Hala Bedi Irratia

Arabako irratirik libreena
Subscribe

Archive for the ‘Bertxoko’

TXIKI TXIKI TXIKIA: haaaaaaaaaanditzen

ekaina 11, 2008 By: bertxoko Category: Bertxoko, Ekitaldiak/Eventos, Euskarazko berriak, Soinu Artxiboa / Archivo sonoro No Comments →

Aurreko zapatu goizean (begietako makarrak kiloka kenduta) jokatu zen 2008KO ARABAKO ESKOLARTEKO TXAPELKETAREN FINALA Armentia ikastolan. Patatitek patatoientzako kantatu zutela, bamos. Saio txukuna, gozagarria eta azkarra izan zen (nola esango dugu ba ezer txarrik?) , lehenengo idatziz eta gero ahoz entzun genituen bertsoak, eta haizeak (ipurdikoek kenduta) eraman ez zuen luntx ear batekin bukatu.

Txapelketa txapelketa da baina, eta izan zen agraziaturen bat edo beste:

14 urte artekoetan AINHOA COMAS izan zen bat-batekoan txapeldun, eta BINGEN SAINZ txapeldunorde. Idatzizkoan berriz, MARIA IZAGA txapeldun eta AINHOA COMAS txapeldunorde (hau da neska hau!).

14tik 18 urte artekoan EKAITZ SAMANIEGO bat-batekoan txapeldun (fotografiyan guapo serio ezagutzeko zail) eta ANDER SOLOZABAL txapeldunorde. Idatzizkoan, XABI IGOA txapeldun eta ANDER SOLOZABAL txapeldunorde (hau ere bada zerbait).

Hurrengo pausua? ALTSASUN ekainaren 21ean jokatuko den Euskal Herriko txapelketa.

APERITIFA? Maria Izagaren idatzizko bertsoak bere ahotsean, bere herri Aramaiori, emozionagarri eta sintzeramente. ENTZUN:

ABETXIKI 08: ARABAKO BERTSO-ERRAPEEN KUMEAK

maiatza 28, 2008 By: bertxoko Category: Bertxoko, Ekitaldiak/Eventos, Euskarazko berriak, Soinu Artxiboa / Archivo sonoro No Comments →

Txikiek ere handi izan nahi duten mundu honetan, AUKERARIK EZ ZAIE FALTA.

Dagoeneko burutu dira LAUTADAKO, GORBEIALDEKO, AIARAKO eta GASTEIZKO eskolarteko txapelketaren FINALAURREKOAK (14 urtetik beherako bertsomukixuzapaburu maitagarriei dagozkienak). Bertsolariek beren handitasuna erakutsi zuten, batzuk idatziz eta ausartenak bat-batean,

ZUEK ZARETE ETORKIZUNA (eta horrek kezkatzen gaitu)!!

14-18 urte bitartekoen (niñatoen) aukera ostiralean izango da eta izango duzue horren berri.

BAINA…VERY INPORTANTIA!! Txikitoen finala erabaki dago eta juxtu hori esan nahi genizuen: ekainaren 7an bertsoarekin zita bat daukazuela, Armentia ikastolan!

Ipotxen (kariñoarekin) finalean arituko direnak, honakoak:

BEÑAT OLANO (Gasteiz)

BEÑAT ZALAKAIN (Aramaio)

MARIA IZAGA (Aramaio)

ANTXON KARRETERO (Aramaio)

BINGEN SAINZ (Arrizala)

AINHOA COMAS (Amurrio)

Eta badakizue, BERTXOKON (asteazkenetan 8:00etatik 9:00etara) jarraipen berezia egingo duguela sindagisuegu.

