Piztu gasteiz, 3kortxearekin.
Aste honetan, nola ez, Piztu Gasteizen inguruko saio berezia egin dugu eta geure buruari Txorionak ematen hasi ginenetik egin ditugun kontzertuen berri eman. Tartean elkarrizketaren bat ere sartu dugu. Badakizue, buruan beste konturik ez dugu-eta.






urria 13th, 2008 at 10:08 am
Lehenik eta behin: oso ondo antolatuta egon da umeen txokoa, Etxanobe parkean, eta hara hurbildu ginen guraso eta umeek oso ondo pasatu genuen, pila bat gauza zeuden egiteko eta antolaketa primerakoa izan zen. Alde horretatik, eskerrak eta zorionak eman behar zaizkie antolatzaileei, bihotzez.
“Baina” potolo bat dago ordea. Gaur goizean, astelehenean, gure auzoko eskolara hurbildu gara umeekin… eta Landatxoko polikiroldegia oraindik festako trepetez betea zegoela ikusi dugu! Eta garbitu gabe, noski. Horrek zer esan nahi du? Gaur goizean, jasotzen hasi diren arren, ez dutela operarioek denbora izango gauza guztiak jasotzeko (barrak, zerbeza eta kalimotxo bidoiak, aulkiak… komun zikinak…) eta gunea garbitzeko. Ondorioa: Ramon Bajo ikastetxeko haurrek ez dute izango non aritu gaurko jolasorduan, edo, joaten badira, zikin eta gauzez beteta aurkituko dute dena. Hori antolamendu akats larria da, nire ustez, ezker alternatiboak garbitasunarekin eta haurrekin duen ezaxolatasunaren erakusle bat, hainbat aldiz errepikatuta ikusi duguna tamalez. Igande osoa garbiketarako izanik, nekez ulertzen da honelako utzikeria. Ordaintzaileak, beti bezala, haurrak.
Sentitzen dut, baina halako gauzak dira herritarren mesfidantza sortzen laguntzen dutenak.
urria 13th, 2008 at 12:19 pm
Horrelako egun bat antolatzeak itzelezko lana dakar. Dena borondatezko lanarekin egin izan da orain arte.
“Utzikeria” hitza aipatzea lekuz kanpo dagoela uste dut, horrelako ekimenak ez ezagutzearen seinale da agian. Ohituegi al gaude ba super aurrekontuen babesarekin gauzak antolatzen? HOri ez da gure estiloa. Eta horrek dakarrena da: desmontaje egunak 2 egunetara luzatzea. Gaur goizean eta arratsaldean bi hitzordu ditugu azken gunea den Landatxo garbitzeko. Auzokide moduan anima zintezke.
Larunbateko lana 24 ordukoa “exaktamente” izan zen (aurreko egunetakoak aipatu gabe), eta atzo arratsaldeko 3etan bertan ginen berriro. Hainbat ziren jaso beharreko guneak eta hitzartuta genuen Landatxokoa astearterako libratzea. Zer eskatzen diozu ba herri xumeari? Pulpitotik hitz egitea erraza eta gustagarria suertatzen zaie batzuei. Lan bolondresak sarritan horrelako ondorioak asumitzea dakar, kaltea txikiak edo inkomodidadeak… baina egindako lan guztia eta gero ORAINDIK ZIRIA SARTZEKO GOGOA izatea ere…
urria 13th, 2008 at 12:40 pm
Ez genuke eztabaida honetan gehiegi sartu nahi, aurreko iritzian esan dira zenbait antolakuntza datu ta hori gogoratu nahi dugu berriro, ika-mikan sartu gabe.
“Baina” bat guk ere. Ramon Bajoko arduradunekin hitzartuta dago, gaurko egunez Landatxo okupatu ahal izatea. Arduradunek eurek onezpena eman dute.
Hortik aurrera, uste dugu, eztabaida gutxi dagoela.
Eskerrik asko