Japonieratik euskarara: Salamancako espetxetik Zebrabidera
‘Eskularruak erostera’ haurrentzako ipuina da, eta Kitzune azerikumea eta haren amaren arteko istorio xamurra kontatzen du. Baina, itxura batean, ipuin soil bat izanagatik, sekulako ekarpena egin dio euskal literaturari, eta honen azpiko arrazoiak ez dira gutxi.

‘Eskularruak erostera’ ez da euskaraz idatzitako ipuin bat, itzulpen bat da. Japonieratik euskarara zuzenean eginiko itzulpena, eta itzulpen horren atzean Urko Labeaga euskal preso politikoa dago.
Ipuinak, ordea, beste istorio handi bat du atzean gordea: Salamancako Topas espetxetik Hala Bedi irratiko Zebrabidea saiora arte egilearen hitzek egin duten ibilbidea, hain zuzen.
Ez dugu egilea bera, Urko Labeaga, gurean izateko aukerarik izan, baina haren lekuan haren lagun Gorka Lazkano izan genuen mezulari eta ahotsa jartzen. Gorkarekin batera, ilusio handiz, istorio honi gorpuzkera eman dion Jordi Zebra.
Entzun ezazu elkarrizketa berezi hau, merezi du eta!
ENTZUN:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
Urko Labeaga Garcia 1971ean jaio zen, Algortan. Soin Hezkuntzako Euskal Erakundean, Gasteizen, burutu zituen ikasketak eta irakasle modura jardun zuen Bilbon Ertzaintzak atxilotu eta espetxeratu zuen arte,
ETAren Bizkaia komandoko kide izatea leporatuta. Hain zuzen, 42 urteko espetxe zigorra ezarri zioten horregatik. Giltzaperaturik dago 1998az geroztik eta hainbat kartzela ezagutu ditu. Egun Topasen dago, Salamancan. Arkitektura egitea zen bere nahia, baina ikasketak egiteko oztopo ugari aurkitu zituen kartzela barruan. Hala bada, hizkuntzak ikasteari ekin zion bere kabuz: ingelesa, alemanera, frantsesa, baita japoniera ere. Itzulpengintzarena izan da bere azken erronka eta “Eskularruak erostera” da argitaratu duen lehen lana, haurrei zuzendutakoa.