Aperitif tif tif: Gasteizko MAIALEN ARRAUSIk jatortasun handiz bertsoa 4 oinak emanda:

Sekond aperitif tif: Aramaioko BEÑAT ZALAKAIN alkoholaren neurriaren amildegian:

The final zurrunbil

apirila 02, 2008 By: bertxoko Category: Arabako Bertso txapelketa, Bertxoko, Euskarazko berriak, Soinu Artxiboa / Archivo sonoro No Comments →

Badatorrela, badatorrela, badatorrela Arabako Bertsolari Txapelketaren superfinala! zurrunbilo forman etorri ere. Larunbatean, arratsaldeko 17:00etan, Printzipal antzokian ikusiko duzue hurakanaren begia… zikloiak eta antizikloiak elkartzen direnean sortzen duten txolopotea ikusiko dugu taula gainean.

Metereologoak:

IÑAKI VIÑASPRE: the warrior of the thunders

MANEX AGIRRE: the terror of the sirimiri

OIHANE PEREA: the antagonist of Pello Zabala

ZIGOR ENBEITA: the person who doesn´t know the sun

ASIER OTAMENDI: when the storm is arriving

ANDERE ARRIOLABENGOA: the new winds from the north

PABLO PAGEGI&RAKEL ANITUA: the tormentagais

Espektakulo marabilloso sekulako ultrapotente izugarri itzelezko sobrauki haundi ikaragarri kristoren brutal jarto zebau pasote flipante hau ikusteko sarrerak nahi dituzuela? segi Amaia gizarte etxera (bai bai, Aranbizkarran, hortxe bertan) edo deitu 945010505 telefonora.

Hona eguraldiaren iragarpena, nahiz eta badakizuen zer datorren:

Eta nola ez, jarraipen berezia BERTXOKOko kazetari bulartsuen eskutik…

SENTITU, GOZATU… ASTINDU!

IGUANAk aurrera egin du

martxoa 12, 2008 By: bertxoko Category: Arabako Bertso txapelketa, Bertxoko, Euskarazko berriak, Soinu Artxiboa / Archivo sonoro No Comments →

Gopegiko Zigoitia zentrora iritsi zen zurrunbiloa aurreko igandean, gero eta indartsuago. Eguraldi eskasa kanpoan eta eguraldi polita barruan: argazkian hain modu entrañable eta erromantikoan ikusten dituzuen 6 bertsolariez aparte, 100 entzule inguru, odol gosez, bertso gosez.

Aurtengo Arabako bertsolari txapelketan animaliekin bueltaka gabiltzanez, tomaya: katu beltzak bere hatzaparrak atera zituen, Tazmaniako deabruak kosk egin zion inguru guztiari, ahuntzak eskenatokia jan zuen zatika zatika, eta mozoloak, basurdearen bizkarretik, kotarroa animatu zuen. Azkenean, faunatik iguanak egin zuen aurrera, eta besteak zain…

Hona hemen la nostra mostra. ENTZUN:

Iguana eta Ahuntza gaizki aparkatuta:

Mozoloa eta Basurdea mendian galduta (bai bai, galduta):

Lantziego eta Aguraingo kanporaketak: finalerdietara bidean!

martxoa 03, 2008 By: bertxoko Category: Arabako Bertso txapelketa, Bertxoko, Euskarazko berriak, Soinu Artxiboa / Archivo sonoro No Comments →

Finito! zurrunbiloaren 1. fasea bukatu da… baina ez du esan nahi eguraldi ona datorrenik berriz, eguzkiak egingo duenik diz-diz… Orain finalerdietara begira gaude eta!

Lantziegon izan genuen pasa den asteburuan lehenengo hitzordua, mahasti eta mahastiaren ondorio (hau da, ardo gozo) artean… Luis R upategia lepo bete zen (mila esker Lantziegoko ikastolari, egindako lanagatik!), zurrunbiloaren begi puntua harrapatzeko gogoz. Zer gertatu zen? Izarrako izar(loka)k egin zuela berea. Hona sailkapena:

1. Zigor Enbeita: 155 puntu

2 . Juan Mari Juaristi: 148,5

3. Felipe Zelaieta: 148,5

4. Andere Arriolabengoa: 146,5

5. Alberto Martinez “Beitto”: 139,5

6. Jagoba Apaolaza: 133,5

kariño, gehiago jakin nahi baduzu. segi irakurtzen…

(more…)

