Yankiak latinoamerikan
Beti izan dute estatubatuarrek euren helburuetan latinoamerikaren kontrol ekonomiko, politiko eta militarra. Azken urteetan, Irak eta Afganistango inbasioak direla eta ez da gehiegi hitz egin honi buruz. Ez dira ordea geldirik egon, eta base militarrak, enbaxaden kontrolak, radarrak eta zuzeneko interbentsiok eguneroko kontua dira kontinentearen luze zabalean. Honetaz aritu ginen adesalambrar hala bediko irratsaio internazionalistan Askapenako kide den Iñakirekin. Honek, 4.flotaren berrezartzeaz (II.mundu gerratik geldirik zuten flota), taktika aldaketaz eta kontrolbide desberdinak kontatu zizkigun. Elkarrizketa osoa entzun nahi izatera:
ENTZUN:






