Juan Carlos Subijana eta Oier Gonzalez-i elkartasuna
Ekainaren 7an 60 pertsona inguru Toulusera Muret-eko espetxera joan ziren gose greban dauden Oier Gonzalez preso durangarrari eta Juan Carlos Subijana “Txanpi”-ri elkartasuna adieraztera. Preso politiko hauek iada 25 egun daramatzate gose greban.
Hauek dira preso politiko hauen eskariak.
- Espetxe horretan ez egotea euskal preso politikorik bakarrik.
- Bisita bikoitz gehiago (hilean bakarra dute): 4 bisita bikoitz (30 min + 30 min) eta 4 sinple (30 min).
- Hilean 4 liburu eta bi CD sartzeko eskubidea.
- Senideek bisita eskatzeko txartela izateko aukera.
- Ziega aldaketa gehienez 3 hilero.
- Eskutiz eta harpidetzen entrega normalizatu.
Aste honetan Txanpiren anaia izango dugu Suelta la Ollan.
Hona hemen kartzela aurrean eginiko elkartaretzea.
<





