Nakba: hondamendiaren eguna
Maiatzaren 15, osteguna Nakba eguna da palestinarrentzat: hondamendiaren eguna. 60 urte bete dira estatu sionista sortu eta ondorioz palestinarren zapalketa hasi zenetik. Euskal Herrian ere ez dugu ezer ospatzeko, bai ordea aldarrikatzeko eta gure elkartasuna modu aktiboan erakusteko palestinarrei. Modu honetan, Israeli boikot ekimenera bat egiteko deia luzatzen dizuegu, gure partetik egin dezakegun laguntzarik zuzenena eta bestalde eurak guregandik nahi dutena baita. Honetaz gain, Hala bedi irratian irrtasaio berezia egingo da suelta la ollan. Ostegunerako berriz honako deialdiak egin dira:19:00 tan Gasteizen Posta kalean elkarretaratzea egingo da eta Arabatakadako kontzertuetan, mendizabalan ere hainbat ekimen egingo dira Nakba egunaren arira. Adesalambrar irratsaioan Martxelo Askapenako kidearekin hitz egin genuen eta hona hemen elkarrizketa entzungai, eta urteurrenaren inguruko bideo bat.
ENTZUN:





