ETXABARRI IBIÑA. AZAROAK 17
Ditxosozko Gorbea super-merkatal zentru erraldoi makroa ere txiki gelditu zen Bertxoko sariketaren 2. kanporaketak Etxabarri-Ibiña herri ederrean sortu zuen giro epelarekin alderatuta.
Bale, esaldi luzeegia. Hemendik aurrera motz puntu motz puntu eta abar.
Ba horixe, han elkartu zirela 30 bat entzule fidel, sei bertsolari gazteren jarduna aditzeko prest eta gogotsu. Herriko taberna bakarreko jantokian izan zen saioa, gortina urdin batzuen atzean, giro intimoan. Ederki afaldu ondoren (kroketa ugariak, entsalada majoa, perretxiko nahaski tripaberdintzailea, albondiga tomatetsuak eta saiheskia, postrea eta abarrekoak) normalean sortu ohi den bertsotarako umoreak izan zuen presentzia beste behin ere.
Afalosteko menuko platerak: Hodei Lopez de Arkaute (Gopegi), Manex Agirre (Aramaio), Maindi Murua (Azkaine), Lander Ibarluzea (Etxabarri, baina ez Araba, Bizkaia baizik), Jagoba Apaolaza (Gasteiz) eta Ander Solozabal (Gasteiz). Bertsolariak gogotsu, entzuleak gogotsu eta giroa epel kanpoko hotzarekin alderatuta. Espektakulu bermatua.
Hemen daukazu Ander Solozabal-en agurra entzungai:
ENTZUN:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
Kronika irakurtzen jarraitu nahi baduzu ea nor pasatu den jakiteko edota Etxebarrin egon ziren bertsoak entzun e ta argazkiak ikusi nahi badituzu Segi irakurtzen.

Ez dittugu txapeldun eta txapeldunordeak aipatuko. Gutxienekoa iruditzen zaigu. Sentitzen dugu guraso konpetitiboen frustrazioa.






