Musika eta natura udako solstizioan
Ipar Euskal Herrian, udako solstizioa profitatuz, Ekainaren 21ean hainbat herritan eta batez ere hiriburuetan musika nagusi izaten da urtero.
Honen berri eman digu Goizeder Tabernak, Oreka-Desorekan irratsaioko ohiko kolaborazioen tartean. Udara datorrela eta, hartuko dugun hatsedenaldia ongi baliatzen hasteko aukera bizia.
Hiri eta herri askotan, musika mota eta talde ezberdinak entzungai izaten dira egun guztian zehar. Festa egituratua baldin bada ere, badu parte hartze irekia proposatzen duten leku eta gunerik ere. Azken zertzelada hau gainera, ezatbaidagai bihurtu da herri ezberdinen artean. Adibidez, oholtza irekia jarri dute Hendaian, Kasino inguruan nahi duen orok kantaldia edo musika saioa eskaintzeko. Baionan aldiz ez da honelako aukerarik izango, bai musikaz gozatzeko.
Bitxia da egun hau, festa tradizionaletan, kultur ohitura zenbaitetan, musika erabili ohi dugu baina ekainaren 21eko hau, gaur egun sortua den zerbait da, eta gainera naturari lotua.
ENTZUN:






ekaina 18th, 2008 at 11:44 am
Asko gustatzen zait zuen irratsaioa, jarraitu honela.
Argazkiekin arazoren bat?
ekaina 22nd, 2008 at 11:21 pm
Aurrera ba eta egin zazu Hala bedi hurrengoan ere!