BERTXOKO SARIKETA 08: bertsolari gazteen FUCKTORIA

Aurreko astean iragarri genizuen bezala, BERTXOKO SARIKETA gure artean dago dagoeneko dago dago. Dago. DAGOOOOO! Asteazkenero 20:00etatik 21:00etara ahotik mokorditoak botatzeaz aparte, badakigu beste zerbait egiten BERTXOKO irratsaioko kideok…
Zein den aurtengo menua? Segi irakurtzen, loves…
Afarietara apuntatu nahi baduzue, deitu saio bakoitzeko asteko asteazkena baino lehen 675707971 edo 945010505 telefonoetara, edo idatzi araba@bertsozale.com helbidera.
Eta gogoratu, astero astero jarraipena egingo dugula orri honetantxe. On egin!
Hona aurtengo parte hartzaileak:
Azaroaren 6an Gasteizko Errexala elkartean:
Eneritz Artetxe
Miren Artetxe
Ander Solozabal
Ekaitz Samaniego
Julio Soto
Enaitz Alustiza
Azaroaren 14an, Laudioko Basalarrina elkartean
Jokin Labaien
Hodei Iruretagoiena
Xabi Igoa
Izar Mendiguren
Arrate Ilaro
Mikel Artola
Azaroaren 21ean, Aguraingo Astorreka elkartean
Iñaki Viñaspre
Jon Elizetxe
Patxi Iriart
Jagoba Apaolaza
Iker Agirre
Maddi Gallastegi
Eta azaroaren 28an THE FUCKIN FINAL Aramaioko eskolako jangelan!!




