Koldo Izagirrerekin elkarrizketa
Hangoak eta hemengoak gara aldi berean. Euskaldunok etnokeriaren protagonista bihurtu omen gara azken aldian, baita modernitatearen kontsumitzaile ere. Baina arrisku handi batekin. Koldo Izagirre idazleak honen inguruko hausnarketak plazaratu dizkigu Oreka Desorekan saio berrian. Irratsaio honen asmoak biltzen dituen elkarrizketa duzue ondorengoa, hau da, euskaldunok etnokeria eta primitibotasunean obsesionatuak omen gaude, baina, argi dago, beste kulturen transfusioak behar ditugula.
Kulturaren mestizatzearen teoriaren atzean antolamendu ekonomiko handi bat dago. Mestizaiaren inguruan duen iritziaz ihardun du Koldo Izagirrek. Behar ditugu premitiboak, haiengandiko transfusioak behar ditugu aldizka. Kulturak ez du aurrera egiten ez bada kontaktuen bitartez, kulturaren oinarrian dago interkulturalitatea. Besteengandiko transfusioak behar ditugu guk.
Eta besteak?
Beharbada besteek guk haiengan behar duguna ez beste zerbait behar dute beste batzuengan, alegia, gugan. Guk oso barneratua daukagu bagarela gauza inorena geureganatzeko gu geu izateari ezertan kalte egin gabe. Baina ez dezagula pentsa bakarrak garela halako nortasuna-egitura berezia daukagunak: zergatik beltza ez da haboro beltz, beltzari egozten dizkiogun ezaugarriak betetzen ez dituenean? Beltza, uler bedi hirugarren mundua oro har, lehengai-tegi bezala interesatzen zaigu, ez gure pareko premiak edo, zer esanik ez, gugandiko transfusioak behar dituen multzo beltza. Guk etengabe berritu behar dugu; haiek ez berritzean oinarritu behar dute, hartara kondenatu ditugu.
Hona hemen Koldo Izagirren hitzak.
ENTZUN





