Euskal Herriak ASKATASUNA behar du!!
Euskal Herriak Askatasuna behar du! lemapean buruturiko manifestazioa jendetsuan, estatuen errepresioa salatu eta honi aurre egiten jarraitzeko konpromisoa berretsi dute.
Presoak ere presente izan dira manifestazioan; izan ere, presoen argazkiak martxa irekitzen zuten bildutako lagunen txalo zaparraden artean. Milaka lagun bildu dira Bilboko kaleetan, “Euskal Herriak Askatasuna behar du” lemapean burutu den ibilbidean.
Bertan adierazi dute Madrilen burutzen ari den epaiketa errepresaliatu politikoen aurkako eraso globala dela, estatuak beraien existentzia ukatzeaz gain kriminalizatu, erreprimitu eta epaitzen dituelarik. Gogorarazi dute Amnistiaren Aldeko Mugimendua 30 urtetako errepresioaren emaitza besterik ez dela.





