Hala Bedi Irratia

Arabako irratirik libreena
Subscribe

Archive for the ‘Bertxoko’

ABETX 08: euskalmetek aurreikusi gabeko zurrunbiloa

otsaila 20, 2008 By: bertxoko Category: Bertxoko, Ekitaldiak/Eventos, Euskarazko berriak No Comments →

BADATOR BADATORRELA, ZURRUNBILO BAT BEZELA…

Urtea hasi denetik ari gara honi itxaroten Bertxokon, eta azkenean asteburu honetan iritsiko da 2008ko Arabako Bertsolari Txapelketa gure lurralde zoragarri honetara.

Bertxokon, nola ez, jarraipen luze, zorrotz, kabroi samar eta babeantea (hau da, karakolak beste karakolen atzetik bezala) egingo diogu. Nola? Bitakorako berri polit honen bidez astero saioetako audioak eta kronika lirdingatsuak egingo ditugu, zuen belarrietako argizaria urtzeko beste.

Besterik gabe, anima zaitezte pertsona ko(n)petenteek kudeatzen duten webgune honetan zurrunbiloaren berri izan eta jarraipena gurekin egiten.

GORA BERTXOKO ETA ABETX08!!

This is a present for HALABEDI: congratulations (25 years, oh god!)

urtarrila 28, 2008 By: bertxoko Category: Bertxoko, Soinu Artxiboa / Archivo sonoro 1 Comment →

Ba bai: Bertxokoko kideok emozionatu eta Gasteiz astintzen ari den eta irratian hainbestetan entzun dugun urteurrenaren mobida honekin bat egitea pentsatu dugu.

Orain dela denbora apur bat egin genuen BERTXOKO OBSESSIONS 3. vol. asuntilloa Hala Bedi Tabernan. Denetik egon zen bertan (bertso jarriak, inprobisatuak, bertsolari jarriak) baina zatitxo hau erreskatatu dugu sarekoontzat. Ez gara Marilyn Monroe (berak baino ile gehiago ditugu pantorrilletan) baina maitasun guztiarekin doakizue amodio kanta emozionagarri hau:

ENTZUN:

“ANBIENTEA? ZER DA ANBIENTEA? HAU BAI…”

abendua 07, 2007 By: editorea Category: Bertxoko No Comments →

Horrelako zerbait komentatuko zuen abenduaren 1ean Gasteizko Errexala elkartera hurbildu zenak… leporaindsc07520.JPGo, kolegis, leporaino! Inguru hauetan ez dugu jendea aulkirik gabe gelditu delako lurrean eserita bertso saio bati begira askotan ikusten… kebien kebien!

Bada, horixe: Arabako bertso munduko kide fin eta jatorrek prestatutako afari ederraren ondoren hasi zen 2007ko BERTXOKO SARIKETAREN FINAL HANDIA. Eta handia izan zela, ez dago batere dudarik…

Zer esan agurrei buruz? Fermin Muguruzaren doinuak, Navajita Plateárenak, Nino Bravorenak… sariketa osoan zehar erabilitako tonu berarekin (umore-katxondeo-bertso inpuroen zaletasuna) ekin zioten saioari Itsaso Paya, Eneritz Artetxe, Jokin Labayen, Manex Agirre, Iñaki Viñaspre eta Maindi Murua bertsolariek. Sariketako ezaugarri azpimarragarrienetako bat hau zela eta (agurren berezitasuna) antolakuntzak publikoaren sari berezi batekin agurrik onena saritzea erabaki zuen gainera. Proba bat gehiago…

Saioa bizi (agian gorabeheratsu, mendi errusoan bezala), kartzelarako bideraino. Kartzelako menua? “Xalbadorren heriotzean” doinuan AMORRUAri kantatzea… denetik entzun genuen, ez baitzen erraza asmatzea…Bertxokon erronkak maite ditugu, nahiz eta batzuetan bronkak merezi!

Ondoren, eta kanporaketetatik bereizteko, bertsolariek gai jartzaile talde makiabelikoaren ariketa sorpresari aurre egin behar izan zioten. Zein zen? Liburu bat bakoitzari esku artean jarri, eta horri kantatzea… Egia esan, nahiko ondo atera zen orokorrean. Zorionak Arabako issue-put taldeari, eta besarkada handi bat Aitzoliusi (aurkezle guapoenari)!

Gero, bada horixe, trikitixa, agurrak… eta sententziaren ordua:

TAN TATATAN TATATATATAN

2007ko BERTXOKO SARIKETAren kanpeoi nagusi: JOKIN LABAYEN! Zorionak tio, earki habil!

Eta publikoaren sari berezia agurrik onenari: MANEX AGIRRE! Zorionak!

