Hala Bedi Irratia

Arabako irratirik libreena
Subscribe

Archive for the ‘A Desalambrar’

Colombian jatorrizko herritarrak borrokan

azaroa 18, 2008 By: adesalambrar Category: A Desalambrar, Soinu Artxiboa / Archivo sonoro No Comments →

Entrevista a Luis Evelis presidente de ONIC(organizacion nacional indigena de Colombia) sobre La minga nacional, protesta de los pueblos originarios junto con cortadores de caña, afrodestendientes…, sobre los derechos de los pueblos y contra la parapolitica y estado de guerra que aplica Alvaro Uribe contra toda disidencia en Colombia. Urriaren amaiera aldera Colombian Jatorrizko herritarrak batu eta martxa bati ekin zioten, oinarrizako eskubideak eskatzen zituzten, baita TLCaren aurka( merkatu libreko ituna) edo Uribe presidenteak daraman gerra politikaren aurka ere. Jarraian beste haibat sektore gehitu zitzaizkien, eta  orain Bogota bidean daude, adesalambrar irratsaio internazionalistan, Luis Evelis ONIC-eko presidenteari egin genion elkarrizketa, honetaz gainera bideo bat ere jarri dizuegu, La Minga martxan jasandako errepresioaren berri emateko.

ENTZUN:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

watch?v=tJyolk81i-o

AEB-etako krisia aztergai

azaroa 12, 2008 By: adesalambrar Category: A Desalambrar, Soinu Artxiboa / Archivo sonoro No Comments →

Kanito Boltxeko kidearekin, krisi ekonomikoa eta batez ere estatu batuarren egoera aztertu zuen adesalambrar irratsaio internazionalistan. Batetik, Bush eta bere gabineteak harturiko erabakiak aztertu zituen, bankuetan buruturiko interbentzionismoak besteak beste, eta baita Iraq eta Afganistango inbasioek duten zerikusia egunago egonezinean  ere. Elkarrizketa oso osorik entzun nahi izatera, bertan duzue:

ENTZUN:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

AEB-etan hauteskundeetatik haratago

azaroa 05, 2008 By: adesalambrar Category: A Desalambrar, Soinu Artxiboa / Archivo sonoro No Comments →

Obamak agintea hartu duen egunean, eta eskubideen eta aukera askatasunaren gurasoak omen diren herrialde honetan, Ipar Ameriketan jatorrizko herritarrak izan duten bilakaera aztertu genuen adesalambrar irratsaio internazionalistan. Iñaki Etayo aritu zitzaigun inbasioaren lehen urteetatik gaur  arte, bertakoek, jatorrizko herritarrek sufritu behar izan zituztenak eta sufritzen ari direnak kontatzen. Hona hemen elkarrizketa oso-osorik entzungai:

ENTZUN:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Pakito Arriaran bihotzean

urria 23, 2008 By: adesalambrar Category: A Desalambrar, Soinu Artxiboa / Archivo sonoro No Comments →

Arrasatek bihotzean izango ditu Pakito Arriaran eta El Salvador. Euskal militantea izan zen Pakito eta Euskal Herritik ihesi joan ondoren El Salvadorreko gerrillan FMLN-n sartu zen ondoren, tirokatuta hil zuten arte. Datorren igandetik hasita, ekitaldi, bazkari eta datozen asteetarako hainbat ekimen antolatu dituzte Arrasaten. Adesalambrar irratsaioan, bere anaia Felixekin bildu ginen. Hona elkarrizketa laburra, deialdiekin eta bere gonbitarekin.

ENTZUN:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Palestinari begiratu bat

urria 14, 2008 By: adesalambrar Category: A Desalambrar, Soinu Artxiboa / Archivo sonoro No Comments →

Aste honetako adesalambrar hala bediko irratsaio internazionalistan, Martxelo, Askapenako kide eta Palestinako adituarekin egon gara. FPLP-ren (palestinarren askapen frontea) berri eman digu eta Abu Ali Mustafaren hilketaren 7.en urteurrenerako martxan jarri duten kanpainaren berri eman digu. Buruzagi politikoen hilketa “selektiboen” aurka aritzea dute helburu eta baita armak eta babes politikoa eskaintzen dien AEB-en eta Europaren jarrera kritikatzea ere. Honetaz gain Acre, Israelko Galilea iparraldean izandako gertakariak edo Israelgo gobernu osaeran dauzkaten tira birak ere azaldu zizkigun. Hona hemen elkarrizketa osoa.

ENTZUN:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Cuba, eraso guztien gainetik aurrera

urria 08, 2008 By: adesalambrar Category: A Desalambrar, Soinu Artxiboa / Archivo sonoro No Comments →

Entrevista en español a Alexei(La Habana) sobre  los daños provocados por los huracanes de Septiembre y situacion actual de Cuba.

Gustav eta Ike hurakanek eragindako  txkizioen ostean, berreraiketa lanetan ari dira Kuban. La Habanatik Alexeik kontatu dizkigu zer nolako kalteak eragin dituen irlan, baita horri aurre egiteko zer nolako lanak egiten ari diren ere. 7 hildako 500 mila etxe txikitu, nekazal landetan kalte izugarriak, infraestrukturan ondorio latzak utzi zituen eraso metereologikoak. Honetaz gain, blokeoaz eta estatubatuar gobernuaren jarreraz ere mintzatu zitzaigun. Hona hemen elkarrizketa osorik entzungai.

ENTZUN:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Bolivian, duintasuna oligarkiaren gainetik

iraila 23, 2008 By: adesalambrar Category: A Desalambrar, Soinu Artxiboa / Archivo sonoro No Comments →

Adesalambrar-eko lehen irratsaio honetan, azken aldian hainbeste zer esan eman duen Boliviako herrietara joan gara. Nagore Askapenako brigadistarekin egon gara eta berak eman dizkigu brigadaren nondik norakoak. Emakumeen, nekazarien eta jatorrizko herritarren ahaleginak duintasuna berreskuratzeko eta oligarkiak menderatzen dituen bost herrialdetan modu higuingarrian egiten ari diirenaren berri eman digu. Elkarrizketa osoa bertan duzue entzun nahi baduzue eta baita Pandoko masakrearen bideo bat ere, faxistek nekazariak nola hiltzen dituzten agertzen da bertan .

ENTZUN:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

watch?v=eFvRGemlv3k

Adesalambrar: berriz ere hesiak hausteko gogoz.

iraila 23, 2008 By: adesalambrar Category: A Desalambrar No Comments →

Udako ixilunearen ostean bagatoz berriz ere Mundua eta munduko herriak euskal herriratzeko saiakeran. Gaurkoan Boliviaren inguruan izango dugu elkarrizketa, Osetiaren inguruko kolaborazioarekin amaitzeko. Badakizue zita bat duzuela  halabediko irratsaio internazionalistan asteartero arratseko 20:00tatik 21:30ak arte. Ondo izan!

  • Hala Bedi Online!!!
    › Linux/Maczalea bazara, aukeratu winamp

Halabedi.org ondo ikusteko erabili Firefox Euskaraz/Utiliza Firefox para ver bien Halabedi.org

Firefox