Sahara okupatutik 2. kronika
Agur bero bat euskaldunoi eta halabeditarroi sahara okupatutik. Urdinezko polizia eta berdezko militarrengandik urrundu eta intimidade pixkat lortu dugun honetan, sahararrak euren herrian, euren territorioan zein egoeratan dauden ezagutzeko aukera izan dugu. Lehenik, intifadako gazteekin bildu gara, haietako bat hasi da azaltzen nola jartzen dituzten banderak elektrizitate kableetan, hemen debekaturik baitago sahararen edozein ikur, nola egiten dituzten manifestaldiak…, orain irrati bat sortu nahian ere ari dira. Dena klandestinitatean, euren hizkuntza ere ez zaie onartzen; ikaragarria da jazarpen koloniala.Igandean aldiz, Sidy Mahmud-en etxean bildu gara, beti ere polizia jarraika ez genuela ziurtatu ostean. Bere etxean hartu gaitu eta generaman usainarekin mesfidati edo lurrinez gorputzak bustiz eman digu ongi etorria. Te goxo eta janariz beteriko mahai borobil baten bueltan eseri eta hizketan hasi da. 2005ean bere bi seme eta beste 13 kiderekin batera kanarietara abiatu ziren borroka zabaltzeko asmoz, itsaso zabalean polizia marokiarrak erasotu eta bi hil zituzten; bere bi seme eta bizirik irtendako gainerakoak gartzela sekretutan daudela esan zigun.
Ondoren, beste etxe batean preso politiko saharauiarren elkartearekin bildu ginen. El Aioun-eko gartzela beltzeko mixeriak kontatu zizkiguten. 200 presorentzat egokitutako gartzelan 800 preso dauzkate eta zenbaitek komunean egin behar izaten dute lo. Aurtengo otsailaren 28an gose grebari ekin diote 60 preso politikok. Eskatzen dutena zera da; autodeterminazioa, estatus politikoa eta gartzeletan duintasuna bermatzea. Tartean Sahir Brahim dago, koma egoeran eritetxera eraman zutena eta artean oheari lotuta dutena, argazki batean erakutsi diguten bezala. Gainera, Agadir-eko preso sozial sahararrek bat egin dute deialdiarekin. Huxe da dena momentuz sahara okupatutik:
GORA SAHARAR BORROKA ETA ASKATASUNA!





