And the winner is… mr. Soto!
Azpiko post-a atzera botatzeak ematen digun errespetuarekin jardungo gara gaur… gure omenaldi txikia, hemen.
Aurrera begiratu beharra dagoela eta, zer esango dizuegu ba, sekulako anbientea egon zela Aramaioko eskolako jangelan aurreko ostiralean, BERTXOKO SARIKETAren aurtengo edizioko SUPERFINALEAN. Eta tituluan ederki adierazten duen bezala, JULIO SOTO nafar banbinoa izan zen kanpeoi, txapeldun, masterseries. Zorionak berari! begira zein guapo dagoen hemen (eta besteak zein… atraktibo dauden, Bertxokoko superbixerarekin):
Egon ez zinetenok, dena esan beharra dago, larunbat goizean ere izan zenutela aukera finala zuzenean irrati bidez entzuteko, azpiko lau kazetari (ejem) serio hauen eskutik:
Gehiago jakin nahi duzuela? segi, segi…
Afari gozo gozoa (patata ugarirekin), bertso saio bizia eta anbiente ezin hobea. Erreportaia grafikoa egitea hobe, agian, hitzezkoa baino. Hona bada, testigu gehiago:
Panorama generala, lehendabizi, ein?
Kartzelako lanean intimo xamar jarri genituen, bertsolariak. Paperean ederki sartu ziren, dudarik gabe:
Eta bukatzeko, panorama jeneraletik gertukoraino. AUPA JULIO; MEREZITA!










Abendua 1st, 2008 at 6:33 pm
ei.. ze ez dau audioriik???
aiaiiaii! viñaspreren agurraa mp3an sartu nahi nueen!!
oso ondo txapelketaa!
Abendua 2nd, 2008 at 9:24 am
Uaaaaaaaaaauu jendea audio eske!
aste honetan zehar bilduko ditugu audioak, eta zintzilikatu. Postprodukzioa lan luzea da batzuetan…
Milesker!
Abendua 3rd, 2008 at 10:01 am
Hala Bediko hauek edarto pasatzen dabe kazetari lanetan!
Abendua 3rd, 2008 at 3:28 pm
Oso ona laranja erdiarena!!!! jua, jua… Argazkiak mundialak!
Abendua 3rd, 2008 at 5:34 pm
eskolako lan baterako gura nituzke finaleko audioak, eskegi mesedez!!!!!
lan bikaina bertxoko!!!!
Abendua 4th, 2008 at 9:41 pm
eskerrikasko!
bikaina txapelketaa
Abendua 16th, 2008 at 8:28 pm
Araban nola zintzilikatzen dezue arropa???
Komo se os va la pinza!!!