Abetx 08: Laudioko 1. kanporaketa

otsaila 25, 2008 By: bertxoko Category: Arabako Bertso txapelketa, Bertxoko, Euskarazko berriak No Comments →

Zurrunbiloa hasi da, eta Arabako mendebaldea harrapatu zuen bete betean aurreko larunbatean bere begiak: Laudioko Basalarreina elkartean giro gozo gozoan, afalondoren, kantatu zuten lehenengo sei bertsolariek. ABETX 08 hasi da, beraz!

Asier Otamendi izan zen lehenengo sailkatua (155 punturekin), eta txartela zuzenean lortu zuena. Bere atzetik honakoak izan genituen entzungai (eta izan zituzten epaileek puntuagai):

Iñaki Viñaspre: 147 puntu

Serapio Lopez: 143

Ander Solozabal: 140,5

Izar Mendiguren: 137,5

Ekaitz Samaniego: 137

Eta aperitif gisara (pordios, ze nazkante jartzen garen batzuetan bertxokokideok) tori selekzio guztiz subjektibo bat, ahogozagarri. Gehiago nahi duzuela? badakizue: asteazken honetan, arratsaldeko 20:00etan, entzun Bertxoko! (ez zaizue damutuko, osea, ondo pasako duzue, osea, guapo egongo da)

ENTZUN:

Iñaki Viñaspreren umiltasunez betetako agurra:

Iñaki Viñaspre eta Izar Mendiguren, indarkeriari samurtasunez:

Ander Solozabal eta Asier Otamendi: mela mela blai blai:

Ander Solozabal, justiziero:

ABETX 08: euskalmetek aurreikusi gabeko zurrunbiloa

otsaila 20, 2008 By: bertxoko Category: Bertxoko, Ekitaldiak/Eventos, Euskarazko berriak No Comments →

BADATOR BADATORRELA, ZURRUNBILO BAT BEZELA…

Urtea hasi denetik ari gara honi itxaroten Bertxokon, eta azkenean asteburu honetan iritsiko da 2008ko Arabako Bertsolari Txapelketa gure lurralde zoragarri honetara.

Bertxokon, nola ez, jarraipen luze, zorrotz, kabroi samar eta babeantea (hau da, karakolak beste karakolen atzetik bezala) egingo diogu. Nola? Bitakorako berri polit honen bidez astero saioetako audioak eta kronika lirdingatsuak egingo ditugu, zuen belarrietako argizaria urtzeko beste.

Besterik gabe, anima zaitezte pertsona ko(n)petenteek kudeatzen duten webgune honetan zurrunbiloaren berri izan eta jarraipena gurekin egiten.

GORA BERTXOKO ETA ABETX08!!

This is a present for HALABEDI: congratulations (25 years, oh god!)

urtarrila 28, 2008 By: bertxoko Category: Bertxoko, Soinu Artxiboa / Archivo sonoro 1 Comment →

Ba bai: Bertxokoko kideok emozionatu eta Gasteiz astintzen ari den eta irratian hainbestetan entzun dugun urteurrenaren mobida honekin bat egitea pentsatu dugu.

Orain dela denbora apur bat egin genuen BERTXOKO OBSESSIONS 3. vol. asuntilloa Hala Bedi Tabernan. Denetik egon zen bertan (bertso jarriak, inprobisatuak, bertsolari jarriak) baina zatitxo hau erreskatatu dugu sarekoontzat. Ez gara Marilyn Monroe (berak baino ile gehiago ditugu pantorrilletan) baina maitasun guztiarekin doakizue amodio kanta emozionagarri hau:

ENTZUN:

  • Hala Bedi Online!!!
    › Linux/Maczalea bazara, aukeratu winamp

Halabedi.org ondo ikusteko erabili Firefox Euskaraz/Utiliza Firefox para ver bien Halabedi.org

Firefox