Harrika 3kortxean
Trintxerpeko Harrika taldearekin egon gara aste honetan. Taldeko Etxahun eta Breogan etorri zaizkigu beraien lehen lana den Izaletan lanaren inguruan hitz egitera eta hainbat kontu izan ditugu aipagai: Lana bera, kontzertuak, bideoklipa…
Badakizue, entzuteko:
Entzun:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
Ez da saioko kontu bakarra izan, baina. Sabot taldearen kontzertua antolatu dugula aitzakia hartuta Erizo taldeko Asier ekarri dugu talde txekiarraren gainean hitz egitera. Kolaborazioa beste batean jarriko dugu, ordea. Gogoratu: asteartea, hilak 10, Parral tabernan Sabot Txekiatik, 20:30ean.





