Hala Bedi Irratia

Arabako irratirik libreena
Subscribe

Archive for the ‘Arabako Bertso txapelketa’

Zer den emozioa…

Apirila 08, 2009 By: bertxoko Category: Arabako Bertso txapelketa, Bertxoko, Ekitaldiak/Eventos, Euskarazko berriak, Soinu Artxiboa / Archivo sonoro No Comments →

oihane

Post labur laburra, baina sentitua eta barru barrutik ateratakoa… Zorionak, Oihane, eta zorionak, Iñaki, ondorengoarengatik… ENTZUN:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Guk ere gustura entzungo genituzke horrelakoak. snif! hau emozioa!

Finaleko kronika hementxe duzue, Mendiguren ahizpa finen eskutik.

Gaur, Bertxokon, 20:00tik aurrera, laburpen detailatu eta sentitua.

Ieeeeeeeee.. allegatuek, allegatuek…

Apirila 01, 2009 By: bertxoko Category: Arabako Bertso txapelketa, Bertxoko, Ekitaldiak/Eventos, Euskarazko berriak, Soinu Artxiboa / Archivo sonoro No Comments →

Ba bai, iritsi da behingoz… hainbeste txingar, kanbor, zirta (osea brasa)  eman eta gero, gure artean dago sustraiak errotzeko intentzioz datorren finala, beste intentzio batzuen artean. Ez gara luzatuko, irakurtzeak aspertzen zaituztela badakit eta entzutea agian nahiago duzue. ENTZUN beraz:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Eta ENTZUTEAK bakarrik ez badu balio, BEGIRATU hemen

Eta animatu, eta etorri, eta gozatu… ez zaizue damutuko. Serio!

ABTx 09: finalerdietan bertsolariak bakarrik ez…

Martxoa 25, 2009 By: bertxoko Category: Arabako Bertso txapelketa, Bertxoko, Ekitaldiak/Eventos, Euskarazko berriak, Soinu Artxiboa / Archivo sonoro No Comments →

Bi finalerdi, eta biak leporaino beteta… Arabako bertsozaleok ez zenuten gutxiago merezi: post honetan protagonismoa zuentzat. Bertsolariak oholtza gainean ikusten ditugu beti, eta publikoak garrantzia tamaina berbera du saio batean. Horregatik ageri zarete argazkietan ZUEK!

zigoitia

ZIGOITIA: 150 lagun

Eta giro ederra. Lehenengo finalaurrera gogoz bertsozaleak, eta baita bertsolariak ere. Manex Agirre sailkatu zen lehendabiziko postuan, Eta Iñaki Viñasprek egin zuen bigarren. Bibak eta txaloak, txistuak babesleentzat (nola ez!), aretoak itxura polita, eta jendea txapelketaren dinamikan guztiz sartuta.

Adibidetxoa? ENTZUN Manex eta Rikardo piszinan…

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

ARAMAIO: 170 lagunaramaio1

Aurreko finalaurrekoan egondako jende asko bigarrenera ere, errepikatuz, bertso gogoz. Pankartak, herriko bi bertsolariei bibak eta animoak, eta saio serio eta oso baterako disposizioa. Burrunbada entzuten zen kultur etxetik kanpora, barruan zerbait berezia zegoen seinale. Oihane Pereak eman zuen kolpea, saio erregularra eta dotorea eginez, eta Asier Otamendi izan zen bigarren.

Bigarren adibidetxoa? ENTZUN Oihaneren kartzelakoa…

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Eta orain, aurrera begira jartzea besterik ez zaigu gelditzen… apirilaren 4an, arratsaldeko 17:00etan Printzipal Antzokian izango baita 2009ko Arabako Bertsolari Txapelketaren FINALA. Bertan nor ikusiko duzuen?

Manex Agirre, Oihane Perea, Iñaki Viñaspre, Asier Otamendi, Juan Mari Juaristi eta Rikardo Gonzalez de Durana.

Ea finalaurrreetakoaren laukoitz, boskoitz, seikoitz edo multikoitza lortzen dugun.

Bitartean, milesker!

ABETX 09: Kanporaketak lixto!

