IGO BOLUMENA IRRATSAIOA SAREAN
Azkenik, Igo bolumena musika irratsaioa ere Hala Bediko bitakoran aurki daiteke. Lehenik eta behin, irratsaioaren aurkezpentxo bat egingo dizuegu. Hau doinu gogorren irratsaioa da, non melodiek ere bere lekua aurkitzen duten. Batez ere metal eta hardcorea jorratzen dira, bere zentzurik zabalenean (Hatebreed, Every time I die, Unsane, RATM, defotnes, pantera, berri txarrak, dut…). Hala ere, beste estilo batzuk ere ikutzen dira. Bai munduan zehar bai Euskal Herri mailan talde eraginkorrak eta ezezagunak entzun daitezke, azkenengo hauei garrantzi berezia emanez. Honetaz aparte, Euskal Herriko talde hasiberriei elkarrizketak, talde ezagunen monografikoak eta bestelako bitxikeriak entzuteko aukera ematen du Igo bolumena saioak.
Honetaz aparte ere, bitakoran denetarik topatu ahal izango duzue; elkarrizketei leku bat egingo diegu, noiz entzun ahal izango diren zuzenean, eta bitakoran bertan zintzilikatuko ditugu elkarrizketak nahi duzuenean entzuteko aukera izan dezazuen.
Hala ere, beste hainbat sorpresa eta bitxikeriak topatu ahal izango dituzue esparru honetan. Beraz, adi egon eta bisitatu Hala Bedi Irratiko bitakora!!!