Eta hau izan da dena… lasai klausurako testua prestatzen ari gara eta… aguuuuuuur

Hemen daukazue txapeldunaren agurra entzungai.

ENTZUN:

Argazkiak eta bertsoak entzuteko badakizue bertxoko.halabedi.org.

HALLA, HALLA, FINALAAAAA…

azaroa 29, 2007 By: editorea Category: Bertxoko, Euskarazko berriak No Comments →

Fermin Muguruzarekin hitz egin du Bertxokoko ekipoak, eta bere kantu ezaguna izenburuko moldaketarekin kantatuko duela aste honetan zin egin digu…

Txorradak alde batera, HONA BERTXOKO SARIKETA 07KO FINALISTAK:

JOKIN LABAYEN (Arrasate)
ENERITZ ARTETXE (Azkoitia)
MANEX AGIRRE (Aramaio)
MAINDI MURUA (Azkaine)
IÑAKI VIÑASPRE (Abetxuko)
ITSASO PAYA ( Algorta)

Herri guztiak Arekin hastearena epaimahaiaren kulpa izan da: nahita egin dute, politago gelditzeko…

Noiz eta non? Datorren larunbatean, abenduak 1, arratsaldeko 20:00etan Gasteizko Errexala elkartean (Aiztogile kalean).

BUAAAAAAAAA ZE GOGOA FINALERA JOATEKO

Afarian izena emateko berandu zabiltzate jada, baina horrek ez du esan nahi saioa ezin duzuenik entzun: gaueko 22:30ak edo 23:00 aldera hurbilduz gero, bertan izango dituzue eta bertsolariak, dena emateko prest!

AGURAINGO KANPORAKETA: FINALISTAK KONFIRMATUTA!!!

azaroa 29, 2007 By: editorea Category: Bertxoko, Euskarazko berriak, Soinu Artxiboa / Archivo sonoro No Comments →

Zerura igo nahi zuten bertsolariek azken aukera zuten azaroaren 23an Aguraingo Zerua jatetxean (OOOOHHH ZENBAT MAITE DITUDAN HITZ JOKOAK). 2007ko BERTXOKO SARIKETAren hirugarren eta azken kanporaketa jokatu baitzen bertan, afari giro lasai eta ederrean.
Jende asko agurainen
Postrearen ondorengo sei postre sorpresak? Hona:
Maddi Gallastegi
Iker Iriarte
Izar Mendiguren
Iñaki Viñaspre
Itsaso Paya
Ekaitz Samaniego

Sorpresa sorpresa… Alazne Untxalo eta Garaxi Taberna espero genituen kantuan, baina ezin… pena! Eta halere Maddi eta Iker gipuzkoar eta nafarra ekarri genituen, lautadako gariak eta bestelakoak kantuz tentetzeko (eta baita lortu ere!!)

Eta sorpresa gehiago ere izan genituen: Agurainera iritsi eta herriz konfunditu ginela ematen baitzuen, zer eta 30 BAT LAUDIOAR bertan, Izar Mendiguren beraien estrellita animatzeko prest! Eskertzen dira horrelako afizio eta ekimenak. Horrelakoa bai mutikos eta neskatos!

Saioa? Polita eta bizi bizia. Agurretan, badakizue, denetik: Camaron, Pantera arrosa, Songoku, Bricomaniako doinuak… geroz eta harrituago gaude ariketa honek ematen dituen fruituekin. Hemendik aurrera gehiago eta hobeto!

Jakin nahi baduzue nor pasatu zen finalera edota argazkiak eta audioak ikusi ta entzuteko klikatu hemen. Segi irakurtzen.

Hemen Iñaki Viñaspreren agurra entzungai.

ENTZUN:


ETXABARRI IBIÑA. AZAROAK 17

azaroa 20, 2007 By: editorea Category: Bertxoko, Soinu Artxiboa / Archivo sonoro No Comments →

Ditxosozko Gorbea super-merkatal zentru erraldoi makroa ere txiki gelditu zen Bertxoko sariketaren 2. kanporaketak Etxabarri-Ibiña herri ederrean sortu zuen giro epelarekin alderatuta.

Bale, esaldi luzeegia. Hemendik aurrera motz puntu motz puntu eta abar.

Ba horixe, han elkartu zirela 30 bat entzule fidel, sei bertsolari gazteren jarduna aditzeko prest eta gogotsu. Herriko taberna bakarreko jantokian izan zen saioa, gortina urdin batzuen atzean, giro intimoan. Ederki afaldu ondoren (kroketa ugariak, entsalada majoa, perretxiko nahaski tripaberdintzailea, albondiga tomatetsuak eta saiheskia, postrea eta abarrekoak) normalean sortu ohi den bertsotarako umoreak izan zuen presentzia beste behin ere.