Martxoa 04, 2009 By: bertxoko Category: Arabako Bertso txapelketa, Bertxoko, Ekitaldiak/Eventos, Euskarazko berriak, Soinu Artxiboa / Archivo sonoro No Comments →

Lehenengo fasea bukatu da 2009ko Arabako Bertsolari Txapelketan (ze goapoa) . Eta Bertxokokook, fin eta arduratsu, zuei kronikatxoa ekartzera gatoz…

amurrio_bertsolariak 1. CAPITULE: AMURRIO

Arenalde jatetxean jokatu zen lehenengo kanporaketa. Bertsolariak mozorrotuta eta txakolin askorik ez, umorea sobran. Manex Agirre sailkatu zen lehenengo bertan. Hona Manex bera eta Zigor Enbeita, zigarroa ez dena erretzeko puntuan. ENTZUN:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

2. CAPITULE: OIONoion_xabi

Asier Otamendik nagusitasuna erakutsi zuen ardoaren (edo mahatsaren, edo zukuaren) lurraldean. Txuletilla gozoak, piper gozoagoak, eta saio bizia. Gazteak potente, zuztarrak garbi. Horren adibide ekarri dizkizuegu Xabi Igoa eta Ander Solozabal, domestiko xamar. ENTZUN:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

zalduondo_bertsolariak3. CAPITULE: ZALDUONDO

Lautadan? alkatearen bertsoa, makila erregalatu, Bernardo entzuleen artean, eta azkenean Rikardo Gonzalez de Durana nagusi. Hona Viñaspre eta biak, hortzak erakutsiz. ENTZUN:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Finalerdietan zer dagoen? sailkapena nola gelditu den? dena ez dizuegu guk kontatuko. Begiratu hemen. Bitartean, Bertxoko asteazkenero 20:00etatik 21:00etara. Muxuak eta zapladatxoak ipurdipean

Arabako Bertsolari Txapelketa 09: a fig tree which has taken root in bare rock (olé!)

Otsaila 20, 2009 By: bertxoko Category: Arabako Bertso txapelketa, Bertxoko, Ekitaldiak/Eventos, Euskarazko berriak No Comments →

pegatina1-copiaUrteroko zita badatorrela, jentemodu! Arabako bertsozale, bertsolari, bertsobudu, bertsogorilo eta abarrak biltzen dituen txapelketa handia itzuli da 2009an ere. Eta Hala Bedi irratiko bitakora zoragarri hau ere ez da libratu bere eraginetik…

Bihar bertan, otsailaren 9an, arratsaldeko 20:30etan izango du hasiera, Amurrioko Arenalde jatetxean. 1. kanporaketa bertan jokatuko da, afalosteko giro karnabaleskoan. Nork hartuko duen parte? galdetzea ere…

Eta hortik aurrera hasiko da ereindako zuhaitza errotzen, eta sustraiak eskualde guztietan sartzen, apirilaren 4an (korrika´s vespertine) Printzipal Antzokian azken puntua jarri arte. Complete information, baby? Jier yu jaf.

Gure partetik, jarraipen zehatz, ondradu eta justua egingo diogu BERTXOKOTARROK, datorren asteazkenetik aurrera, egutegietan x-ez markatzen den egun horretan astero, 20:00etatik 21:00etara.

Eta bitakora honetan erer leku apur bat hartuko dugu, beste programek uzten baldin badigute behintzat…

Bitartean, majete eta guapilloak izan, eta hala portatu.

The final zurrunbil

Apirila 02, 2008 By: bertxoko Category: Arabako Bertso txapelketa, Bertxoko, Euskarazko berriak, Soinu Artxiboa / Archivo sonoro No Comments →

Badatorrela, badatorrela, badatorrela Arabako Bertsolari Txapelketaren superfinala! zurrunbilo forman etorri ere. Larunbatean, arratsaldeko 17:00etan, Printzipal antzokian ikusiko duzue hurakanaren begia… zikloiak eta antizikloiak elkartzen direnean sortzen duten txolopotea ikusiko dugu taula gainean.

