Sardiñiako ezker independentista eta G 8
Sardiñiako Amanca mugimendu independentistako bi kide izan dira Euskal Herrian, eta pasa den irratsaioan, Halabediko estudioetan izan ziren, adesalambrar irratsaio internazionalistan. 2006an jasandako atxiloketak, egoera politikoa, ezkerraren egoera eta G8-rako egiten ari diren prestaketa lanen berri eman ziguten, Mauritzio eta Liebak A manca mugimenduko bi militanteek. Gogoratu Uztailean hasieran G8-a Magdalena, Sardiñia iparraldeko irlatxo batean izango dela aurten, eta brigada bereziak osatu dira bertara joateko, informazio gehiago nahi baduzue Askapenako egoitzetara joan besterik ez duzue. Honetaz gain, elkarrizketa entzun nahi baduzue, bertan daukazue, italieraz egin bagenuen ere, euskarara itzulia.
ENTZUN:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.










lekutan ditugu lagunak, Euskal Herriaren Lagunak, elkartasun taldeak alegia. Jadanik 3 urtez jarraian izan dira jardunaldiak, eta aurten ere otsailean zehar izan dira kontzertuak, manifestaldak, elkarretaratzeak, biedo forumak, hitzaldiak, Espainiar enbaxaden aurrean ekintzak, edo Milanon esaterako telebista eta irrati publikoaren okupazioa. Milaka lagun mobilizatu dira, Irlanda, Alemania, Italia, Herrialde Katalanak, Valladolid, Eslobenia, Frantziar estatua, Portugal, Mexiko, Venezuela, Argentina… Besarkadarik beroena bertatik, zuen elkartasun internazionalista honengatik. Honen inguruan adesalambrar irratsaioan Milano , Berlin eta Lisboako lagunekin hitz egin genuen. Entzun nahi baduzue klikatu
Euskal Herriaren aldeko elkartasun astea izango da asteburu honetan hasita, datozen hamar egunetan. Europan, Irlanda (4 talde), Eskozia, Suedia, Alemania, Lille, Paris, Eslobenia, Italia(9 hiritan), Valladolid, Madril eta Herrialde Katalanetan eta Latinoamerikan ere hainbat herrialdetan izango dira ekimenak, manifak, jardunaldiak, kontzertuak... Euskal Herria ez doa bakarrik demokrazia eta autodeterminaziorantz lelopean.Informazio gehiago 


