San Juan Coapala-ko irratiko bi kide erahil dituzte
Oaxacan apirilaren 7an, “la
voz que rompe el silencio” irratsaioa egiten zuten bi kide hil zituzten. Enboskada batean Teresa Bautista(22 urte) eta Felicitas Martinez (20 urte) erahil zituzten, honetaz gain hainbat zauritu ere eragin zituzten. Auto batetik tirokatu zituzten paramilitarrek mixteca lurraldean Oaxaca hiritik 300 km-tara. Oraindik erantzule material eta intelektualak ez dituzte harrapatu eta mesfidati begiratzen diete ikerketa polizialei. Irrtasaioan,Triki jatorrizko herritarren nortasunaren alde, matxismoaren aurka eta politikari salduen kontra egiten zuten batibat.Besarkadarik beroena Copala komuninateari eta Copalako irrati komunitarioari hala beditik eta euskal herritik.
Bemba irratiko elkarrizketa entzun nahi izatera klikatu hemen.