Metereologoak:

IÑAKI VIÑASPRE: the warrior of the thunders

MANEX AGIRRE: the terror of the sirimiri

OIHANE PEREA: the antagonist of Pello Zabala

ZIGOR ENBEITA: the person who doesn´t know the sun

ASIER OTAMENDI: when the storm is arriving

ANDERE ARRIOLABENGOA: the new winds from the north

PABLO PAGEGI&RAKEL ANITUA: the tormentagais

Espektakulo marabilloso sekulako ultrapotente izugarri itzelezko sobrauki haundi ikaragarri kristoren brutal jarto zebau pasote flipante hau ikusteko sarrerak nahi dituzuela? segi Amaia gizarte etxera (bai bai, Aranbizkarran, hortxe bertan) edo deitu 945010505 telefonora.

Hona eguraldiaren iragarpena, nahiz eta badakizuen zer datorren:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Eta nola ez, jarraipen berezia BERTXOKOko kazetari bulartsuen eskutik…

SENTITU, GOZATU… ASTINDU!

ARAMAIOKO FINALAURREAN ARAMAIOARRA JAUN ETA JABE

Martxoa 17, 2008 By: Zebra Bidea Category: Arabako Bertso txapelketa, Euskarazko berriak, Suelta la olla, Zebra bidea No Comments →

Puntuak puntu eta epaiak epai, erabakia dago zeinek kantatuko duen apirilaren 5ean Gasteizko Printzipal Antzokian jokatuko den finalean. Bertan lehiatuko dira txapela jantzi nahian, Manex Agirre, Andere Arriolabengoa, Asier Otamendi, Iñaki Viñaspre, Zigor Enbeita eta Oihane Perea. Arratsaldeko 17:00etan egingo da, eta sarrerak aldez aurretik lortzeko, Arabako Bertsozaleen Elkartean izango da aukera.

_mg_0722.JPGBi orduko saio ederra osatu zuten aramaioko kultur etxean lehiatu ziren bertsolariek. Atzo jokatu zen azken finalerdia eta 150 lagun inguru bildu ziren aramaioko kultur etxean. Bertako Iker Agirre eta Andere Arriolabengoak lan bikaina egin zuten baita Rikardo Gonzalez de Durana, Juan Mari Juaristi, Zigor Enbeita eta Ruben Sanchezek ere. Urduritasuna alde batera utzita, bertso saio erregular eta borobila burutu zuten guztiek.

_mg_0742.JPGIker Agirrek dotore jardun duen arren, epaileek ez dute finalean sartu. Hala ere, aipatzekoa da bere etorria. Dotore eta zuzen aritu da ordea, Andere Arriolabengoa ere. Eta berak bete du lehenbiziko postua. Aretoan eskegitako hiru pankartek ere izango zuten zerikusia aramaioarren saioan. ” Ahuntzak baño gorau igo biok, Pako!” eta ” Andere eman egurra aker kuadrilla honi!” lemak aldean, goia jo dute.

IGUANAk aurrera egin du

Martxoa 12, 2008 By: bertxoko Category: Arabako Bertso txapelketa, Bertxoko, Euskarazko berriak, Soinu Artxiboa / Archivo sonoro No Comments →

Gopegiko Zigoitia zentrora iritsi zen zurrunbiloa aurreko igandean, gero eta indartsuago. Eguraldi eskasa kanpoan eta eguraldi polita barruan: argazkian hain modu entrañable eta erromantikoan ikusten dituzuen 6 bertsolariez aparte, 100 entzule inguru, odol gosez, bertso gosez.

Aurtengo Arabako bertsolari txapelketan animaliekin bueltaka gabiltzanez, tomaya: katu beltzak bere hatzaparrak atera zituen, Tazmaniako deabruak kosk egin zion inguru guztiari, ahuntzak eskenatokia jan zuen zatika zatika, eta mozoloak, basurdearen bizkarretik, kotarroa animatu zuen. Azkenean, faunatik iguanak egin zuen aurrera, eta besteak zain…

Hona hemen la nostra mostra. ENTZUN:

Iguana eta Ahuntza gaizki aparkatuta:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Mozoloa eta Basurdea mendian galduta (bai bai, galduta):

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

  • Hala Bedi Online!!!
    › Linux/Maczalea bazara, aukeratu winamp

Halabedi.org ondo ikusteko erabili Firefox Euskaraz/Utiliza Firefox para ver bien Halabedi.org

Firefox