3k-n Akaturen Kateak inork baino lehenago
Halaxe da, mundu mailako esklusiba bat izan dugu aste honetako 3kortxean: Akatu taldearen Kateak lan berria entzuteko aukera izan dugu inon baino lehenago, kopiak egingo diren fabrikan baino lehenago ere bai, atera kontuak.
Ez da makala kontua, eta honen inguruan luze eta zabal jardun dugu Akatukide diren Jon eta Patxirekin.
Entzun:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Ez da, baina, 3kortxean aipatu dugun kontu bakarra izan. Urtean zehar disko gehien ateratzen den sasoian gaudenez, hauen guztien inguruan ere aritu gara, eta hau gutxi balitz datorren asterako beste esklusiba handi bat iragarri dugu, benetan potoloa.
Ieupala!




