Artetxe, Ander Solozabal, Enaitz Alustiza, Ekaitz Samaniego, JULIO SOTO eta MIREN ARTETXE. Azkeneko biak ez ditugu kasualitatez jarri maiuskulaz, biak pasa baitziren final handira.

Adibideak nahi? hona. Badakigu gure espezialitatea agurrak direla, beraz, gehienak horixe. ENTZUN:

Enaitz que chistoooso txapelaren bila Mexikotik bueltan:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Julio Doraemon katutxoa laztantzen:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Miren lautadako punki nobedosa:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Eta Enaitz eta Julio ume asuntoan:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Hurrengo astean gehiago, kariñitoak. Eta badakizue, asteazkenean 20:00etatik 21:00etara gure etxe santu honetan, kronika osatuagoa!

BERTXOKO SARIKETA 08: bertsolari gazteen FUCKTORIA

azaroa 05, 2008 By: bertxoko Category: Bertxoko, Ekitaldiak/Eventos, Euskarazko berriak, Hiru Kortxea No Comments →

Aurreko astean iragarri genizuen bezala, BERTXOKO SARIKETA gure artean dago dagoeneko dago dago. Dago. DAGOOOOO! Asteazkenero 20:00etatik 21:00etara ahotik mokorditoak botatzeaz aparte, badakigu beste zerbait egiten BERTXOKO irratsaioko kideok…

Zein den aurtengo menua? Segi irakurtzen, loves…

Afarietara apuntatu nahi baduzue, deitu saio bakoitzeko asteko asteazkena baino lehen 675707971 edo 945010505 telefonoetara, edo idatzi araba@bertsozale.com helbidera.

Eta gogoratu, astero astero jarraipena egingo dugula orri honetantxe. On egin!

(more…)

Bazetorrenk nexkamotillak bazetorrenk

urria 28, 2008 By: bertxoko Category: Bertxoko, Ekitaldiak/Eventos, Euskarazko berriak No Comments →

more information the next week, darlings. Wait meanwhile, little matxinsaltou

Bigarrenak ez dira segundoiak

urria 09, 2008 By: bertxoko Category: Bertxoko, Ekitaldiak/Eventos, Euskarazko berriak No Comments →

Aste berezia da hau irratian, eta Gasteizen ere bai… zapatura iristeko (PIZTU GASTEIZ! egitarauaren barruan, bertsolariak ere badaude, portsupuesto!) atzerakako kontaketaren barruan guztiz sartuta gaude, baina bada tartean deskantsu txikiren bat.

Apur bat beherago dagoen post-ean ikusi dezakezue 9:30etan KATAMALOa eranzteko aukera duzuela Gaztetxean. Bada, nahi duenak bi gauzak egin ditzake: Katamaloa erantzi eta errima eta doinu festarekin jantzi!

Apur bat lehenago, 20:00etan, GASTEIZ BERTSOZALE programaren eskutik, sekulako bertso festa antolatu baitu Arabako Bertsozale Elkarteak Iparralde gizarte etxeko BEÑAT ETXEPARE aretoan. Bertan nor arituko den?

UNAI ITURRIAGA

MANEX AGIRRE

JON BARBERENA

ETXAHUN LEKUE

MIREN ARTETXE

BEÑAT GAZTELUMENDI

Irati Mendigurenen gidaritzapean. Hau da, herrialde bakoitzeko txapelketetako eta supertxapelketa nazionaleko BIGARREN SAILKATUAK. Ez segundoiak, noski.

Bertxoko-ko kazetari bulartsuok jarraipen zehatza egingo diogu saioari. Gozatu!

La canción de Piztu Gasteiz en tus manos!

iraila 29, 2008 By: Zaharrak Berri Category: Ekitaldiak/Eventos No Comments →

Kartela arabieraz

Kartela arabieraz

El 11 de octubre en Gasteiz vamos a tener un día para celebrar los cumpleaños del Gaztetxe y de Hala Bedi irratia. Se quiere aprovechar el aniversario para incidir en la legitimidad de estos proyectos autogestionados y asamblearios.

