Egin zazu egin zaitez Halabelarri kanta atera da
Halabelarri berriak egiteko kanpaina hasi dugu Hala Bedin, tantaz tanta Hala Bedi elikatzeko. Orainarte autogestioaren bidez lortu dugu aurrera egitea, eta bide horretan jarraitzeko asmoz dator bazkide kanpaina berria. Orainarteko Halabelarrien laguntza beharko dugu, bakoitzari beste Halabelarri berri bat egin dezan eskatuko dizuegu. Informazio guztia web orriko Egin Halabelarri atalean duzue.
Giroa berotzeko Egin zazu egin zaitez abestia argitaratu dugu. Udan txosnetan entzungo dugun abestia, erritmo itsaskorra eta letra umoretsuarekin.
ENTZUN:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.





