JAZZA RANPEN GAINETIK
Jazzaharrean, Gasteizko Alde Zaharrean dagoen San Frantzisko Xabier kantoiko hiru tabernen ekimen kulturala da. Parral,
Gora eta Kitsch tabernena, alegia. Tabernok, sarritan eskeini diete beren lekua esparru ezberdinak jorratzen dituzten artistei, jendaurrean haien lanak gertutasunez ager ditzaten.
Oraingoan, uztailaren 1etik 8ra, musikari egin diote toki, Jazz musikari, hain zuzen ere. Musikene ikastegiko euskal gazteak eta Bartzelona zein Madrileko beste batzuk ikusteko aukera izango dugu, Jazzaren hizkuntza musikala erabiliz espresio bide berriekin gozaraziz.
Era berean, hiri honetako agintariek kondenatu nahi duten Alde Zaharra berpiztu nahi dute, berriro ere. “Laguntzarik gabe eta, hala espero dugu behintzat, oztoporik gabe”.
Gasteizko Alde Zaharreko kaletxo estuetatik hiri osorako, nortasun bereziz zalantzarik gabe, Jazzarentzako espazio pribilegiatua.
ENTZUN, Zebrabidea irratsaioko elkarrizketa:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.






uztaila 2nd, 2006 at 2:36 pm
[...] Estekak: HalaBedi.org, Jazzaharrean, Azao, Musikene [...]