Bakarkako antzerkia Ipar Euskal Herritik
Goizeder Tabernak Le petit theatre the pain antzerki taldeak sortu dituen monologoez jardun du kolaborazioen tartean. Ipar Euskal Herrian sortutako lan hauek formatu txikian antzeztekoak dira, izan ere lan hauekin antzerkia jendea dagoen lekuetara eramteko saiakera egin nahi dute. Euskarazko hiru antzerki hauek, gaztetxe, taberna, gela eta antzeko lekuetan egiten ari dira eta hiru bakarrizketak ez dute beraien arteko loturarik. Antzerki taldearen filosofian eta usteetan egiten dute bat eta hiru lanek gai sozio politikoak jorrartzen dituzte ikuspegi kritikotik.
Euskarazko monologo hauek, berriak dira taldean orain arte fratsezez sortu izan baitituzte lanak. Fafiole Palassio, Ximon Fuchs eta Manex Fuchs dira antzezleak.
antzezlanak:
- Dario Fo antzerki idazlana da: Juglarearen jaiotza, puta bat ero etxean, ertzoa eta herioa. Umore satirikoa, antzerki herrikoia, bapateko harremana eta bufoiaren bidegurutzean zeharkatzen da. Bestalde, antzerki bakoitza emana da euskalki, edo euskara-molde esberdinetan: iparraldeko batua, hegoaldeko batua eta Xiberotarra. Aktorea: Ximun Fuchs.
- Aulki Hutsa: Ikuskizun hunek, Joseba Sarrionandiaren izkribu zonbaiten josketa du oinarri. Herbestetik itzuli ezina den gizon batek, bere itzulera amestu du. Herriko ostatuan egunkaria irakurtzen ari dela, tragoa eskaintzen digu. Antzezlea: Manex Fuchs, Zuzendaria: Ander Lipus.
- TARTEAN: Michel Azamaren testuak dira eta Miren Artetxe eta Iñaki Etxelekuk moldatu dituzte. Presondegitik ateratzear dagoen gela bateko kontakizunak dira. Presondegiko azken gaua, galdu duen bizi baten iragana bildu nahiarekin eta askatasunera itzultzearen arrangurarekin tira biraka ari denarena. Fafiole Palassiok antzeztua.
Kolaborazioa entzungai duzue hemen eta bestela lan hauek ikusgai agendan edo Euskal Kulturaren Atarian.
ENTZUN:





