25 urte beranduago
25 URTE BERANDUAGO, TXOSNA GUNEAN BAZKARI BATEKIN OSPATU GENUEN URTEURREN FESTA ETA ONDOREN GARAI BATEKO MANIFA ATEOAK GOGORATU GENITUEN.
Egun ahaztezina izan zen asteazkenekoa, abuztuaren 6a egun berezia izan zen eta da Hala Bedi irratiarentzat. Horrelako egun batez, duela 25 urte aurreneko emisioa egin baitzen. Orduan jaio zen Hala Bedi irratia.
Eguerdian bazkaria izan genuen txosnako karpan, horren ondoren ekitaldi xume bat izan genuen, brindis eta guzti. Horretako Bertsokoko lagunak izan genituen ahal zena inprobisatzen. Patas maisua ere igo zen brindisa gidatzera, Kai txakurra lagun zuela.
Manifa ateoa
Arratsaldeko 8etan Brullerias plazatik manifa ateoa hasteko zen. Ordu bete lehenago irratiak kamerino erraldoi batek ematen zuen, prestaketa lanak (mota guztietakoak) eta urduritasuna, ezinegona.

Eman zitzaion hasiera, Kutxitik barrena abiatu ginen eta Fariñas zeharkatu ondoren, Andra Mari Zuriaren irudiari aurrezku bat dantzatu zitzaion, inoiz ikusi zen aurrezkurik bereziena. Plazatik barrena, dato kalekoak zirikatzea lortu genuen eta handik txosnetara iritsi ginen.
Txosnagunean meza berezi batekin eman zitzaion amaiera, gerora, goizerarte luzatu zen egunari.
Zorionak denoi! Hainbeste urtez irrati honetan sinestu eta lan egin duzuen guztioi zorionak eta izan daitezela beste 25 urte.
ZORIONAK HALA BEDITAR GUZTIOK.













abuztua 10th, 2008 at 9:56 pm
Aupa peña!!!
Chileko txoko urrun hauetatik plazer bat da ikustea gure irrati maite eta askea zeinen osasuntsu dabilen. ZORIONAK!!!!
abuztua 11th, 2008 at 9:39 am
Besarkada busti bat Bermiotik! Oso gustora egon ginen Gasteizen, bai manian zein mezan eta batez ere parrandan. Han grabatutakoak gaur emitituko ditugu ‘Bitsartien’ magazinean: http://www.bustirratia.info
Nahi duzuenean gonbidatuta zaudete gure irratia bisitatzera. Ez etorri denak batera, gure irratia txikia da eta ez gara kabituko bestela! Broma da. Nigatik, beste mani ateo bat Urdaibain (guggenheim izeneko jainko-mamu baten etorrera entzuten da azkenaldian).
ondo izan, eta 25 tirakada halabelarrietatik!
abuztua 14th, 2008 at 2:20 pm
zorionak!!!!!!!!!!!!!!!!!! hala bedi irratiari eta lan egiten duzuen guztiori.
abuztua 14th, 2008 at 2:28 pm
zorionak!!!!!!!!!!!!!!!!!! hala bedi irratiari eta lan egiten duzuen guztiori.
jo !nagore ze ondo agertzen zaren.
abuztua 16th, 2008 at 1:47 pm
jode hala bedi irratiarekin!
zer egin behar da lokutora morena hori ezagutzeko?