Afalosteko menuko platerak: Hodei Lopez de Arkaute (Gopegi), Manex Agirre (Aramaio), Maindi Murua (Azkaine), Lander Ibarluzea (Etxabarri, baina ez Araba, Bizkaia baizik), Jagoba Apaolaza (Gasteiz) eta Ander Solozabal (Gasteiz). Bertsolariak gogotsu, entzuleak gogotsu eta giroa epel kanpoko hotzarekin alderatuta. Espektakulu bermatua.

Hemen daukazu Ander Solozabal-en agurra entzungai:

ENTZUN:

Kronika irakurtzen jarraitu nahi baduzu ea nor pasatu den jakiteko edota Etxebarrin egon ziren bertsoak entzun e ta argazkiak ikusi nahi badituzu Segi irakurtzen.

1. Kanporaketa. Aramaio: Zabolako Elkartea

azaroa 13, 2007 By: editorea Category: Bertxoko, Soinu Artxiboa / Archivo sonoro No Comments →

HOTZZAAAAAAAAAAAAAAAAA!

Horixe esan genuen denok Zabola aldera iritsi ginenean. Kanpoan izotza,eneritz eta jokin elurraren faltan: denok elkar berotzeko esperantzarekin… benga elkarte barrura, aguro!

Jokin Labayen (Arrasate), Andere Arriolabengoa (Aramaio), Eneritz Artetxe (Azpeitia), Hodei Iruretagoiena (Zarautz), Olatz Ibarluzea (Mungia), Iker Agirre (Aramaio)… horixe eguneko menua. BERTXOKO SARIKETAren lehenengo kanporaketa entzuteko 50 entzule inguru, eaaaaarrrrrrrrki! giro polita hasi zenetik bukatu arte, entzuleak lehenengo afaltzeko gogoz, eta gero bertsoak entzuteko gogoz.

Hemen entzun ahal dezakezue Olatz ibarluzea-ren agurra:

ENTZUN:

Bertsoak ta argazkiak entzun eta ikusteko bertxoko sariketako web orrian.

Bertxoko sariketa

azaroa 07, 2007 By: editorea Category: Bertxoko, Suelta la olla, Zebra bidea No Comments →

HOLA HOLA HOLA
HEMEN GAUDETE…

Aaaaaaaaaaaaaiiiiiiiii, BERTXOKOren esentzia… BERTXOKOren usaina… BERTXOKOren lurrun sentsuala… BERTXOKOren trikitrakatrona, BERTXOKOren hitz joko lizunak…

Azken finean, BERTXOKOren aurpegi eta ipurdia! Hori duzue hemen, BERTXOKO sariketaren itxura integrala.

2007 urte likits honetan haize prexko pixkat ekartzera gatoz bertsoaren mundu klasiko usteldu burukarratu eta zaharkitu honetara. Guk ere badugulako zer esan eta zer eman, aspaldi topatu genuelako G puntua (ez da hala, Koxme?). Egin behar duguna hori da: G puntuari kilikiliak topatu. Bai G, Z, X, Y… oseake puntu guztiei, baina puntuz puntu.

Sariketa bat da hau, ez gaitezen engaina. Ez dago bromarik, eta epaileak bai, sariketa guztietan bezala. Hiru kanporaketa eta final eder bat izango ditugu Araban barrena. Era guztietako bertsolariak, era guztietako herriak, era guztietako publikoa. Era guztiak zilegi direlako.

Zer egin beharko dute bertsolariek sariketan? Gauza gutxi, baina ONAK:

Agurra kantu batean oinarritua eta puntuagarria
Zortziko handian hiruna bertso ofiziotan
Zortziko txikian hiruna bertso ofiziotan
Bi punturi erantzun
Hitzari kantu doinuan oinarrituta bertso bat
Trikitixaz lagundutako hirunakako kopla saioa

Beraz, ostia gutxi eta zaplasteko ugari: sariketa beti da gerra bat.

Webgune zoragarri bezain atraktibo honetan  (zenkiu Aitor) joango gara guztiaren berri ematen astero astero. Maite zaituztegulako.

Gehiago nahi baduzue, Hala Bedi irratian entzun gaitzakezue asteazkenero 20etatik 21etara. BERTXOKO!!

IZAN UNTXA
IZAN UNTXI
IZAN LUNTXA
IZAN DUTXA

  • Hala Bedi Online!!!
    › Linux/Maczalea bazara, aukeratu winamp

Halabedi.org ondo ikusteko erabili Firefox Euskaraz/Utiliza Firefox para ver bien Halabedi.org

Firefox