HABEAS CORPUS IGO BOLUMENAN
Denboralditxo bat gure bitakoran ezer zintzilikatu gabe pasa eta gero, badugu aitzakia ederra, eta egia esan, Habeas Corpus taldearekin harremanetan jartzeko ez da inolako aitzakiarik behar, baina ostiralean Txorionak-eko egitarauaren barnean emango duten kontzertua aprobetxatuz, bihar Igo Bolumena saioan zuzenean taldeko ahotsa den MARS-ekin mintzatuko gara, argitatatu berri duten “Justicia” lan horretaz, kontzertuaz eta denborak uzten digunaz. Beraz ez galdu elkarrizketa ezta ostiralean Gasteizko Xasta taldearekin batera Gaztetxean emango duten zuzenekoa. Eta amaitzeko esan behar dizuegu badugula tokitxo bat myspace madarikatu horretan, momentuz ez dago gauza handirik, baina tira… Ez ahaztu saioa ostegunetan emititzen dela, arratsaldeko zazpietan, eta astelehenetan gaueko ordu bietan.
http://www.myspace.com/igobolu





