Gizarte eredu bi aukeran euskaldunok
Ohiko kolaborazioen tartean Eugenio Arraizak, Gizarte Ereduen inguruko hausnarketa helarazi digu Oreka desorekan irratsaioan.
Euskal Herria ama lur gisa maite dugunok eta, beraz, antolatu eta egituratu nahi dugunok, XXI. mendean bi gizarte eredu ditugu hautagai: HIRITARTASUNA ala HERRITARTASUNA.
Iragan garaietan aukera gutxi zegoen gizarte eredutan, garai bakoitzak berea zuen eta kitto. Iragan garaietan aukera gutxi zegoen gizarte eredutan, garai bakoitzak berea zuen eta kitto.
Gaur ordea, komunikazio eta globalizazio garaian, XXI. mendean benetako norgehiagoka dago Hiritartasuna ala Herritartasunaren artean. Ez politikan, sakonago baizik, soziologian, gizarte mailan: norbanako bakoitzak herriaren naturaltasunaz bizi edo hiritartasunaren modan dotoreaz janztea du aukeran bere bizi lekutik atera gabe.
ENTZUN:





