Bigarrenak ez dira segundoiak
Aste berezia da hau irratian, eta Gasteizen ere bai… zapatura iristeko (PIZTU GASTEIZ! egitarauaren barruan, bertsolariak ere badaude, portsupuesto!) atzerakako kontaketaren barruan guztiz sartuta gaude, baina bada tartean deskantsu txikiren bat.
Apur bat beherago dagoen post-ean ikusi dezakezue 9:30etan KATAMALOa eranzteko aukera duzuela Gaztetxean. Bada, nahi duenak bi gauzak egin ditzake: Katamaloa erantzi eta errima eta doinu festarekin jantzi!
Apur bat lehenago, 20:00etan, GASTEIZ BERTSOZALE programaren eskutik, sekulako bertso festa antolatu baitu Arabako Bertsozale Elkarteak Iparralde gizarte etxeko BEÑAT ETXEPARE aretoan. Bertan nor arituko den?
UNAI ITURRIAGA
MANEX AGIRRE
JON BARBERENA
ETXAHUN LEKUE
MIREN ARTETXE
BEÑAT GAZTELUMENDI
Irati Mendigurenen gidaritzapean. Hau da, herrialde bakoitzeko txapelketetako eta supertxapelketa nazionaleko BIGARREN SAILKATUAK. Ez segundoiak, noski.
Bertxoko-ko kazetari bulartsuok jarraipen zehatza egingo diogu saioari. Gozatu!