Para ir calentando los motores el grupo musical gasteiztarra Indarrap ha confeccionado la canción de Piztu Gasteiz. Lechas acidas y ritmo pegadizo.

Toda la información del día y la oportunidad de bajarse la canción lo teneis en la página de Txorionak.

Jazzaharrean dela-eta Mama Boogie 3kortxean.

uztaila 04, 2008 By: hirukortxea Category: Alta Fidelidad, Ekitaldiak/Eventos, Zebra bidea 1 Comment →

3kargazkiakMama Boogie taldeari egin diogu elkarrizketa gu ere Jazzaharrean-en barnean gabiltza eta. Hilaren 11n,

ostiralean, emango dute hauek kontzertua Artium-en eta bertako kide den David-ekin jardun dugu. Beste hainbat gauzaren artean komentatu digu talde ganberroa dela eta musika beltza dela 11 lagun hauek batzen dituena. Beste kontuak jakiteko:

Entzun:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Argazkian, berriz, Mamba Beat-ekoak pasa den asteartean Gora tabernan eman zuten kontzertuan.

Gainera, aste honetako 3kortxea primiziatxo garrantzitsu bat ere eman dugu EHko talde handi baten ingurukoa…

Baina horretarako entzun 3kortxea

Ostiraletan 19:00etatik 21:00etara

Larunbatetan 14:00etatik 16:00etara

¡Hazte soci@! Egin zaitez Halabelarri!!

ekaina 25, 2008 By: editorea Category: Ekitaldiak/Eventos, Euskarazko berriak No Comments →

Oraindik ez zara Halabelarria? Ez zazu itxaron epaitegi batek irratia izteko agindua eman arte! Bideo honetan  bazkide izateko arrazoi gehiago aurkituko dituzu, eta informazio guztia web orri honen Egin Halabelarri atalean duzue.

¿Todavía no eres Halabelarri? ¡No esperes más para hacerte socio! Este video igual te anima.

TXIKI TXIKI TXIKIA: haaaaaaaaaanditzen

ekaina 11, 2008 By: bertxoko Category: Bertxoko, Ekitaldiak/Eventos, Euskarazko berriak, Soinu Artxiboa / Archivo sonoro No Comments →

Aurreko zapatu goizean (begietako makarrak kiloka kenduta) jokatu zen 2008KO ARABAKO ESKOLARTEKO TXAPELKETAREN FINALA Armentia ikastolan. Patatitek patatoientzako kantatu zutela, bamos. Saio txukuna, gozagarria eta azkarra izan zen (nola esango dugu ba ezer txarrik?) , lehenengo idatziz eta gero ahoz entzun genituen bertsoak, eta haizeak (ipurdikoek kenduta) eraman ez zuen luntx ear batekin bukatu.

Txapelketa txapelketa da baina, eta izan zen agraziaturen bat edo beste:

14 urte artekoetan AINHOA COMAS izan zen bat-batekoan txapeldun, eta BINGEN SAINZ txapeldunorde. Idatzizkoan berriz, MARIA IZAGA txapeldun eta AINHOA COMAS txapeldunorde (hau da neska hau!).

14tik 18 urte artekoan EKAITZ SAMANIEGO bat-batekoan txapeldun (fotografiyan guapo serio ezagutzeko zail) eta ANDER SOLOZABAL txapeldunorde. Idatzizkoan, XABI IGOA txapeldun eta ANDER SOLOZABAL txapeldunorde (hau ere bada zerbait).

Hurrengo pausua? ALTSASUN ekainaren 21ean jokatuko den Euskal Herriko txapelketa.

APERITIFA? Maria Izagaren idatzizko bertsoak bere ahotsean, bere herri Aramaiori, emozionagarri eta sintzeramente. ENTZUN:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

  • Hala Bedi Online!!!
    › Linux/Maczalea bazara, aukeratu winamp

Halabedi.org ondo ikusteko erabili Firefox Euskaraz/Utiliza Firefox para ver bien Halabedi.org

Firefox