Oporren ostean, 3kortxea bueltan
Aurreko astean huts egin ondoren, 3kortxea berriz ere uhinetan egongo da. Aste honetan, diska berriak aurkeztearekin batera ez dugu elkarrizketarik izango 3kortxean, horren ordez, Bartzelonako Bcore disketxeari buruzko monografikoa izango dugu. Bertan disketxe honek azken aldian kaleratu eta kaleratuko dituen hainbat diskari erreperatuko diegu, uzta polita eskeintzen dabiltza: Nueva Vulcano, It’s Not Not, Nisei, Pupille eta No More Lies taldeen kantuak entzuteko aukera izango dugu. Disketxe honi buruzko informazio gehiago nahi izanez gero www.bcoredisc.com helbidean aurki dezakezu.
Hauxe Nisei taldearen Continents lan berriaren azala.

Gororatu 3kortxea hala bedi irratian ostiraletan 19:00tik 21:00ra edo larunbatetan 14:00tik 16:00ra entzun dezakezula.
Edozein iritzi, informazio, gomendio edota kritikarako hirukortxea@halabedi.org helbidera idatz dezakezu.





