Hala Bedi Irratia

Arabako irratirik libreena
Subscribe

Archive for the ‘A Desalambrar’

Preso Politikoen aldeko nazioarteko eguna

apirila 16, 2008 By: editorea Category: A Desalambrar, Euskarazko berriak, Suelta la olla, Zebra bidea No Comments →

Preso Politikoen aldeko nazioarteko eguna.

Dokumentala-”El despojo”+hitzaldia.

Sorginak taskan arratsaldeko 20:15netan.

Kurduen aurkako errepresioa

apirila 15, 2008 By: adesalambrar Category: A Desalambrar, Soinu Artxiboa / Archivo sonoro No Comments →

Martxoaren 21ean Newroz jaia ospatzen dute kurduarrek. Euren identitatearen jaia da udaberriari hasiera emateko ospakizuna izateaz gainera. Euskaldun talde bat eta tartean Igor Kurdistanen izan ziren bertatik bertara ezagutzeko, bai jaia bera eta euren errepresioa zenbaterainokoa den ikusteko. Jaian bertan 500 atxilotu eta bi hildako sorrarazi zituzten Turquiar indarrek. Hona hemen Igorri adesalambrarren eginiko elkarrizketa eta bideo bat ikusgai izandako errepresioaren ingurukoa.

ENTZUN:

BIDEOA IKUSI:

watch?v=h0LRZJjdn84

Chiapasen preso politikoak gose greban

apirila 08, 2008 By: adesalambrar Category: A Desalambrar, Soinu Artxiboa / Archivo sonoro No Comments →

Audio familiares pres@s politic@s en huelga de hambre.

Otsailaren 25ean hainbat preso politikok gose grebari ekin zioten Chiapasen. Euren egoera eta kolektiboaren izaera salatzea dute helburu. Senitartekoek babesa eskaini diete eta gobernuaren aurrean plantoia burutu dute. Egindako borrokagatik ehun presotik gora askatu dituzte espedienteen berirakurketa bat medio, hala ere barruan eta borrokan jarraitzen dutenen alde hitz egin dute kalera atera bezain laister. Hona hemen audioa eta bideoa ikusgai.

ENTZUN:

video familiares pres@s politic@s en huelga de hambre

Isilean ozen (sahara okupatutik 3. kronika)

martxoa 28, 2008 By: Suelta La Olla Category: A Desalambrar, Hiru Kortxea, Suelta la olla, Zebra bidea No Comments →

Zortziak jota dira, eta Sidi Mahmuten etxetik Bilelen etxera joan gara. Ailegatzean, ohi bezala oso modu atseginean eman digu agurra, eta segituan gonbidatu gaitu bere egongelan jezartzera: Saharauien abegikortasuna ikaragarria da !

Oso egongela bereziak dituzte, baina, gure lagun hauek, denok harrituta utzi gaituztenak. Gelaren alboetan eserleku izugarri erosoak dituzte, sala osoa inguratzen dituztenak. Behegaina alfonbra garbi eta leun batzuek estaltzen dute, eta gelaren erdian : hutsa !

Alegia, ezer ez. Ez dute ezer paratzen egongelaren erdian berbalagunen arteko komunikazioa eta elkarrekiko begiradak ezerk ez ostopatzeko.

Jezarrri gara, ete gurekin batera Mohammedek lortu dizkigun kontaktuak, solasaldirako. Horietako bat, darraa urdin argi batekin jantzia, hasi zaigu Saharak dituen baliabide naturalei buruz hitz egiten, eta Marokok egiten duen horien ustiaketa basatiaz. Gizona baxu samar mintzatzen zen, eta Bilelek aldi bereko itzulpena egiten zigun. (more…)

Sahara okupatutik 2. kronika

martxoa 25, 2008 By: adesalambrar Category: A Desalambrar, Hiru Kortxea, Suelta la olla, Zebra bidea No Comments →

.JPGAgur bero bat euskaldunoi eta halabeditarroi sahara okupatutik. Urdinezko polizia eta berdezko militarrengandik urrundu eta intimidade pixkat lortu dugun honetan, sahararrak euren herrian, euren territorioan zein egoeratan dauden ezagutzeko aukera izan dugu. Lehenik, intifadako gazteekin bildu gara, haietako bat hasi da azaltzen nola jartzen dituzten banderak elektrizitate kableetan, hemen debekaturik baitago sahararen edozein ikur, nola egiten dituzten manifestaldiak…, orain irrati bat sortu nahian ere ari dira. Dena klandestinitatean, euren hizkuntza ere ez zaie onartzen; ikaragarria da jazarpen koloniala.Igandean aldiz, Sidy Mahmud-en etxean bildu gara, beti ere polizia jarraika ez genuela ziurtatu ostean. Bere etxean hartu gaitu eta generaman usainarekin mesfidati edo lurrinez gorputzak bustiz eman digu ongi etorria. Te goxo eta janariz beteriko mahai borobil baten bueltan eseri eta hizketan hasi da. 2005ean bere bi seme eta beste 13 kiderekin batera kanarietara abiatu ziren borroka zabaltzeko asmoz, itsaso zabalean polizia marokiarrak erasotu eta bi hil zituzten; bere bi seme eta bizirik irtendako gainerakoak gartzela sekretutan daudela esan zigun.

Ondoren, beste etxe batean preso politiko saharauiarren elkartearekin bildu ginen. El Aioun-eko gartzela beltzeko mixeriak kontatu zizkiguten. 200 presorentzat egokitutako gartzelan  800 preso dauzkate eta zenbaitek komunean egin behar izaten dute lo. Aurtengo otsailaren 28an gose grebari ekin diote 60 preso politikok. Eskatzen dutena zera da; autodeterminazioa, estatus politikoa eta gartzeletan duintasuna bermatzea. Tartean Sahir Brahim dago, koma egoeran eritetxera eraman zutena eta artean oheari lotuta dutena, argazki batean erakutsi diguten bezala. Gainera, Agadir-eko preso sozial sahararrek bat egin dute deialdiarekin.  Huxe da dena momentuz sahara okupatutik:

GORA SAHARAR BORROKA ETA ASKATASUNA!

Txorionak Saharatik

martxoa 24, 2008 By: hirukortxea Category: A Desalambrar, Hiru Kortxea, Suelta la olla, Zebra bidea No Comments →

dscn1423.JPG

dscn1423.JPGdscn1423.JPGSaharar herriak bizi duen egoera latza ezaguna da gure artean. Badakigu 1975 arte Espainiaren kolonia izan zela, eta hauek aldegin zutenean Marokok okupatu zuela basamortuaren eta itsasoaren artean dagoen lurraldea. Haren ondotik, zenbait saharauik Argeliako basamortura ihes egin behar izan zutela eta bertan daudela errefuxiatuta ere badakigu. Baina beste askok eta askok ez zuten ihes egin, eta beraiena den lurraldean geratu ziren. Hala Bedi irratiko 4 kide bertara etorri nahi izan dugu, eta lurralde okupatu honetan bizi direnen egoeraren berri izan eta eman.

Horrela bada, hilaren 20an abiatu ginen lehenengo helburu genuen El Aioun-era.

(more…)

Kuba sozialismotik sozialismora

martxoa 18, 2008 By: adesalambrar Category: A Desalambrar, Soinu Artxiboa / Archivo sonoro No Comments →

Entrevis2310001501_074f18cf12_b.jpgta en castellano a Alexei miembro del Partido comunista de Cuba.

Pasa den irratsaioan, adesalambrar-en Alexei Partidu Koministako kideari egin genion elkarrizketa, bertan, azken aldian izan diren gobernuaren aldaketaz eta sozialismoaren jarraipenaz aritu ginen Kubako kidearekin.

ENTZUN:

Transnazionala espainiarrak Venezuelan eta latinoamerikan

martxoa 05, 2008 By: adesalambrar Category: A Desalambrar, Euskarazko berriak, Soinu Artxiboa / Archivo sonoro No Comments →

latinoamerica-javier____i___.jpgEntrevista en castellano a Jose Sant (escritor venezolano).

Adesalambrar irrtsaioan transnazional espainiarrak Venezuelan eta latinoamerikan duten eraginari buruz aritu ginen Jose Sant irakasle eta idazle venezueldarrarekin. Honetaz gain, komunikabideen eragina eta azken aldiko gertaerak Colombian hizpide izan genituen. Kolonizazioaren jarrapena baino ez den testuinguruan kokatu gintuen Josek. Banco Santander, Repsol, BBVA, ENDESA… eta La Razon, El Pais gisako komunikabieen inguruan ere aritu zen.

ENTZUN:

  • Hala Bedi Online!!!
    › Linux/Maczalea bazara, aukeratu winamp

Halabedi.org ondo ikusteko erabili Firefox Euskaraz/Utiliza Firefox para ver bien Halabedi.org

Firefox